Antzinako Erromako Arkitektura: Titoren Arkua eta Meridako Teatroa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
Titoren Arkua: Erromako Garaipenaren Ikurra
Sarrera
Erromako Foroan k.o. 81. urtean eraikitako garaipen-arkua da.
Azterketa
Arkua kanpotik soila den arren (frisoa eta enjutak), barrutik oso oparoa da, eta bere garrantzia erliebeetan datza.
- Hegoaldeko panela: Zeremoniaren hasiera azaltzen du, "Porta Triumphalis" zeharkatzen duen prozesioa, eszenaren eskuinean. Bitartean, zerbitzariek Jerusalemeko tenplutik harrapakina ekartzen dute.
- Iparraldeko panela: Garaipenaren ospakizuna erakusten du. Tito enperadorea, Garaipenaren jainkosak koroatuta, koadrigaren gainean aurrera doa, liktoreek eta Erromako jainkosek zuzenduta.
Oso aipagarria da erliebeetan maisuki erabilitako ilusionismo espaziala eta degradazioa. Sakontasuna hiru eta lau erliebe-plano erabiliz lortzen da. Gainazala ganbila da. Lehen planoan dauden erdiko irudiak goi-erliebeak dira, albokoek, berriz, hondoarekin bat egiten dute. Atea eskortzoan jarrita dago hegoaldean. Mugimendua dago, irudiak inklinatuta daudelako.
Iruzkina
Arte pragmatikoa eta eklektikoa sortu zuten. Lan honetan argi ikusten da elementu arkitrabedunak eta gangadunak lotzen dituztela.
Meridako Teatroa: Erromatar Arkitekturaren Adibide
Sarrera
Meridako Teatroan harmaila, orkestra eta eszena ikus daitezke. K.o. I. mendean eraiki zen eta Augustoren garaian, II. mendean, berritu. Erromatarrek arte pragmatikoa sortu zuten, elementu arkitrabedunak eta gangadunak erabiliz, arkitektura eta eskulturaren bidez Erromaren handitasuna agertzeko.
Azterketa
Oinplanoa erdizirkularra da.
- Cavea: Harriz egina dago, eta hiru zati bereizten dira: Prima, Media eta Summa Cavea (behekoa, erdikoa eta goikoa), maila sozialen araberako ikusleentzat. Zatiketa hau egiteko korridore batzuk daude, eskailera batzuen bidez bereiztuak (scalae); horrela, sektoreak agertzen dira, cunei deiturikoak. Eskailera hauek ateekin (vomitoria) komunikatzen dira. Galerien gainean tribunalia kokatzen ziren. Arkitektura-egitura bat eraiki zuten teatroko harmaila eusteko, horretarako korridore gangadunak erabiliz.
- Orkestra: Greziakoa baino txikiagoa da.
- Eszena: Bi zatiz osatua dago: Proscaenium, oinplano angeluzuzeneko handia. Basamentu gainean bi zutabe-multzo daude, oina moldura duena, fuste leuna eta marmolezkoa, kapitel korintiarrarekin.
Materialak: Marmola, harlanduak eta harlangaitzak. Jainko-jainkosen irudiak eta pertsonai klasikoen irudiak agertzen dira. Atzean lorategia eta peristiloa zeuden.
Iruzkina
Teatroa eraiki zen garaian, Erromak lurralde-hedapenik eta garapen politiko handiena lortu zuen. Erromatarrentzat teatroa garrantzi handiko ospakizun zibila zen, ez bakarrik lan literarioak ikusteko. Erromako Ponpeioren Teatroan inspiratu zen. Teatroekin batera, aisialdirako beste eraikin batzuk ere egin zituzten: anfiteatroak eta zirkuak.