Antropologia: Gizakiaren Azterketa, Eboluzioa eta Kultura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB

Antropologia: Gizakiaren Azterketa Integrala

Gizakiaren alderdi guztiei buruzko galderak erantzuteaz arduratzen den diziplina da. Bai alderdi biologikoa, bai alderdi soziala aztertzen ditu. Horrelako galderak erantzuten saiatzen da: zer gara, emakume eta gizonen kondizioa zertan datza, gure jatorria, eta nola garatu den gure kultura.

Antropologiarekin Lotutako Egile Garrantzitsuak

  • Herodoto: Bere garaiko herrien antolaketa-moduak eta ohiturak deskribatu zituen.
  • Linneo: Espezien sailkapena egin zuen.

Antropologiaren Adar Nagusiak

Aztergaiaren eta erabilitako metodoaren arabera:

  • Antropologia Filosofikoa: Gure identitatea gainerako izakien aldean zertan den osotasunean azaltzea du helburu. Gizakiaren funtsezko ezaugarriak zehazten ahalegintzen da, gogoetaren bidez.
  • Antropologia Zientifikoa: Alderdi biologikoa nahiz alderdi kulturala ditu aztergai.

Antropologia Kulturala

Gizakiaren kultura aztertzeaz arduratzen da, bai iraganekoa, bai egungoa. Garapena, jatorria, egitura eta ezaugarriak aztertzen ditu. Hainbat alderdi aztertzen dira, hala nola egitura politikoak, sozialak eta ekonomikoak, erlijioak, errituak eta mitoak.

Ikuspegi Fixistak eta Kreazionistak

  • Gure planetan dauden espezie guztiak hasieratik aldatu gabe iraun dutela.
  • Espezieak beti mantendu direla (ez direla desagertu).
  • Espezieak berezko sorreraren bidez edo jainko-jainkosen nahiaren bitartez agertu izana.
  • Gizakiaren sorrera edo jatorria Teoria Kreazionistaren bidez azaltzen da, Genesis liburuan adierazten den bezala: “Gizona bere irudira eta antzera”.
  • Teoria horien abiapuntua Hipotesi Fixista da.
  • Zaldia eta astoa ez datoz desagertu den arbaso komun batetik; betidanik biak egon direla uste da.

Darwinen Teoria Eboluzionista

Darwinen teoriak ikuspegi fixistak gainditu zituen. Gaur egungo azalpen eboluzionisten teorien oinarriak finkatu zituen, hiru tesi nagusitan:

  1. Espezieak transformazio jarraituen ondorioz sortzen dira; beste batzuetatik gatoz.
  2. Hautespen naturala da eboluzioa azaltzen duen printzipioa: ingurunera hobeto moldatzen direnak eta gaitasun handiagoak dituztenak irauten dute borrokan, eta haien ezaugarriak ondorengoei transmititzen dizkiete.
  3. Gizakia antzinako primateen ondorengoa da.

Gregor Mendel eta Herentzia Biologikoa

Gregor Mendelek karaktere biologikoen herentzian eragiten duten faktoreak azaldu zituen. Geroago, faktore hauei geneak deitu zitzaien. Mutazioak ere garrantzitsuak dira prozesu honetan.

Hominizazio Prozesua: Giza Eboluzioaren Gakoak

Genero berri bat agertzeak hainbat aldaketa ekarri zituen:

  • Zutik ibiltzeko gaitasuna (bipedismoa): Gorputz-adarrak libre garatzea ahalbidetu zuen.
  • Goiko gorputz-adarrak libre geratzea: Eskuen trebetasuna garatu zen, objektuak manipulatzeko, ehizan, defentsan eta eraikuntzan. Tresnak asmatzea eta erabiltzea ere ekarri zuen.
  • Garunaren garapena: Garuna handiagoa egiten da. Oraindik ez da guztiz ulertzen zergatia, baina garunaren tamaina handitzeak objektuak manipulatzeko gaitasunarekin lotura duela dirudi.

Kultura Aniztasunarekiko Jarrerak

  • Etnozentrismoa: Beste gizatalde batzuen kultura norberaren kulturako irizpideetan oinarrituta epaitzen eta baloratzen duen jarrera da.
  • Arrazakeria: Arraza-ezaugarriak direla eta gizatalde batzuk besteak baino maila goragokoak direla uste duen jarrera da.
  • Xenofobia: Atzerrikoa, desberdina edo arrotza den oro gutxiesten eta arbuiatzen duen jarrera da.
  • Erlatibismo Kulturala: Bi kulturaren ezaugarriak alderatzea ezinezkoa dela deritzon jarrera da, eta kultura orok izatez balioa duelako ustean oinarritzen da.
  • Unibertsalismoa: Kultura batzuk beste batzuen gainean jar ez daitezen, jarrera etnozentrikoak baztertzea proposatzen du.
  • Interkulturalismoa eta Elkarrizketa: Kultura-pluraltasuna aberasgarria delako ustean oinarritzen den jarrera da. Pluraltasun horrek mundua eta geure burua hobeto ulertzen lagun diezaguke, horregatik da aberasgarria.

Entradas relacionadas: