Antzinako Erregimenaren Krisia: Borboitarrak XVIII. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Antzinako Erregimenaren Krisialdia: Espainiako Erresuma XVIII. Mendean

XVIII. mendean, Espainian Borboitarrak zeuden agintean. Borboitarrak errege absolutistak ziren. Absolutismoaren arabera, erregeen botere politikoa (gizarte politiko bat antolatzeko eskubidea eta ahalmena) Jainkoak emanda zegoen.

Borboitarren absolutismoak Ilustrazioan eragina izan zuen. Ilustrazioa XVIII. mendeko mugimendu filosofiko-kulturala izan zen.

Erregimen Zaharraren Oinarriak

  • Erregeen botere pertsonala.
  • Nobleen pribilegioak.
  • Elizaren nagusitasuna eta erlijioaren gehiegizko eragina.

Ilustrazioaren Filosofia

Ilustratuek arrazoiaren bitartez jendartea “argitu” nahi zuten. Ilustrazioaren filosofia Argien Filosofia izenez ezagutzen da.

Filosofo ilustratuek progresoan sinesten zuten, etengabeko hobekuntzan, arrazoia erabiliz lor zitekeena. Hezkuntzaren, zientzien eta teknologiaren garapena ezinbestekoak ziren erresuma gobernatzeko.

Despotismo Ilustratua

Absolutismoaren eta Ilustrazioaren nahasketa hori despotismo ilustratu edo erreformismo ilustratu izenez ezagutzen da.

Borboitarrak despota eta erreformista ilustratuak ziren. Ilustrazioaren printzipio batzuk erresuma indartzeko eta aberasteko erabili zituzten.

Borboitarren Erreforma Nagusiak

Erabaki hauek hartu zituzten:

  • Gaztelera erresumako hizkuntza ofiziala bihurtu zen, baita Katalunian ere.
  • Dokumentu ofizialetan errege-papera (erregearen zigiluarekin) derrigorrezkoa zen.
  • Moneta bakarraren erabilera sustatu zen (biko erreala edo pezeta). Monetaren erabilera, hala ere, urria zen.
  • Unibertsitateko irakaskuntzan erreforma egiten saiatu ziren, ikasketa teknikoak bultzatuz (matematika, fisika, medikuntza...), baina sektore tradizionalak kontra jarri ziren.
  • Zientziaren garapena lortzeko ekimenak: museoak, bidaia zientifikoak, etab.
  • Nekazaritzaren etekinak areagotzeko neurriak (adibidez, Gaztelako eta Aragoiko ubideak).
  • Errege-fabrikak sortu ziren (luxuzko produktuak eta armak ekoizteko). Eskaria txikia zenez, lantegiak ixten hasi ziren.

Ogasun Erreformak

Ogasuna erreformatzen ere saiatu ziren. Estatuaren arazo handienetako bat diru-eskasia zen. Katastroan erresumako ondasunak eta balioak jasotzen ziren zergak eskatzeko.

Kolonietako Merkataritza

Kolonietako merkataritzatik etekin gehiago ateratzeko bi erabaki hartu ziren:

  1. Errege-konpainiak sustatzea (adibidez, Caracasko Konpainia Gipuzkoarra). Hauek gune jakin batekin merkataritza egiteko monopolioa zuten, eta produktu tropikaletan espezializatu ziren (kakaoa, kafea, tabakoa...).
  2. Espainiako itsas portu guztiei koloniekin merkataritzan aritzeko baimena ematea.

Jesuiten Kanporatzea

Espainiak Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) galdu zuen Ingalaterraren aurka.

Jesuitak kanporatu zituzten. Jesuitek gehiegizko boterea zeukaten, eta botere politikoa botere erlijiosoaren menpe jarri nahi zuten. Jesuiten eragina handia zen.

Erreformen Emaitzak eta Krisiaren Areagotzea

Merkataritza librea beharrezkoa ikusten zuten erresumaren garapenerako. Eskualdeak autarkikoak ziren, eta ia behar zuten guztia ekoizten zuten.

Estatua nahiko ahula zen; administrazioa ez zen oso eraginkorra.

Ez zuten ekonomiaren modernizazioa lortu. Potentzien arteko lehian, Espainia indarra galtzen hasi zen.

Liberalismoaren bidea jarraitzea erabaki zuten Espainia erresuma moderno eta indartsu bihurtzeko. Baina krisi politikoa areagotu egin zen.

Entradas relacionadas: