Antzinako Grezia eta Erroma: Janzkera, Historia eta Otorduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Greziar eta Erromatar Janzkera

Greziar jantzien diseinua, materiala eta koloreak

Greziar janzkera oso xumea zen, diseinu zein materialen aldetik. Gehien erabilitako ehunak artilea eta lihoa ziren, baina zeta beranduago erabili zen. Baserritarrek larruz egiten zituzten jantziak, eta koloreak ekonomiaren arabera aldatzen ziren.

Greziar emakumezko jantziak

  • Peplos
  • Kimation

Greziar gizonezko jantziak

  • Chiton
  • Himation

Erromatar gizonezko jantzi ohikoena: Toga

Artilezko toga zen jantzirik ohikoena. Lau mota zeuden:

  1. Pura
  2. Praetexta
  3. Picta
  4. Purpura

Erromatar emakumezko jantziak

Tunika luzeak ziren, artilez, lihoz, kotoiz, zetaz, eta abarrekin eginak.

Nor zen Ornatrix?

Aukera zabal baten arabera emakumeak orrazten zituen pertsona (apaintzailea).

Zer zen Bulla?

Haurrek lepotik eramaten zuten medailoia zen.

Emakume Sabindarren Bahiketa: Erromaren Hasiera

Erromako lehen biztanleak

Biztanle gehienak artzain zarpailak eta lapurrak ziren.

Erromatarren arazo larriena

Emakumeen eza zen. Azkar lortzen ez bazituzten, hiriaren etorkizuna porrot egitera zihoan.

Nola konpondu zuen Romulok arazoa?

Gonbidatu guztiak entretenituta zeudenean, Romuloren gizonek neska guztiak bahitu zituzten.

Sabindarren erantzuna bahiketaren aurrean

Tito Tazio aukeratu zuten sabindarren errege, eta eraso plan bat egituratzen hasi zen.

Nor zen Tarpeia?

Hiriko alkatearen alaba zen.

Tarpeiaren traizioa eta ondorioak

Eskumuturrekoen bila joan zen, baina hil egin zuten.

Emakume sabindarren ausardia gudan

Emakume sabindarrak gudan agertu ziren eta erdian jarri ziren, haien anaiak, aitak edo senarrak ez hiltzeko eta gehiago ez borrokatzeko.

Gatazkaren ondorioak

Gatazka gelditu zen, eta bi herrialdeak anaitu ziren, Romulo eta Tito Tazio buru zirela.

Erromatar Otorduak eta Oturuntzak

Lentaculum (Gosaria)

Gazta eta ogia, ogi txigortu karraskatsua olio eta gatzez igurtzia, eta bizkotxoak ardoarekin.

Prandium (Bazkaria)

Hamabiak aldera mokadu bat jaten zuten; zutik jaten zen. Ogia, haragi hotza edo hestebeteak, edo afariko hondarrak ere sarritan.

Merenda (Askaria)

Fruta ere jan ohi zuten, eta eztiaz nahastutako ardoa ere edaten zuten, berotuta.

Cena (Afaria)

Otordurik garrantzitsuena zen, hiruretan edo lauretan hasten zen, eta ondoko plater hauek osatzen zuten:

  1. Hasierakoak/Gustatio: Ardoa eztiaz, arrautzak, barazkiak eta entsaladak.
  2. Plater nagusia/Prima Mensa: Haragia zein arraina.
  3. Postreak/Secunda Mensa: Fruta freskoak edo azukreztatuak, pasteltxoak eta fruitu lehorrak.

Entradas relacionadas: