Antzinako Erregimenaren Krisia eta Liberalismoa Espainian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,37 KB
1. GAIA: Antzinako Erregimenaren krisialdia (1788-1808)
Karlos IV.aren erregealdian (1788-1808) Antzinako Erregimenaren krisialdia gauzatu zen. Frantziako Iraultzarekin ideia liberalak zabaldu ziren eta Espainiako intelektualek eta burgesek atseginez hartu zituzten ideia horiek; talde pribilegiatuek, ordea, ez.
Europako beste potentziekin batera, Espainiak gerra aldarrikatu zion Frantziari, baina 1795. urtean guda amaitu eta (Basileako Bakea), San Ildefontsoko Itunaren bidez, Frantziaren aliatu bihurtu zen. Frantziarekiko aliantzak Espainiako krisia areagotu zuen: arazoak egon ziren oinarrizko horniduran, Trafalgarreko gudaren galeraren ondorioz, eta horrek gosete handiak eta gizarte gatazkak ekarri zituen.
Krisiaren areagotzea eta Independentzia Gerra
1807an egoerak okerrera egin zuen, Espainiak eta Frantziak Fontainebleauko Ituna sinatu zutenean. Baimena ematen zitzaion Frantziari Espainian sartzeko eta Portugalen aurka egiteko (Erresuma Batuaren aliatua baitzen). Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyren (Karlos IV.aren balidoa) politika profrantsesarekin.
Aristokraziak eta kleroak sustatuta, 1808ko martxoaren 19an lehen herri matxinada izan zen: Aranjuezeko matxinada. Godoy epaitu eta Karlos IV.ak abdikatu egin zuen bere seme Fernando VII.aren alde. Napoleonek Baionara eraman zituen Fernando VII.a eta Karlos IV.a, eta bertan bere alde abdikatzera behartu zituen. Koroa Jose Bonaparteri eman zion, Espainiako errege bihurtuz. Kausa guzti hauen ondorioz, Independentzia Gerra sortu zen, espainiarrek ez baitzuten Jose Bonaparte erregetzat onartzen.
2. GAIA: Liberalismoaren eraikuntza (1833-1868)
Liberalismoa 1833an hasitako prozesu konplexua izan zen. Gerra karlistak zirela eta, Maria Kristinak bere erregeordetzan (Isabel II.a adin txikikoa baitzen) garaipena lortzeko liberalen sostengua behar zuenez, neurri ekonomiko aurrerakoiak sustatu zituen, hala nola:
- Mendizabalen desamortizazioa (1836): Elizaren ondasunena.
- 1837ko Konstituzioa.
Konstituzioa moderatuen gustukoa ez zenez, 1837tik aurrera, liberalismoa moderatuen eta aurrerakoien arteko txandakatzean garatu zen Espainian.
Isabeldar sistemaren bilakaera
Moderatuek politika autoritarioak aplikatu zituzten 1845eko Konstituzioaren pean. Burgesiaren alde, aurrerakoiek erreforma ekonomiko batzuk sustatu zituzten, hala nola 1855eko Madozen Desamortizazio Legea eta Trenbide Sarearen Lege Orokorra, politika librekanbistaren adibide nagusi gisa.
Gobernuko desadostasunek Esparteroren (aurrerakoia) dimisioa ekarri zuten 1856an, boterea O'Donnelli emanez (unionista); honek protestak zapaldu eta moderatuen eta aurrerakoien arteko oreka bilatu zuen. Hala ere, sistema isabeldarraren deskonposizioa ezin izan zen saihestu. 1863 eta 1868 artean, Narvaezek (moderatua) printzipio moderatuak berrezarri zituen. Azkenik, 1868an, Isabel II.aren erregealdia amaitu zen eta Parisera erbesteratu zen. Ondorioz, Seiurteko Demokratikoa edo Iraultzailea deritzon etapa hasi zen.