Antzinako Erroma: Monarkia, Errepublika eta Inperioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,49 KB

Monarkia

Egitura Politikoa

  • Erregea: Senatuak aukeratzen zuen. Gerra, erlijioa, legea eta zergetan agintzen zuen. Errege etruskoek botere handia hartu zuten.
  • Senatua: Patrizioek osatzen zuten. Erregearen boterea mugatzen zuten.

Latindarren Matxinada

Patrizioak eta plebeioak altxatu egin ziren etruskoak kanporatzeko, errege etruskoak geroz eta botere gehiago baitzeukan.

Hedapena

Zazpi muinoetan zabaldua zegoen eta independentea zen.

Errepublika

Gobernu Egitura

  • Senatua: Patrizioek osatzen zuten. Erabaki garrantzitsuenak hartzen zituzten: legeak bozkatu, gerrako erabakiak hartu, zerga kopurua erabaki.
  • Magistraturak: Patrizioek osatzen zituzten.
    • Kontsulak (aginte nagusia eta armada)
    • Pretoreak (justizia)
    • Edilak (segurtasuna)
    • Kuestoreak (zergak jaso)
  • Komizioak: Patrizioek eta plebeioek osatzen zituzten. Legeak egiten zituzten, magistraturak aukeratu eta kasu larrienak epaitu. Bilerak osatzen zituzten horretarako.

Plebeioen Matxinada

Berdintasun handiagoa nahi zuten patrizioekiko (senatari izateko aukera eta justiziaren aurrean berdintasuna lortzeko, adibidez). Helburua lortu zuten Hamabi Taulen Legearen bidez eta beraien interesak defendatzen zituen magistratu bat lortuz.

Gerra Punikoak

Kartago Erromaren kontra. Hiru gerra izan ziren Mediterraneoaren kontrolagatik. Bigarren Gerran Iberiar Penintsulagatik borrokatu zuten, Anibal eta elefanteen kontra.

Inperioa

Aginte Egitura

  • Enperadorea: Aginte osoaren jabea (erlijioan, armadan, legeak egitean, zergak erabakitzean, justizian...). Horretarako boterea kentzen joan zen Senatuari, titulu ezberdinak lortuz: apaiz nagusia, augusto... Gainera, Senatuaren aginduak ez betetzeko eskubidea zeukan. Denek “Zesar” ezizena jaso zuten Julio Zesarren omenez. Kargua hereditarioa zen, enperadore bakoitzak aukeratuz bere ondorengoa (normalean bere semea). Lehenengoa Augusto izan zen.
  • Senatua: Existitzen jarraitu bazuen ere, ez zeukan apenas botererik, eta enperadorearen aginduak onartu besterik ez zuten egiten.

Pax Romana

Enperadoreek bakea ziurtatzen zuten garai bat. Bakea ziurtatzeko, enperadoreek galtzadak (errepide erromatarrak) eraiki zituzten, eta bertatik patruilatzen jarri zituzten legioak, bakea ziurtatzeko.

Inperioaren Zatiketa

Errazago kontrolatzeko banatzen du Teodosio enperadoreak, Mendebaldeko Inperioa eta Ekialdekoa egonez handik aurrera. Ekialdekoa aberatsagoa zen, eta kontrolatzeko errazagoa.

Aisialdia eta Ikuskizunak

Teatroa
Antzerkiak egiteko lekua. Zirkulu erdi forma zeukaten eta bi pisuko eraikuntza bat eszenatokian. Aktoreek maskarak eramaten zituzten, ikusleek gertaerak erraz jarraitzeko.
Anfiteatroa
Gladiadoreen arteko borrokak eta animalia eta gladiadoreen artekoak egiteko lekua. Zirkulu oso bat da. Anfiteatro famatuenak Koliseoa izena du.
Zirkua
Kuadrigen karrerak (lau zaldiko zalgurdiak) egiteko lekua. Bueltak ematen dizkiote errotonda moduko bati. Horregatik, forma obalatua dauka eraikuntzak.
Termak
Bainu publikoak. Pistina bero eta hotzez gain, masaje gelak, gimnasioa, komun publikoak eta aldagelak izaten zituzten. Sozializatzeko lekua ziren.

Eraikin Publikoak

Forua
Plaza nagusia, bi kale nagusiak elkartzen ziren lekuan egoten zen.
Basilika
Merkataritza egiteko lekua.
Harresia
Defentsarako funtzioa zeukan. Bereziki III. mendetik aurrera eraiki ziren, Pax Romana aldia amaitutakoan.
Kuria
Senatua elkartzen zen lekua.
Cardus eta Decumanus-a
Bi kale nagusiak: lehenengoa iparraldetik hegoaldera eta bigarrena ekialdetik mendebaldera.
Ale-biltegia (Alondegia)
Despentsa publikoa. Gosete garaietan bertatik janaria atera eta herritarrei banatzen zitzaien.
Akueduktoa
Ura hirietaraino eramateko garaian, sakonguneetan ura eramateko funtzioa zeukan eraikuntza, ura arku batzuen gainean, kanal batetik eramanez.
Liburutegia
Pergaminoz (animali larruz eginiko paper modukoa) osatutako apalategiak zituzten, eta esklabuak liburuzain moduan. Liburutegi hauei esker garaiko ikerketa eta ideia askoren berri daukagu.

Komunikabideak eta Azpiegiturak

  • Portuak: Merkataritzarako erabiltzen ziren. Garrantzitsuena Ostia zen, Erromatik gertu zegoen.
  • Galtzadak: Europa lotzen zuten errepide erromatarrak ziren. Miliarriei esker identifikatu daitezke (miliarriak distantziak neurtzeko harri zutabeak ziren). Galtzaden inguruetan hiriak pilatzen ziren. Harlauzaz (harri oso handiak) osatuta zeuden.

Erromatar Artea

  • Eskultura: Marmolez edo brontzez egiten ziren, greziarren antzekoak ziren, baina errealistagoak.
  • Mosaikoak: Zeramika zati txikiekin egindako irudiak, puzzle moduan osatuta. Patrizioen etxeetako lurrak dekoratzen zituzten.
  • Garaipen Arku eta Zutabeak: Gerra bat irabaziz gero tropak azpitik pasatzen ziren. Zutabeak garaipen militarrak ospatzeko izango dira baita ere.
  • Tenpluak eta Panteoia: Greziarren antzekoak ziren, baina desberdintasun batzuekin. Barruan jainkoaren eskulturak izaten zituzten eta sakrifizioak egiten zizkioten jainko horri. Panteoia jainko guztiei eskainitako tenplua zen, Erromako zentroan dago.

Erromatar Erlijioa

  1. Antzinakoa: Naturako espirituetan sinesten zuten. Horrez gain, Lar eta Maneak ziren garrantzitsuenetakoak: etxeko arbasoen espirituak. Erroma babesten zuen su sakratuan ere sinesten zuten, Vestalek babestua (Vesta jainkosaren apaizak).
  2. Politeista: Greziarren jainko-jainkosak hartu zituzten. Hiru ziren garrantzitsuenak hauetatik: Jupiter, Juno eta Minerva. Vesta jainkosa Erromaren babeslea zenez, oso garrantzitsua zen baita ere.
  3. Kristaua: Erromatarrek hasieran debekatu egin zuten, kristauak atxilotuz, kristauek ez zutelako enperadorea jainko bezala onartzen eta berdintasunean sinesten zutelako. Geroz eta gehiago zirenez, Konstantino enperadoreak baimendu egin zien beraien erlijioa praktikatzea, eta azkenean beste enperadore batek Erromako erlijio ofizial bihurtu zuen kristautasuna.

Entradas relacionadas: