Antzerki Isabeldarra, Erromantizismoa eta Berrikuntza Historikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Antzerki Isabeldarra eta William Shakespeare

Antzerki Isabeldarra: Shakespeareren garaian, antzerki-formula nagusi bat nagusitu zen Ingalaterran, antzerki isabeldarra izenekoa. Formula honek tradizio kultua eta herrikoia batu zituen, masentzako ikuskizunak sortuz, eta monarkiaren laguntza jaso zuen.

Antzerki Isabeldarraren Ezaugarriak

  • Eraikin poligonaletan egiten zen.
  • Arratsaldeko lehen orduetatik iluntzera arte irauten zuen.
  • Eszenografia oso urria zen (dekorazio eza).
  • Gizonak bakarrik aritzen ziren aktore lanetan.
  • Hiru genero nagusi zeuden: odolezko tragedia, endreduzko komedia eta drama historikoa.

William Shakespeare: Dramagile Unibertsala

William Shakespeare Errenazimentu eta Barroko arteko literatura unibertsalaren antzerkigile famatua izan zen. Ingelesezko poeta, antzerkigile eta aktorea, historiako dramagile handientzat hartzen da. Eredu unibertsalen sortzailea izan zen, arimaren pasioen prototipoak irudikatuz.

Shakespeareren Obra Multzoak

Bere obra multzotan sailkatzen da:

  • Drama Historikoa: Gai nagusia boterea eskuratzeko borroka da. Pertsonaia historikoak gizartatuak agertzen dira. Bi mota nagusi: Ingalaterrakoak (adibidez, Richard III) eta Antzinakoak (adibidez, Julio Zesar).
  • Komedia: Errealitatea eta fantasia nahasten ditu, nahaspilaren teknika erabiliz eta sentimenduen hausnarketa eginez (adibidez, Udako gau baten ametsa).
  • Tragedia Handiak: Gehienak lan helduak dira, antzerki maila gorenekoak. Gizakiaren pasioaren sinboloak protagonistek ordezkatzen dituzte. Gizakiaren arima konplexuaren eta bizitzaren oztopo nagusien deskribapenak eskaintzen ditu (adibidez, Hamlet).

Hamlet: Zalantzaren Sinboloa

Hamlet Shakespeareren obra unibertsala da, ospe handikoa. Protagonistaren irudia hainbesteraino hazten da, non beste pertsonaiak ilundurik geratzen baitira. Ezaugarri nagusia zalantza eta duda-muda da. Pentsamendu sakonak bakarrizketen bitartez adierazten ditu bere sentimendu eta ideia barnekoenak.

Estiloa

Hizkuntza landua erabiltzen du, pertsonaien mailaren arabera egokitua. Bakarrizketak oso garrantzitsuak dira benetako sentimenduak eta pentsamenduak ezagutzeko. Oharraren papera ere garrantzitsua da pertsonaiak eta lekuak zeintzuk diren jakiteko eta hobeto ulertzeko.

Kontzientzia Historikoa eta Erromantizismoa

Frantziako Iraultzaren Eragina (1789)

Frantziako Iraultzak (1789) garai hartako gizartean ezarri zuen arrastoa atzeraezina gertatu zen. Historiak abiadura handia hartu zuen, eta ondorioz, gizakiaren eta gizartearen baitan bilakaera gertatu zen.

Jarrera Erromantikoak

Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egingo da erromantikoen eskuetan. Eredu unibertsalistaren aurrean, emozioaren, entusiasmoaren edo erabateko barne-biziketaren ondotik konkistatutako ezagutza eta egia proposatu zituzten.

Zientzia eta Intuizioa

Mundua ezagutzeko ez dira eredu egokiak ez geometrikoa ez matematika, baizik eta poetaren intuizioa.

Balio Berriak Erromantizismoan

  • Idealaren guztizko estimazioa.
  • Urrumina: Garai eta leku bitxi eta exotikoen egarria.
  • Ametsezko paraje eta infinitu definigaitz eta lausoetara iristeko doktrina estetikoa sinbolismoa da.
  • Norbanako sortzailearen guztizko autonomia.
  • Aurrerantzean, gutxiengoek gehiengoek baino estimu handiagoa izango dute.
  • Artearen helburua edertasuna da.
  • Norbanakoaz harago, gaztetasunaren aldeko joerak ere arrakasta izan zuen.
  • Benetako bizitza beste nonbaitean dago, ez hemen eta ez orain.

Berrikuntza Teknologikoak: Fonografoa

Fonografoa soinua grabatu eta erreproduzitzeko gai izan zen lehenengo gailua da. Thomas Alva Edisonek 1877ko azaroaren 17an eman zuen bere lehenengo fonografoaren berri.

Entradas relacionadas: