Antzerkigintzako Rolak eta Zereginak: 56 Funtzio Nagusi

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB

Antzerki-ekoizpen batean parte hartzen duten profesionalen zeregin nagusiak eta haien ardurak, sailkatuta:

  1. Antzezleak zaindu eta kamerinoetara deitu, prest egoteko.

    Erregidorea

  2. Antzezleentzat diseinatu diren jantziak egin eta zaintzen dituzte.

    Jostuna

  3. Eszenan ageri diren gainerako elementu guztiak jarri behar ditu: egunkariak, lanparak, telefonoak, etab.

    Utileroa

  4. Dekoratuak eraiki, muntatu eta maneiatzeko ardura du.

    Makinista-tramoilaria

  5. Argiak jarri eta maneiatu ohi ditu. Argi-mahaia kontrolatzen du.

    Argi-teknikaria

  6. Konpainiarentzako kontratuak bilatu eta aurrekontuak administratu. Idazkaria eta administraria laguntzailetzat ditu.

    Produkzioa (Ekoizpeneko arduraduna) eta Gerentea

  7. Teknikariei abisatu eszenatokiko mugimenduak eman baino lehen.

    Erregidorea

  8. Antzezpena zuzendaritzako proiektuarekin bat datorrela ziurtatuko du.

    Zuzendari laguntzailea

  9. Antzezleak orrazteaz arduratu eta erabiliko diren ileordeak zaintzen ditu.

    Ile-apaintzailea

  10. Esan beharrekoa ahaztu duen antzezleari testua gogora ekartzea.

    Hitz-emailea

  11. Aurrez grabatutako soinu-efektuak edo musika “ontziratua” antzezlanean igortzeko ardura du. Nahasketa-mahaia maneiatu behar du.

    Soinu-teknikaria

  12. Kontaktuak eta harremanak egin ikuskizunen zirkuituetan.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria

  13. Alokairua, garraioa eta otorduak antolatu konpainia biran dagoenean.

    Ekoizpen arduraduna (Produkzioa)

  14. Dekoratuak egin.

    Arotza eta Tramoia

  15. Eszena argiztatuko duena.

    Argi-diseinatzailea eta Teknikaria

  16. Teknikari guztiak eta haien materialak funtziorako prest egon daitezen arduratu.

    Erregidorea

  17. Antzezleen itxura aldatu eta egokitu egiten dute.

    Makilatzailea eta Ile-apaintzailea

  18. Sare sozialetan mugitu (Facebook, Twitter, LinkedIn, etab.), taldearen web-orrialdea sortu eta eguneratu.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria

  19. Funtzioetarako libreto teknikoa sortu, mugimendu tekniko guztiak agintzeko.

    Erregidorea

  20. Muntaiaren publizitatea egin, kartelen eta programen diseinuaz arduratu, eta prentsaurrekoak nahiz kazetarientzako paseak antolatu.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria

  21. Antzokietako baliabide teknikoak, giza-baliabideak eta eszenatokiko neurriak aztertu, antzezlana bertara eraman aurretik.

    Ekoizpeneko arduraduna

  22. Funtzio guztien koordinatzaile orokorra da. Horrez gain, aktoreak zuzendu eta, bestetik, gainerako langileek sortu duten espazio eszenikoaren barruan aktoreen lekua zein den zehaztu behar du.

    Erregidorea

  23. Birak antolatu.

    Produktorea

  24. Dirulaguntzak eskatu: erakunde publikoei (udaletxeak, diputazioak, etab.) eta pribatuei (bankuak, enpresak, etab.). Horren truke, sarrerak dohainik eskaini edota haien publizitateren bat gaineratu eskuko programan, finantziazioa lortzeko.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria (Produktoreak)

  25. Pertsonaiak zenbait orduz berpizten dituzten gizonezkoak eta emakumezkoak dira.

    Antzezlea

  26. Segurtasun neurriak ezagutarazi behar dizkio talde osoari, horiekiko errespetua ezarri eta adi egon denbora guztian.

    Erregidorea

  27. Dantza-emanaldiak sortu eta dantzariak zuzendu.

    Koreografoa

  28. Behar diren baliabide tekniko guztiak lortu: fokoak, soinu-ekipoak, eszenografiarako materialak, jantziterirako materialak, etab.

    Ekoizpeneko arduraduna (Produktorea)

  29. Jantziak diseinatzen dituena.

    Figurinista

  30. Finantziazioa lortu eta antzezlanaren distribuzioa.

    Produktorea

  31. Dekoratuak maneiatu.

    Makinista

  32. Eszenatokiaz arduratu antzezpenetan zehar.

    Erregidorea

  33. Eszenografoarekin lotutako teknikariek gauzatuko duten lana gainbegiratu.

    Eszenografoaren laguntzailea

  34. Langileen nominak, lan-orduak eta soldatak kudeatu.

    Gerentea eta Produktorea

  35. Kamisetak eta beste objektu batzuk saldu, taberna ireki, etab., finantziazioa lortzeko.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria eta Produktorea

  36. Antzezleak zaindu, animoak eman, mimoak, opariak, etab.

    Produktorea

  37. Eremu eszenikoa eta dekoratuak diseinatu.

    Eszenografoa

  38. Publikoari abisuak eman funtzioa hasi baino lehen.

    Erregidorea

  39. Antzezlana ezin hobeto ezagutu.

    Erregidorea

  40. Zenbaitetan, aldageletan ibili ohi da antzezleei janzten laguntzen eta, bidenabar, azken orduan jantziekin sor daitezkeen arazoak konpontzeko prest egon behar du.

    Jostuna

  41. Antzerkiaren merkatuan sartu, jaialdietan, zikloetan, lehiaketetan, sareetan, etab. antzezlana eta konpainia ezagutarazteko.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria eta Produkzioa

  42. Antzezle eta lantalde guztien nominak prestatu. Antzokiekin kontratuak sinatu. Aktoreen casting-ak antolatu.

    Produkzioa

  43. Musika-ikuskizunak hautatu nahiz koordinatu ohi ditu eta, aldi berean, zuzenean jotzen duten musikariak zuzendu.

    Musika Zuzendaria

  44. Antzezleen sarrerak eta irteerak koordinatu.

    Erregidorea

  45. Libretoan eszenatokian gertatu behar diren mugimendu tekniko guztiez arduratu.

    Erregidorea

  46. Gastu guztien kontabilitatea eraman.

    Produkzioa

  47. Antzezlanaren dossierra egin, produkzioa saltzeko eta antzoki ezberdinetan antzezteko.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria eta Produkzioa

  48. Muntaia eta desmuntaia, egutegia, teknikarien lan-orduak eta talde artistikoaren entseguen lan-orduak antolatu eta koordinatu.

    Ekoizpeneko arduraduna eta Erregidorea

  49. Teknikari guztien lana gainbegiratu eta arazo praktikoak konpontzeko ardura du.

    Zuzendari Teknikoa

  50. Funtzioan zehar soinu eta argi teknikarien eta makinariaren mugimenduak koordinatu.

    Erregidorea

  51. Eszenatokian ordena eta diziplina egoteko ardura du.

    Erregidorea

  52. Antzezlanaren sarrerak estreinaldia baino lehen saltzen saiatu: internet bidez, erreserbak kudeatuz, eta gonbidatuak joango direla konfirmatuz.

    Produkzioa

  53. Publizitatea eta propaganda egin: eskuko programak, kartelak, etab. Komunikabideekin elkarrizketak antolatu, prentsa-oharrak kudeatu, telebistako agerpenak, etab.

    Harreman Publikoetako Zuzendaria eta Produkzioa

  54. Funtzioa hasi baino lehen eta ondoren dena prest eta ondo dagoen ikuskatu.

    Erregidorea eta Gerentea

  55. Antzezlanaren kostua kalkulatu, muntaiaren xehetasun guztiei erreparatuz, eta aurrekontua egin.

    Produkzioa

Entradas relacionadas: