Antzinako Egipto: Bizitza, Gobernua eta Artea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 252,4 KB

Non eta noiz bizi izan ziren

Egipto, Niloren Oparia. Egiptoko zibilizazioa duela 5.000 urte baino gehiago agertu zen, Afrikako ipar-ekialdean, Nilo ibaiaren ertzean.

Nilo ibaiak hegoaldetik iparralderantz zeharkatzen du Egipto, eta zibilizazio handi baten sorrera posible egin zuen basamortuaren erdian.

Lur Beltzak:
Niloren ertzean sortutako lur oso emankorrak.
Lur Gorriak:
Nilotik urrun, basamortua da.

Nilo zen egiptoarren bizi-iturri nagusia, eta ibaiertzetan biltzen zen biztanleria. Ibaiko ura edateko, soroak ureztatzeko eta komunikazio-bide gisa erabiltzen zuten.

Nilo ibaiaren ur-goraldiak

  1. Urtero, ekainetik irailera, euriak direla eta Nilo ibaiak gainezka egiten zuen.
  2. Urak jaistean, lokatz beltz oso emankorra uzten zuen ibaiertzetan.
  3. Nekazariek landu egiten zituzten lur horiek.

Urteren batean, ur-goraldia atzeratzen bazen edo euri gehiegi egiten bazuen (uholdeak), gosete handiak izaten ziren.

Egiptoko historiaren aldiak

  • Metal Aroan: Bi erresuma handi eratu ziren: Egipto Beherea eta Egipto Garaia. K.a. 3100. urtean, Menes erregeak biak bateratu zituen eta Egiptoko lehen faraoia bihurtu zen.
  • Inperio Zaharra (K.a. 3100-2050): Estatuaren eta gizartearen oinarriak ezarri ziren. Faraoia jainkotzat zuten. Kefren, Keops... izan ziren aipagarrienak, eta haiek Gizeko piramideak eraiki zituzten. K.a. 2200. urtean krisi politiko eta soziala sortu zen, eta inperio honen amaiera ekarri zuen.
  • Erdiko Inperioa (K.a. 2050-1580): Mentuhotep II.ak hasi zuen inperio hau. Egipto izugarri hedatu zen: Nubia konkistatu eta kanpainak Libian eta Sirian ezarri ziren. K.a. 1800. urtetik aurrera ezegonkortasun politikoa izan zen, eta horrek Egipto inbaditzeko aukera eman zien atzerriko herriei.
  • Inperio Berria (K.a. 1580-31): Aldi oparoena izan zen. Faraoien artean, Hatshepsut, Amenofis II.a, Akenaton, Tutankamon eta Ramses II.a ditugu, Libia eta Siria konkistatu zituztenak. K.a. 100. urtetik aurrera, atzerriko zenbait herrik Egipto inbaditu zuten (pertsiarrak, asiriarrak, greziarrak, erromatarrak...). Egiptoren gainbehera hasi zen.

Gobernua: Faraoia

Antzinako Egipton, faraoia botere absolutuaren jabe zen. Aberastasunez inguraturik bizi zen jauregi handietan, eta ehunka zerbitzari eta esklabo zituen.

Egiptoarrek jainkotzat zituzten faraoiak

  • Guztiek belaunikatzen ziren haien aurrean.
  • Debekatuta zegoen haiei aurpegira begiratzea edo gorputza ukitzea.

Faraoi bat hiltzen zenean, semeetako batek hartzen zuen haren lekua. Horrela, 31 dinastia sortu ziren. Emakumeek ez zuten faraoi gisa jardun. Hala ere, zenbait erreginak modu aktiboan eta garrantzi handiz hartu zuten parte politikan.

Egiptoko inperio hain handia izanik, funtzionario talde batzuen laguntza behar izan zuten faraoiek hura administratzeko. Hauek Egiptoko talde pribilegiatuak ziren:

Nobleek:
Faraoiaren familiaren kideak ziren. Egiptoko probintziak gobernatzen zituzten.
Apaizek:
Erlijio errituak gidatzen zituzten, eta tenpluak gobernatzen. Milaka zerbitzari zituzten.
Eskribek:
Ospe handia zuten, idazten eta irakurtzen zekitelako.
Idazteko euskarria:
Papiro landarea, Nilo ibaiaren bazterretatik hartzen zutena.
Armada:
Egiptoko mugak babesten zituen. Horren trukean, lurrak, urrea eta esklaboak jasotzen zituzten soldaduek faraoiengandik.

AGFUDe0UxBjBAAAAAElFTkSuQmCC

Kleopatra eta Nefertiti

Gizarte-piramidea

  1. Faraoiak
  2. Funtzionarioak: Nobleak, apaizak, eskribak, soldaduak.
  3. Nekazariak eta Abeltzainak: Biztanleriaren gehiengoa ziren eta faraoien, nobleen eta tenpluen lurrak zaintzen zituzten. Uztaren zati bat beraientzat izaten zen, baina zergak ordaintzen zituzten. Adobezko etxe txikietan bizi ziren, Nilo ibaiaren ondoko herrixketan. Lihoa, garia, garagarra, frutak eta barazkiak landatzen zituzten. Abereak ere hazten zituzten (behiak, astoak, antzarrak...). Nilo ibaiaren ur-goraldietan (landatu ezin zenean), faraoiek nekazariak errekrutatzen zituzten piramideetan, tenpluetan eta jauregietan eraikuntzan lan egiteko.
  4. Eskulangileak eta Merkatariak: Eskulangileak eta merkatariak hirietan bizi ziren.
    • Eskulangileak: Zeramika, papiroa, beira, lihozko ehunak, metalezko objektuak eta abar egiten zituzten. Batzuetan lantegi ofizialetan aritzen ziren (jauregi eta tenpluetatik gertu), beste batzuk, ordea, lantegi pribatuetan.
    • Merkatariak: Zura, lurrinak, intsentsua eta metalak erosten zituzten urruneko lurraldeetan, gero Egipton saltzeko. Itsasontzietan edo karabanetan bidaiatzen zuten. Ez zuten txanponik erabiltzen eta trukea egiten zuten.
  5. Esklaboak: Gerrako presoak esklabo bihurtu ohi ziren. Etxeko lanetan, herri-lanetan, urre eta kobre meategietan eta abar lan egiten zuten. Esklabo gehienak faraoiarenak ziren.
  6. Emakumeak: Egiptoko emakumeek Antzinaroko beste emakumeek ez zituzten zenbait eskubide izan zituzten (jabetzak eduki, legezko ekintzak abiarazi, ondasunak salerosi, senarra aukeratu, dibortzioa gertatuz gero ondasunekin gelditu...). Zeregin nagusia: Etxea eta familia zaintzea. Hala ere, batzuk ehunak egin, larrua landu... Emakume batzuk Egipto gobernatu zuten, adibidez Hatshepsut. Beste batzuk apaizak izatera iritsi ziren (batez ere, jainkosenak).

Hil osteko bizia: Hilobiak

Egiptoarrek hil osteko bizian sinesten zuten, eta horretarako prestatzen ziren. Horregatik, gorpuak ez usteltzeko, momifikatzen zituzten; hau da, gorpuak lehortu eta loturaz biltzen zituzten.

Gero, sarkofagoetan gordetzen zituzten momiak. Eta sarkofagoa hatu batez inguratzen zuten: janaria, jantziak, bitxiak, armak...

Azkenik, sarkofagoa hilobi batean ehorzten zuten. Hilobi handienak faraoienak ziren, eta horietatik ikusgarrienak Gizako piramideak dira: Keops, Kefren eta Mikerinos.

Egiptoar hilobi motak

  1. Mastaba

    • Hilobirik antzinakoena.
    • Kanpoaldea: Prisma forma, horma inklinatuak.
    • Barnealdea: Lurpeko ganbera, putzu batetik zuen sarbidea.
  2. Piramidea (Gizako piramidea: Keops, Kefren, Mikerinos)

    • Inperio Zaharran faraoiak ehortzeko erabiltzen zen hilobi mota.
    • Kanpoaldea: Piramide forma.
    • Barnealdea: Hilobi ganberara iristeko igarobide- eta tranpa-sare bat izaten zuten.
  3. Hipogeoa

    • Lurpeko hilobia, mendi barnean zulatua.
    • Kanpoaldea: Ez da kanpotik ikusten, ezkutuan gelditzen zen hilobia, arpilatu ez zezaten.
    • Barnealdea: Hilobi-ganbera.

Howard Carter, Tutankamonen hilobiaren aurkitzailea (1923).

Erlijioa: Jainkoak eta Tenpluak

Erlijio Politeista

Egiptoarrak politeistak ziren. Eguzkia zen haien jainko nagusia (Ra, Amon edo Aton). Baina baita ere gurtzen zituzten: animaliak (adibidez, krokodiloa), naturako elementuak (adibidez, Nilo) eta faraoia.

Erlijio-errituak oso garrantzitsuak ziren. Tenpluetan egiten ziren. Haien ustez, erritu horiek sekulako eragina zuten naturan (adibidez, Niloren goraldian). Bakarrik apaizak eta faraoiak sar zitezkeen tenpluetan.

Tenpluak

Tenpluak jainko-jainkosen egoitza ziren. Harriz eraikitzen zituzten, denboraren eraginari ondo eusteko.

Egiptoko Artea

Eskulturak

Eskultura gehienak hilobietan aurkitu dira, eta esanahi erlijiosoa dute. Botere handia zuen norbait hiltzen zenean, estatua behar zuen haren arima bizirik irauteko. Asko harriz egiten zituzten, betirako irauteko. Eskulturak aurrez aurre ikusteko pentsatuta zeuden, eta batzuetan ikaragarri handiak ziren.

  • Amenhotep faraoiaren estatua erraldoia: estatua gris eta altua.
  • Esfingea: Harriz egindako estatuak dira, katu gorputzarekin etzanda daudenak.
  • Egiptoko eskriba eta bikote bat: Bestalde, buztinezko estatua txikiak ere lantzen zituzten, eguneroko eszenak irudikatzeko: eskriben lana, eskulangileena, nekazariena.

Pintura

Egiptoar pintura asko iritsi dira egoera bikainean gure garaira, Egiptoko klima lehorrari esker, eta hilobietan eta tenpluetan gordeta egoteagatik.

  • Kolore biziak erabiltzen zituzten.
  • Mugimendurik gabeko irudiak dira (estatikoak).
  • Pertsonaia garrantzitsuak handiago adierazten zituzten.
  • Ez dute perspektibarik, ezta sakontasunik ere.

Entradas relacionadas: