Antzerkia eta Euskarazko Erregistroak: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB
Antzerkiaren Mundua
Antzerkiaren Definizioa eta Elementuak
Antzerkia: jendeaurrean, aktore bidez gertaera segida bat irudikatzean datzan artea da. Antzerki idazleak pertsonaia batzuk eta gertaera kezkagarri bat aurkeztu, eta hortik abiatuta intriga sortu behar du, ikuslearen jakinmina pizteko.
Antzezlanetan, elkarrizketen bitartez erakusten zaizkigu pertsonaien ezaugarriak, haien arteko harremanak, gertakarien haria, eta abar. Antzerki ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira, baina ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan:
- Aktoreen ahots-doinua, keinu eta mugimenduak
- Aktoreen jantziak eta makillajea
- Antzeztokiko dekoratua, objektu eta altzariak
- Emanaldian erabiltzen diren musika eta argiaren efektuak
Batzuetan, antzezlanaren hasieran edota elkarrizketan –parentesi artean tartekatuta– zer egin behar duten agertzen da. Ohar horiei akotazioak deitzen zaie, eta aktoreen keinuei, pertsonaien janzkerari edo antzeztokiko dekoratuei buruzkoak dira.
Antzezlanaren Egitura eta Azpigeneroak
Antzezlana ekitalditan eta agerralditan banatzen da. Ekitaldiak antzezlanaren atal nagusiak dira; antzerki klasikoan hiru edo bost ekitaldi izaten dira normalean, eta ekitaldi bakoitzean aldatzen da agertokia. Agerraldiak edo eszenak ekitaldiaren azpiko banaketak dira. Pertsonaia bat antzeztokitik irten edo sartzen den bakoitzean aldatzen da.
Antzerkiaren azpigenero nagusiak dira:
- Komedia: Eguneroko arazoak eta ohiturak umorez eta ironiaz kontatzen dira ikusleei barre eragiteko; pertsonaiak arruntak izaten dira eta amaiera zoriontsua.
- Tragedia: Pertsonaiek sortutako arazoak agertzen dira eta amaiera zorigaitzekoa izaten dute, heriotza kasu. Pertsonaiak normalean gizarte maila altukoak dira.
- Drama: Ez du tragediaren edo komediaren muga esturik; alderdi tragikoak eta komikoak izan ditzake, eguneroko bizitza den modukoa da.
Euskarazko Erregistro Motak
Erregistro Neutroa eta Alokutiboa
Euskaraz bi erregistro mota nagusi daude: neutroa eta alokutiboa. Neutroek ematen duten informazioaz gainera, markatzen dute mutila ala neska den eta hari dagokion marka adizkian agertzen. Mendeko perpausetan ezin da erabili.
Berorika Erregistroa
Berorika: Erregistro hori errespetu handia zor zaien pertsonekin erabiltzen da, baina zaharkituta dago gaur egun. Mintzatzean, hirugarren pertsonako aditzak erabiltzen dira, urruntasuna erakutsiz.
Alokutibo Motak
Hikako Alokutiboa
Ezagunena eta erabiliena, toka edo noka izenez ere ezagutzen da. Ezaugarriak: lagunarteko hizkeran erabiltzen da eta konfiantza baduzu adierazten du. Forma alokutiboak eta neutroak biak erabiltzen ditugu. Behin hikako tratamendua aukeratuz gero, behartuta gaude hikako alokutiboa erabiltzera.
Zuka Erregistroa
Ekialdeko euskalkietan erabilia, errespetua adierazten du. Bi aukera ditugu zuka ari garenean. Euskaldun askorentzat zuka erregistroa neutroa da.
Hitz Gakoak eta Sinonimoak
- Ondoren
- ostean, jarraian
- Kezkaturik
- arduraturik, larriturik, artegaturik
- Galdetzen
- itautzen, galdegiten
- Sekulako
- izugarrizko, aparteko, berebiziko
- Dohaina
- bertutea, gaitasuna
- Gomendatu
- aholkatu, kontseilatu
- Beta
- astia
- Ingurukoa
- aldekoa
- Igarle
- azti
- Asmatu
- igarri, antzeman