Antzerki Klasikoaren eta Erromatar Literaturaren Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,18 KB
Epidiko: Komediaren Tramak
Epidiko: Estratipoklesek, gerrara joan aurretik, Epidikori lira jole bat erosteko eskatzen dio. Baina, hau bueltatzen denean, beste bat erosi duela esaten dio eta dirua zor diola lukurariari. Orduan, Epidikok Perifanes, bere jabearen aita, engainatzen du bere alaba eramango diola zin eginez, eta honek 40 mina baino gehiago ematen dizkio.
Denbora joan ahala, soldadu bat herrira doa Akropolistide deituriko lira jolearen bila. Horretarako Perifanez galdetzen du, eta hau aurkitzerakoan, Perifanesek neska diruagatik emango ziola esan zion, baina soldaduak bilatzen zuena hura ez zela esan zion. Orduan, neskak zekien egia kontatzen dio Perifanesi, eta hau engainatua izan dela ohartzen da.
Halako batean, Perifanes Filiparekin aurkitzen da eta honek bere alaba berreskuratu nahi duela esaten dio. Perifanesek, bere alaba dela pentsatuz, neska bat aurkezten dio, baina amak hori bere alaba ez dela esaten du.
Aldi berean, lukurariak eskatutako neska ematen dio Estratipoklesi. Orduan Epidiko neska hori bere jabearen arreba dela konturatzen da eta berari esaten dio. Geroago, Perifanes eta Apecides Epikurori egin zuen guztia ordainaraztera doaz, baina justu bertan bere benetako alaba dagoela konturatzean, askatasuna ematen dio.
Nire ustez, nahiz eta askok jakingo ez duten, antzezlan klasikoaren ekarpena izugarrizkoa izan da. Egia da hasierako ereduetatik asko eboluzionatu eta aldatu dela, baina, azken finean, jatorria bera da.
Antzerkintza Erromatarra
Greziar Tradizioaren Eragina
Greziako antzerkiaren tradizioa (tragedia) erromatarrek ez zuten atzegin. Komedia nahiago izan zuten beti, baina autokritika gutxi onartzen zutenez, protagonistak beti greziarrak ziren. K.a. I. mendera arte antzeztoki finkorik ez zuten. K.a. 55ean antzeztokiak egurrezkoak eta mugikorrak ziren. Maskarak erabiltzen zituzten eta antzerki lanak musikalak ziren, erritmoz beteta.
Komediagile Nagusiak
Plauto
- 21 komediaren egilea da.
- Izugarrizko arrakasta izan zuen herriko jendearen artean.
- Pertsonaiak eta gaiak greziarrak dira.
- Pertsonai tipikoak sortu zituen (neska polita, soldadu harroa…).
- Gaiak nahiko sinpleak dira eta herriko hizkuntza erabiltzen zuen.
- Europako literaturan eragin handia izan zuen.
Terentzio
Familia patriziaren barruan bizi izan zen esklabu moduan, askatasuna lortu arte. Literatura talde batean sartu zen. Publiko kulto batentzako idazten zuen. Bere hizkuntza askoz kultoagoa, seriagoa eta aspergarriagoa zen, Plautorekin konparatuta. Komedia dotorea idatzi zuen, aristokraziarentzat.
Poesia Epikoa
Virgilio eta Eneida
Virgilio: Italiako iparraldean jaio zen K.a. 70 urtean. Augusto enperadoreak bakea ezarri zuen Erroman. Virgilio poema nazional bat prestatzen ari zen, non familia inperiala Eneasekin erlazionatuta zegoen, Troian bizirik iraun zutenekin bukatu zuena eta iraganeko Erroma prestatzen hasi zena. Oso gutxitan idazle baten, buruzagi baten eta publikoaren nahiak amankomunean egon ziren.
Poema 12 kantuz osatuta dago:
- Lehenengoan, Eneas Kartago arte egin zuen bidaia kontatzen du.
- Hurrengo bietan, bere herriaren suntsipena eta Siziliara ailegatu arte dituen abenturak; gainera, bere aita hiltzen da.
- Laugarrenean, Eneas eta Didoen maitasuna.
- Bostgarrenean, bere aitaren heriotzaren urteurreneko jolasak.
- Seigarrenean Eneas infernura jaisten denean.
- Hurrengo seiretan, Troyanoren eta aborigen italiarren arteko batailak, haien lurren independentzia babesten dutenak.
Virgilio ez zuen Eneida bukatu eta erretzea agindu zuen, baina hil eta gero, bere lagunek ez zioten jaramonik egin eta berak utzi zuen bezala argitaratu zuten. Epopeia erromatar garrantzitsuena da.
Lukano
Lukano: Kordoban jaio arren (K.o. 39) ume-umetan eraman zuten Erromara eta han maisurik onenen ikasle izan zen. Gure garaira iritsi den lan bakarra, Pharsalia izan da. Zesar eta Ponpeioren arteko gerra zibilari buruzko epopeia da eta hamar liburu ezagutzen ditugu. Bere garaiko historiaz ari da, Enioren erara, baina estoiko gisa, jainkoen parte hartzerik gabe.
Bere garaikideek ez zioten onartu ausardia hori eta bertsolerroetan idazten zuen historialaria zela salatu zuen. Zail egiten zitzaion heroi garbi bat hautatu gabe (askatasuna da berak grinaz defendatzen duen bakarra) tonu epikoa lortzea. Deskripzio eta hitzaldi artistikoak (luzeegiak batzuetan) eta goiburu-esaerak dira goraipagarrienak.
Historia Erromatarra
Annalistak eta Caesar
Historia: Historia lantzea funtsezkoa izan zen Erroman. Lehenengo idazleak annalistak ziren (estatuko funtzionarioak gertakizunak idazten zituzten eta urtez urteko zerrendak egiten zituzten [Annales]).
Caesar: Abokatua, militar aditua eta politikari zorrotza izan zen. Ponpeio eta alderdi aristokrataren etsai bizia izan zen. Geroxeago biak garaitu eta Erromako enperadore eta lehenengo diktadore bihurtu zen. Literaturan arlo desberdinak landu zituen, baina hizlari, olerkari edo gramatiko moduan, bakarrik Veni, Vidi, Vici famatua. Bere lan famatuenak De Bello Gallico eta De Bello Civile dira. Idazle objektiboa da, eta ez du inoiz erabiltzen lehenengo pertsona.
Tito Livio eta Tazito
Tito Livio: Kargutik publikoetatik ihes egin zuen historian aritzeko. Haren Erromaren Historiak 142 liburu zeuzkan. Haren idazlana ez da historia, gaur egun ulertzen dugun bezalakoa, baina esaten digu nola nahi zuten Augustoren garaikoek gerorako amesten zuten eredua eta iragana izan zedin. Haren “Erromaren Historia” artelantzat hartu behar dugu, ez zientzia lantzat. Gobernatzeko bidea zen haren estiloa.
Tazito: Oso oratoria-ikasketa landua izan zuen. K.o. 97an bakarrik aritu zen historian. Tazitok garai lotsagarri eta ankerrei buruz hitz egiten zuen, pesimismoaren irudia zen. Historias Tazitoren idazlan nagusietako bat da. 14 liburu zeuzkan. Lehenengoaren lau eta bosgarrenaren zati batzuk mantentzen dira. Anales Tiberioren, Kaligularen, Klaudioren eta Neronen erreinuen garaian datza. Augustoren, Nervaren eta Trajanoren biografiez osatzea pentsatzen zuen, baina heriotzak galarazi zion. Zintzotasunaren eta objektibitatearen lehia pesimismo handiarekin batera nabaritzen zaio. Historiaren ikuspuntu moralista zeukan.
Salustio
Salustio: Zizeron eta Caesarren garaikide izan zen. Caesarren babesarekin karrera politikoa egin zuen. Bere lanak Katalinaren konspirazioa, Lugurtharen gerra eta Historiak (azken hau zatika iraun du) dira. Katalinaren konspirazioa lanean, berak kontatzen dituen gertakizunak bizi zituen. Ciceronen kontsulatuan Katalinak estatu kolpea ematen saiatu zela kontatzen digu. Berak alderdi ezberdinen barruko gerrak ikusten ditu eta ondorio nabarmena aintzinatik pixkanaka Erromako suntsipena. Lugurtharen gerran, gertakizunak sortu ziren hirurogei urte lehenago. Beraz, berak ez zituen ezagutu zuzenean, baina gerra honetan berak sumatzen du aldaketak hasten direla.