Antzerkiaren Bilakaera: Greziar Tragedia eta Komedia Erromatarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

ANTZERKIAREN ARO ARKAIKOA

Hasiera batean, antzerkia greziar tragedia eta komedien moldaerara mugatzen zen.

TRAGEDIA

Egoera gatazkatsuen handitasuna adierazten duen genero dramatikoa da. Pertsonaiak egoera zoriontsutik zoritxarrera pasatzen dira. Protagonistak jainkoak, erregeak edo heroiak izaten dira. Gertakizun oso larriak izaten dira eta ikusleek errukia eta beldurra sentitzen dute. Seneka da genero honetako nagusiena. Honen barnean bi azpigenero sailka ditzakegu:

  • Fabula cothurnata: Antzezleek koturno izeneko oinetako altuak erabiltzen zituzten. Giro greziarra dute.
  • Fabula praetexta: Antzezleek toga praetexta izeneko tunika erabiltzen zuten. Giro erromatarra azaltzen da.

KOMEDIA

Eguneroko bizitzatik hartutako giza egoerak irudikatzen ditu, ikusleak ezaguna duen une sozial batekin erlazionatuz. Pertsonaiak sinpleak dira eta barrearen eta isekaren bitartez, egoera bat kritikatzen da. Komediaren amaiera zoriontsua izaten zen. Aktore guztiak gizonezkoak ziren eta Plauto eta Terentzioren garaian ez ziren maskarak erabiltzen; beraz, jantzi eta pelukekak tartekatzen zituzten joku eta pasadizo ugarietan. Komedia latindarra eszenetan zatitzen zen:

  1. Didaskalia: Erreferentzia batzuk ematen ditu: egile latindarraren izena, izenburua, jatorrizko greziar lana eta egilearen izena, zuzendaria...
  2. Argumentua: Antzezlanaren bertsozko laburpena.
  3. Prologoa: Bi zati zituen: bata antzezlanaren eduki bera eta bestea, alderdi literarioa.

Komedia ere bi azpigenerotan sailka dezakegu:

  • Fabula palliata: Erroman pallium izenez ezagutzen zen jantzi greziarra erabiltzen zuten; giro greziarra zuen. Honelako fabula ugari ditugu eta idazle nagusienak Plauto eta Terentzio dira. Greziako komediaren gaiak darabiltzate erromatar giroko izaera eta ohituretara egokituta.
  • Fabula togata: Erromako jantzi nazionala zen toga erabiltzen zuten eta giro erromatarra nabaria zen.

PLAUTO (K.a. 254-184)

Garaiko komediografo ospetsuena eta emankorrena da. Erdi-mailako gizartea aurkezten digu, amodio-grina eta desioen poderioz mugitzen dena.

Umbrian jaio zen eta segituan Erromara joan zen merkatari-lanetan ibiliz. Porrot egin ondoren esklabu izatera heldu zen. Orain, antzerki-lanen egiletzat ezagutzen dugu. Bere bizitzak badu idatzitakoarekin zerikusia, latindar antzerkigile herrikoiena baitzen. Ohituretan eta hitz egiteko moduan nabarmentzen da: kezka moralak gutxitan ditu eta aldiz, ugariak dira egoerari bizitasuna eta grazia ematen dizkioten txiste, pasadizo, errefrau eta hitz-jokoak. Esklabu, soldadu eta kulturarik gabeko jendeak osaturiko ikusleriak zuen gustoko. Ezaugarriak honakoak dira:

  1. Askatasun handiz erabili zituen eredu greziarrak.
  2. Helburua ikuslea dibertitzea zen.
  3. Hizkuntza oso argia, herrikoia eta azkarra darabil, hiztegi oso aberatsa du, zorroztasuna mugarik gabekoa delarik.
  4. Vis comica-ri garrantzia ematen dio: lanak txantxaz, bufoikeriaz eta txistez josiz.
  5. Gehienetan barregarri jarritako soldadu harroak, esklabu maltzurrak, zahar dirudunak, maitasun nahasteak... agertzen dira.
  6. Polimetria darabil.

Hogeita bat komedia iritsi zaizkigu baina ezagunenen artean hauexek ditugu: Miles gloriosus, Aulularia, Amphitruo, Captivi, Pseudolus...

TERENTZIO (K.a. 184-159)

Kartagon jaio zen eta hortik Afer (Afrika) ezizena. Erromara esklabu gisa heldu eta Lukano senatoreak Publio Terentzio Afer izena eman zion. Nobleen artean ibili zen beti.

Kezka moral eta pedagogiko handia du. Pertsonaiak Plautorenak bezalakoak dira baina gurasoak seme-alaben jokaeraz eta heziketaz arduratzen dira. Gaitasun nagusia pertsonaien erretratu landua egitean erakusten zuen idazleak, dotorezia handiagoa erakusten baitute. Plautok baino hizkera landuagoa eta ez hain lagunartekoa darabil. Terentziok ez zuen inoiz lortu Plautok lortutako herri harrera baina goi mailako jendearen artean oso onartuak ziren bere obrak; besteak beste: Adelfoe, Hecyra eta Eunucus.

Entradas relacionadas: