Antzinako Grezia eta Erromako Hezkuntza Sistemak: Agoge, Paideia eta Humanitas

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Espartako Hezkuntza: Agoge

Krypteia: Espartako hezkuntza-sistemaren barruan, gizonezkoek lau etapa zituzten. Hirugarren etapan, 18 eta 20 urte bitartean, gazteak unitate militarretara joaten ziren, eta bertan hainbat erritu egiten zituzten. Krypteia biziraupen-proba militar bat zen.

Ilota: Espartarren zerbitzariak ziren.

Polis: Greziako hiriak ziren.

Politeia: Erregimen politikoa adierazten zuen. Hortik Atenas (demokrazia) eta Esparta (oligarkia) bezalako ereduak sortu ziren.

Agoge: Espartako hezkuntza militarra zen.

Arete: Hezkuntzaren bidez lortu behar zuten gaitasuna zen, greziar hiritar on bat bilakatzeko.

Greziako Hezkuntza: Paideia

Paideia: Lau fase zituen Greziako eskola-eredua zen: Lehen hezkuntza (7-14 urte), Gramatika eskola (14-18 urte), zerbitzu militarra (18-20 urte) eta goi-mailako hezkuntza (20 urtetik aurrera).

Enkyklios Paideia: Lehenengo eskolak garai helenistikoan.

Pais: Umea.

Paidagogos: Umeari eskolara laguntzen zion esklaboa.

Grammatistes: Lehen letrak idazten eta irakurtzen irakasten zituen irakaslea.

Erromako Hezkuntza: Humanitas

Humanitas: Erromako hezkuntza-sistema. Hiru fasetan banatuta zegoen: 1. fasea, 7-11 urte (oinarrizko hezkuntza); 2. fasea, 12-16 urte (hezkuntza ertaina); eta 3. fasea, 17-20 urte (goi-mailako hezkuntza). Azken fase honetara, soilik dirudunak iristen ziren, eta irakurtzen ikasten zuten.

Erromako Hezkuntzaren Metodoak

Lectio: Irakurri eta gero, ahoz, memoriaz errepikatu.

Enarratio: Hitzak interpretatzea.

Emendatio: Testua zuzendu eta hobetzen saiatzea.

Iudicium: Autorea baloratu eta sailkatzea.

Sausorie: Monologoak egin beharko zituzten, gai baten alde onak eta txarrak azalduz, eta, azkenik, ondorio bat ateraz. Honekin, entzulea pentsatzera bideratu eta konbentzitu beharko zuten.

Contraversiae: Ikasleen arteko eztabaidak.

Orator: Erromako garaiko hezkuntzaren helburua gizonezkoak "Orator" bihurtzea zen, hauek gizartean parte hartzeko gai izan behar zirelako (parte-hartze politikorako prestatuta dagoen pertsona, asko ikasi duelako eta bere ideiak antolatzen dakielako).

Erromako Gizartea

Cives Romani: Pribilegiatutako erromatar hiritarrak ziren, oso gutxi zirenak. Hauek politikan parte hartzeko, prozesu juridikoetan euren burua defendatzeko, nahi zuten pertsonarekin ezkontzeko eta zergak ez ordaintzeko eskubidea zuten.

Latinder: Erromako gizarte-antolaketan, ez-pribilegiatuen artean kokatzen ziren. Hala ere, ez-pribilegiatuen barruan, libreak ziren. Latindarrak, konkistak egiten zituztenean, herri horretako elitearekin hitz egiten zuten, eta "erromatar" bihurtzen zituzten eskubide batzuk eskainiz.

Patria Potestas: Familia baten aitak bere seme-alaben gainean zuen erabateko eskubidea zen; haien bizitzak bere menpe zeuden, bai era literalean, bai beste zentzu guztietan ere. Aitak bere seme-alabak hiltzeko eskubidea zuen.

Res: (Erroma) Latinetik datorren hitza da, eta "gauza", "objektu" edo "norbaiten jabetza" esan nahi du. Honek nahiko ondo azaltzen du umeen egoera familia barruan: pater familias-aren (aitaren) jabetza ziren, bere ondasunak, eta hauek gauzak edo objektuak bezala hartzen zituzten.

Entradas relacionadas: