Antzinako Grezia eta Erroma: Artea, Arkitektura eta Filosofia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB
Mitotik Logoserako Urratsa
Teoria pitagorikoaren arabera, zenbakiak eta proportzioa dira unibertsoaren funtsezko printzipioa. Proportzio hori musikan aurki daiteke, eta unibertsoaren harmonia edo ordena perfektua adierazten du; musikaren bitartez, giza arima kezka guztietatik urruntzen da.
Arkitektura eta Eskultura
Grezia Klasikoko Arkitektura eta Eskultura
Grezia Klasikoko Arkitektura: Zutabe Ordena Nagusiak
Doriarra, Joniarra eta Korintoarra dira.
Arkitektura Erromatarraren Ezaugarriak
- Erabilgarritasuna eta praktikotasuna garrantzitsuagoak dira apainketa-kontuak baino.
- Hiru ordena grekoak hartzen dira. Joniarra eta Korintoarra nahastu egiten dira Kapitel Konposatuak sortuz.
- Eraikinen barneko espazioari garrantzi handiagoa ematen zaio.
- Eraikinak publikoak edo pribatuak izan daitezke. Publikoen funtzioak honakoak dira batik bat: gurtza (tenpluak), justizia administrazioa (basilikak), ikuskizunak (zirkua, antzerkia eta anfiteatroa).
- Izaera pribatua dutenak bizilagun anitzen etxebizitzak (insulae) eta etxe partikularrak dira; azken horiek hirikoak (domus) eta landakoak (villae) izan daitezke.
- Termak edo bainu-tokiak ere publikoak zein pribatuak izan daitezke.
- Ingeniaritza-lanak, hala nola zubiak, ubideak, faroak, etab., ere erabilgarritasun handiko eraikuntza-lanak ziren.
Erromatarren Eraikin Publikoen Funtzioak
Gurtza (tenpluak), justizia administrazioa (basilikak) eta ikuskizunak (zirkua, antzerkia eta anfiteatroa) dira, besteak beste.
Izaera Pribatuko Eraikin Erromatarrak
Hirikoak (domus), landakoak (villae) eta bizilagun anitzen etxebizitzak (insulae) dira, besteak beste.
Zer dira Ubideak edo Akueduktuak?
Ingeniaritza hidraulikoko lana da, hiriak urez hornitzeko erabiltzen zena. Arkuen gainean egiten zen, iturburu batetik zetorren ura kanalizatu eta hirira helarazteko.
Zer ziren Mosaikoak?
Zoladura-motarik dotoreena da mosaikoa. Koloreetako harriak, marmol-zatiak, beira-zatiak, etab., elkarren ondoan itsatsiz egiten ziren. Hauetako gehienak Nafarroako Museoan ikus daitezke, Iruñean.
Fiteron Zer Aurkitu?
Ur-biltegiak eta putzuak aurki daitezke.
Eskultura Grekoaren Ezaugarri Nagusia
Giza irudiaren garrantzia da.
Eskultura Grekoaren Ezaugarri Bat
Ez dago mugimendu-sentsaziorik, gelditasuna edo estatismoa baizik.
Polikletoren Kanona Eskulturan
Gorputzaren garaiera buruaren neurria baino zazpi aldiz handiagoa den proportzioa da.
Eskultura Erromatarraren Bi Obra Mota Nagusi
- Ekintza gogoangarriak eta gertaera historiko handiak irudikatzen dituzten erliebeak. Adibidez: tenpluak, garaipen-arkuak.
- Pertsonaia ospetsuen erretratuak (gehienak enperadoreak). Erretratu hauek Antzinako arte etruskoaren ereduari jarraitzen diote eta arbasoen oroitzapena ohoratzeko interesari erantzuten diote.
Obra Garrantzitsuak
Antzinako Obra Garrantzitsuak
Partenona
Atenaseko Akropolian kokatutako greziar tenplua da, Atena jainkosari eskainia eta doriar ordenakoa. Antzinako Greziako monumenturik garrantzitsuena da eta munduko eraikinik ederrenetako bat. K.a. 447tik K.a. 432ra eraikia.
Kariatideak
Kariatidea zizelkaturiko emakume irudi bat da, zutabe edo pilastra funtzioa duena, bere buruaren gainean taulamendu bat eusten duena. Adibiderik ohikoena, Atenasko Akropoliko eraikinetako bat den Erektoioneko Kariatideen Tribuna da. K.a. V. mendean eraikia.
Venus
Erromatar mitologian, jainkosa garrantzitsu bat zen, nagusiki maitasuna, edertasuna eta ugalkortasunarekin lotua. Bere gutxi gorabeherako baliokidea greziar mitologian Afrodita zen, Venus erromatarra askoz boteretsuagoa eta gertuagoa zen arren.
Samotraziako Garaipena
Samotraziako Hegodun Garaipena, baita ere Samotraziako Garaipena eta Samotraziako Nike bezala ezaguna, biribil-konkorrean eginiko eskultura bat da, aro helenistikoko eskola rodastarrari dagokiona. Parisko Louvre museoan dago. K.a. 190. urtean zizelkatua.