Antzinako Erromako emakume idazleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB
Antzinako Erromatar Literatura: Testuingurua
Erromatar edo latindar literatura Antzinateko Erroman latinez sortutako literatura da, K.a. III. mendetik Erromatar Inperioa amaitu arte.
Bi ezaugarri nagusi ditu:
- Garai hartan literatura lausoagoa zen; edozein arlotako lanak hartzen ziren literaturatzat (historia, filosofia, erretorika, zuzenbidea, arkitektura, baita lagunarteko gutunak ere).
- Idazle gutxiren lanak iritsi zaizkigu, eta horregatik, daukagun ikuspegia ez da jatorrizkoa bezalakoa (euskal literaturarekin gertatzen den bezala).
Antzinateko Erroman, literatura nagusiki gizonek sortu zuten, gizonentzat. Gizarte patriarkal hartan, emakumeek seme-alaben hezkuntzaz arduratu behar zuten, eta horrek letretarako sarbidea eman zien goi-mailako familia batzuetako emakumeei. Hala ere, gutxi batzuek idatzi zuten: afizioz, ez ofizio gisa. Horregatik, idazle gehienak gizonak ziren.
Antzinako Erromako Emakume Idazle Nabarmenak
Kornelia
C. Kornelia: Publio Kornelio Eszipion Afrikarra (aita), Emilia Tertzia (ama), Tiberio Sempronio Grako (senarra). Hezkuntza jaso zuen, eta seme-alabak ere hezi zituen. Hainbat gutun idatzi zituen, Zizeronek irakurri eta laudatuak, eta Kornelio Nepotek bere lan batean erabiliak. Gutunak: Tiberio semea hil ostean idatzitakoak (K.a. 133), eta Gaio semeari idatzitakoak. Gutun pribatuen adibiderik zaharrenak dira. Kornelia emakume indartsu eta zuzena bazen ere, bere gutunetan idatzi landuen arauak eta egiturak hautsi zituen, eta lagunarteko latinera hurbildu zen.
Hortentsia
Hortentsia: Kinto Hortentsio Hortalo (aita), Martzia (ama), Kinto Servilio Zepion (baliteke senarra izatea). K.a. 42an ezagutzen den hitzaldi bakarra: urte hartan, Julio Zesarren hiltzaileen kontrako gudaren gastuei aurre egiteko, ediktu bat eman zuten Bigarren Triunbiratuko kideek... Hitzaldiak arrakasta handia izan zuen, oso ondo egituratuta zegoen, eta baliabideak erabili zituen, hala nola antitesiak eta polisindetonak. Emakumeen alde egindako defentsa sutsuenetarikoa izan zen, nahiz eta emakume handien elitearen defentsa izan eta emantzipazioaren aldeko defentsarik egin ez zen.
Sulpizia (1)
Sulpizia (1): Servio Sulpizio Rufo (aita), Valeria (ama, Marko Valerio Mesala Korbinoren arreba). 6 elegia gorde dira Corpus Tibullianum delakoaren hirugarren liburuan. Guztira, distiko elegiakoetan idatzitako 40 bertso dira.
Sulpizia (2)
Sulpizia (2): Martzialek Sulpiziaren berri ematen digu bere hamargarren liburuko bi epigrametan. Ez dago berri gehiagorik XV. mendearen amaiera arte, Sulpiziaren satira argitaratu arte. 70 hexametroz osatutako poema bat da, Domizianoren garaiko Erromako egoera tamalgarria kritikatzen duena. Ez dakigu Martzialek aipatutako Sulpizia eta Sulpiziaren satira pertsona bera ote diren.
Klaudia Severa
Klaudia Severa: Aelius Brocchus militarraren emaztea. Hiru gutun aurkitu dira. Sulpizia Lepidinari zuzendutakoak 2 dira, eta samurtasun handiz zuzentzen zaio. Hiru gutunetatik bat hobeto kontserbatu da: urtebetetze gonbidapen bat.
Akonia Fabia Paulina
Akonia Fabia Paulina: Akon Katulino Flomazio (aita), Velio Agorio Pretextato (senarra); biak prefektu eta kontsul izan ziren. Hainbat kulturaren jarraitzaile izan zen, eta zenbait kargu erlijioso bete zituen. Senarrari hainbat bertso idatzi zizkion: senarrari gorazarre egiteaz gain, hark bere bizitzan lortutakoa goraipatzen du. Azken hori ez da emazte eredugarri batengandik espero zitekeena. Bere bertsoetan mundu paganoari agur esaten dio, kristautasunaren eraginpean.