Antzinako Erregimena eta Liberalismoa: Euskal Foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,85 KB

Antzinako Erregimena

Kronologia

XVIII. mendeko liberalismoa sortu arte iraun zuen.

Politika

  • Subiranotasuna erregearengan zegoen.
  • Monarkia absolutua: erregeak botere guztiak bereganatzen zituen, parlamentuaren baimenik gabe.
  • Zentralizazioa.
  • Estatua erregearen ondasuna zen.

Gizartea

  • Estamentuzko gizartea: jaiotzez pribilegioak zituen gutxiengo batean oinarritua.
  • Talde itxi eta desberdinak: noblezia, eliza eta herri xehea.

Ekonomia

  • Oinarria: nekazaritza (nekazariak %80 ziren).
  • Errendimendu txikikoa, atzerapen teknologikoa, jaurerri sistema eta naturako fenomenoekiko menpekotasuna zirela eta, gabezia eta goseteak ohikoak ziren. Iraupen krisiak.
  • Mesta: Abere-jabeen elkartea zen.
  • Industria: gremioak, etxeko lana eta errege-fabrikak. Estatuaren babesa eta askatasun falta.
  • Merkataritza: nazioartekoa (merkataritza-elkarteak) eta nazio mailakoa (barneko mugak, eskualde eta herrietako azokak eta feriak).

Demografia

  • Antzinako Erregimeneko demografia eredua: jaiotza-tasa eta heriotza-tasa altuak (goseteak, izurriteak, gerrak zirela eta).
  • Hazkunde naturala ahula edo txikia zen.
  • Demografia eredu berrirako trantsizioa: heriotza-tasa jaitsiz eta jaiotza-tasa igoz.

Liberalismoa

Kronologia

XVIII. mendearen amaieratik aurrera.

Politika

  • Subiranotasuna herriarengan zegoen (nazionala, herrikoia).
  • Parlamentu sistema, klase ertainen parte-hartzearekin.
  • Botere banaketa (legegilea, betearazlea eta judiziala).
  • Konstituzioak gobernuaren mugatzaileak ziren.
  • Herritarren eskubide eta betebeharrak. Zuzenbide Estatua.

Gizartea

  • Klase-gizartea: aberastasunean oinarritua.
  • Berdintasun juridikoa, askatasun erlijiosoa.
  • Talde irekiak, mugikortasun soziala.
  • Aberatsen eta pobreen arteko bereizketa.
  • Talde nagusiak: burgesia eta langileria.

Ekonomia

  • Liberalismo ekonomikoa (Adam Smith): merkatuak ekonomia zuzentzen du, ez estatuak.
  • Jabetza pribatua eta askea.
  • Lehia librea.
  • Eskaintza eta eskaria merkatuaren antolatzaileak.
  • Industria eta zerbitzuen gizartea. Hiri-gizartea.

Demografia

  • Demografia modernoa: jaiotza-tasa altua, heriotza-tasaren jaitsiera (elikagai, osasun eta higiene hobekuntzak zirela eta).
  • Populazio hazkunde handia.
  • Ondorioak: populazioa handitu, produktu eskaria handitu, ekoizpena eta produkzioa handitu, eta ekonomiaren hazkundea.

Erregimen Zaharra eta Erregimen Liberala: Konparaketa

Erregimen Zaharra / Erregimen Forala

  • Monarkia absolutua: Erregeak bakarrik du hitza. Jainkozko jatorriko erregearen agintaritza (subiranotasuna erregearengan).
  • Gizarte estamentala: Pribilegiatuak (noblezia, eliza) eta ez-pribilegiatuak (gainontzekoak).
  • Legedi edo foru desberdinak: Euskal Herriko foruak, adibidez.

Erregimen Liberala

  • Monarkia konstituzionala: Erregeak konstituzio bat sinatu eta kontuan hartu behar du. Subiranotasun nazionala. Aginte banaketa.
  • Berdintasun juridikoa: Pribilegiorik gabeko gizartea ezarriko da.
  • Legedi berdina: Foru edo lege berdinak denentzat. Zentralizazioa.

Foru Erregimena: Definizioa eta Erakundeak

Zer ziren Foruak?

Euskal Herriko Erregimen Zaharreko lege zaharrak ziren, 1876ra arte indarrean egon zirenak. Bizitza politiko eta soziala arautzen zituen lege bilduma zen. Erdi Aroan eskualdeetako ohiturak eta usadioak ahoz aho ezagutzen ziren; gero idatzi egin zituzten eta foru bilakatu ziren, erregeak onartuta.

Beste lurralde batzuek ere bazituzten (adibidez, Espainiako Penintsulako Valentzian), baina galdu egin zituzten. Euskal Herrian bakarrik mantendu ziren.

Erakundeak

  • Batzar Nagusiak: Probintzia bakoitzean antolatzen ziren biltzar probintzialak ziren (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba). Herri, hiri eta eskualdeetako ordezkariek osatzen zituzten. Euskal probintzietako legeak onartzeaz gain, administrazio jarduera zuzentzen zuten eta aldundiak izendatzen zituzten. Foru-pasea haien esku zegoen. Batzarkideek zenbait baldintza bete behar zituzten:
    1. Gaztelaniaz irakurtzen eta idazten jakitea.
    2. Nolabaiteko aberastasun maila izatea.
  • Aldundiak: Batzar Nagusietan onartutakoa gauzatzen eta legeak betearazten zituzten.

Foruen Berezitasunak eta Pribilegioak

Erregimen Zaharreko legeen desberdintasunean oinarrituta, foruek, besteak beste, pribilegio garrantzitsuak ezarri zituzten:

  1. Gizarte pribilegioak: Kaparetasun unibertsala

    Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako Aiaraldean soilik orokortu zen. Betiere, familia Euskal Herrian zuela jatorria erakutsiz gero, kapare edo noble kontsideratzen zen.

    Ondorioak:

    • Zerga arruntak ordaindu beharrik ez izatea.
    • Bizitza politikoan parte hartzeko eskubidea.
    • Berdintasun juridikoa: denak pribilegioak zituzten.
  2. Pribilegio ekonomikoak: Esparru ekonomiko propioa

    Aduanak barnealdean zeuden (Balmaseda, Orduña, Gasteiz), eta horrek Euskal Herria lurralde franko bihurtzen zuen: merkataritza askatasun osoa zegoen, eta ez zegoen muga-zergarik.

  3. Pribilegio militarrak: Soldadutzatik libre

    Soldadutzatik libre izatea (marinako zerbitzua izan ezik). Arabar, gipuzkoar eta bizkaitarrek gerra euren lurraldean gertatzen zenean baino ez zuten derrigorrezko zerbitzua bete behar; soldatarik gabe eta gastuak euren kontura. Erregeak euren mugatik kanpo borrokatzea eskatuz gero, ordaina hartu behar zuten.

Entradas relacionadas: