Antzinako Greziako Artea eta Eskultura: Aro Arkaikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB
Grezia
Inguru Historikoa
Grezia eta kolonietan sortu zen artea da IX. mendean K.a. Politikoki, hiri-estatuetan edo polisetan banatzen zen lurraldea: Aro Arkaikoan (800-500 K.a.) tiraniak ziren nagusi; Aldi Klasikoan (500-323 K.a.) demokrazia sortu zen; eta Aldi Helenistikoan (323-146 K.o.) erregeek aginduko dute.
Artearen eragileak izango dira. Gizarte esklabista zen.
Ekonomikoki, nekazaritza ez zenez nahikoa, merkataritzak garapen izugarria hartu zuen. Erlijio politeista zen, eta jainkoak gizakiaren neurrikoak ziren, bere akats eta bertuteekin: Zeus, Atenea, Artemisa. Baina pentsamendu logikoa eta arrazionala garatu zuten: filosofia. Gizakia gauza guztien neurri zen. Horrek edertasun kontzeptua ekarri zuen: perfektua eta harmoniatsua izatea.
Eskultura
Oinarrizko ideiak hauek dira: edertasuna, harmonia, oreka, kanona eta proportzioa. Bi printzipio nagusi ditu. Gai bat finkatzen du: gizona, gauza guztien neurria, eta gizon perfektu eta ideala, hau da, akatsik gabea.
Horretarako, kanon bat finkatu beharra dago, hots, gorputzaren atal guztien arteko erlazio matematikoen sistema bat. Arkitekturan bezala, atal bakoitza osotasunean irudikatzeko arau zehatza eman behar da.
Honen ondorioz, eskulturaren bilakaera hiru etapa nagusitan banatzen da:
1. Aro Arkaikoa (VIII-VI K.a.): Naturalismoaren Bidean
a) Ezaugarri Orokorrak
- Eskultura gehienak neurri naturaletakoak dira, eta batzuk kolosalismorako joera dute.
- Edertasun fisikoa nabarmenduz, gizon biluzia azaltzen da, baina ez dago emakume biluzirik.
- Giza irudiaren irudikapenak animaliaren gain duen nagusitasuna. Ekialdean animaliek garrantzi handia zuten; Grezian, ordea, gizona da artearen ardatza.
- Ekialdean dauden konbentzionalismo berberen menpean dago eskultura:
- Aurrekotasuna: ikusleak aurretik bakarrik ikusi behar du.
- Hieratismoa: forma trinko eta zurrunak. Besoak gorputzari itsatsiak eta begirada aurrerantz.
- Gelditasuna: ibiltzeko mugimendua adierazteko ezkerreko hanka mugitzen da bakarrik, baina tokiz aldatzen dela adieraztera iritsi gabe.
- Anatomiaren irudikapen eskas eta baldarra.
- Buruan ere ugariak dira konbentzionalismoak.
- Ezin ahaztu aro honetan hain berezia den irrifarre arkaikoa.
Baina naturalismorako joera gero eta garbiagoa da.
b) Kuroi eta Korai Eskulturak
Mutilen eskulturak (Kuroi) eta neskenak (Korai) dira aro honen bereizgarriak.
Kuroi Ezaugarriak
Gizonezkoen irudi biluziak, kirolari eta guduetan ibilitakoen omenez. Erabilitako materiala marmola da. Sarri izaten dituzte begi eta ilean polikromia aztarnak. Mukulu biribilekoak dira eta neurri naturalaren ingurukoak izaten dira gehienetan.
Egiptoko eskulturagintzako konbentzionalismoak errepikatzen dira hemen ere:
- Aurrekotasuna
- Hieratismoa
- Gelditasuna
- Anatomiaren irudikapen eskas eta baldarra
- Irrifarre arkaikoa
Korai Ezaugarriak
Emakumearen irudiak, jantzita agertuko dira eta irrifar txiki bat dute (zerbitzari gisa). Obraren kontzepzioa eta gauzatzea: konbentzionalismo arkaikoa. Irudikapena: naturalismorako aurrerabidea eta adierazkortasuna begietan bereziki adierazten dute.
c) Baloratu Beharreko Alderdiak
Akatsak gorabehera, bi alderdi baloratu behar ditugu positiboki:
- Eskultorea giza irudia ikusten duen bezala irudikatzen saiatu da, eta aurreko aro geometrizatutik aurrerapauso garrantzitsua da naturalismorantz.
- Eskulturak atleta gazte garailearen indar eta betetasun fisikoa helarazten dizkigu.