Antzinako Erromako Literatura: Komedia eta Emakume Idazleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB
1. Plauto (K.a. III. mendea)
Antzinako Erromako literaturan, tragedia eta komedia bereiz daitezke. Tragedietako protagonistak jainkoak edo heroiak ziren, eta haien hizkera oso zaindua zen. Komedietako protagonistak, berriz, kaleko jendea ziren, eta haien hizkera ez zen hain zaindua.
Bi komedia mota nagusi zeuden: palliata eta togata. Komedia palliata greziar jatorrikoa zen, eta pertsonaiek greziar jantziak (pallium) erabiltzen zituzten. Komedia togata, berriz, erromatar gaiak jorratzen zituen, eta protagonistek erromatar jantziak (toga) erabiltzen zituzten. Azken hau, batzuen ustez, lehenengoaren gainbeheraren adierazle zen.
Plauto latinez idatzi zutenen artean komediagile onena dela esan daiteke. Bere obrek ez zuten kritika handirik jaso, eta oso arrakastatsuak izan ziren. Bere estiloa oso landua zen, ikusleen interesa mantentzeko helburuarekin, eta barre egiteko gaitasun eta erraztasun handia zuen; jendeak barre egiten zuen hitz-joko politak egiten zituelako.
1.1. Plautoren obra nagusiak
- Anfitrión
- El Soldado Fanfarrón
- Mostelaria
1.2. Plautoren pertsonaia estereotipoak
Obretako pertsonaiak obra batetik bestera errepikatzen diren estereotipoak dira, nortasun bera edukitzen dute:
- Soldadu fanfarroia
- Esklabu azkarrak
- Neska gazteak
Plautoren obretan denbora saltoka igarotzen da, ez da progresiboa.
2. Terencio (K.a. II. mendea)
Plautok bezala, Terenciok ere komedia palliata egin zuen. Bere estiloa latindarrentzat ezaguna zen, baina Plautusena baino landuagoa eta finagoa zen. Denbora ez da saltoka igarotzen, progresiboa da. Hizkuntza kultua eta landua erabiltzen du. Pertsonaiak oso ondo deskribatzen ditu, nortasun berezia ematen die bakoitzari. Bere obrek helburu morala izaten dute.
2.1. Terencioren obra nagusiak
- La Suegra
- Los Hermanos
- Andriana
3. Emakumeak Antzinako Erromako Literaturan
Antzinako Erroman emakume askok ezin zuten botorik eman, ezta kargu politikorik ere izan. Hala ere, goi mailako emakume gutxi batzuek boterearen eragina izaten zuten, eta beren inguruan botere hori erabiltzen zuten. Greziarren kasuan bezala, literaturan ere emakumeen presentzia ahula izan da.
4. Greziar idazleen eragina: Sappho
Sappho aipatu behar da lehenik. Poesia epikoa nagusi zen garaian, sekulako meritua da poesia intimoa libreki idaztea. Poesia lirikoaren aitzindaritzat hartu izan da horregatik. Sappho eta haren olerkiek deserosotasun handia sortu izan dute ondorengo askorengan, ez lehen emakume idazlea izateagatik, baizik eta bere izateak (lesbiana izateak, batzuen ustez) edo haren poesiaren kalitateak deserosotasuna sortu zuelako. Batzuek arazoak izan zituzten berarekin, eta horregatik saiatu izan ziren historian bere izena ezabatzen edo zikintzen, fisikoki edo lesbiana zela esanez.
5. Erromatar emakume idazle eta pertsonaia garrantzitsuak
5.1. Clodia (K.a. I. mendea)
Sapphoren olerkiak miresten zituen emakumea zen. Erromatarrentzat idazle nahasgarria izan zen. Bere ospeak zalantzak sortzen zituen. Ez zen "matrona" hutsa izan, eta greziar literaturak eragin handia izan zuen harengan; Katulo poetak ere aipatu zuen.
5.2. Hortensia
Hortensio oradorearen alaba zen. Foruan diskurtso garrantzitsu bat egin zuen erromatar matronak defendatuz, gara hartan emakumeen defentsan oso aurrerakoia izan zen ekintza hori.
5.3. Cornelia
Pertsonaia eredugarrietako bat izan zen. Goi mailako familia bateko kidea zen. Etxean hezi zen, eta Dante Alighierik bere Divina Comedia liburuan aipatu zuen, Limboan.
5.4. Suplicia
Haren lana gaur egun arte iritsi zaigu. Tibullusen estiloari jarraituz, bere maite Cerintori eskainitako sei amodio poema idatzi zituen.