Antropologia eta giza eboluzioa: kontzeptu eta etapa nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,95 KB

Antropologia: gizakia aztertzen duen zientzia

Antropologia: gizakia aztertzen duen zientzia. Gizakiak hausnartzen dugu gure existentziari buruz; horrek sortu du zientzia hau eta gizakia bakarra da. Hiru arlo daude:

  • Fisikoa: gizakia eta bere jatorria.

  • Kulturala: gizarteen aniztasuna eta ezaugarri nagusien alderaketa.

  • Filosofikoa: pertsonaren ezaugarri esentzialak.

Eboluzioaren teoria nagusiak

Fiksismoa

Fiksismoa: espekzieak sortzen direnetik ez direla aldatzen eta ez direla aldatuko esaten du. Hala azaltzen du espezieen desagerpena: "hondamendi handia" kontzeptua. Leclerc-ek esan zuen natura ez dela beti berdina.

Transformismoa (Lamarck)

Transformismoa: izakiak aldatzen direla ingurunearekiko duten harremanaren ondorioz. Gehien erabilitako organoak indartu egiten dira, erabileragatik perfektzionatu eta ondorengoek hobetuago jasotzen dituzte. Erabilgarriak ez direnak desagertu egiten dira. Kontzeptu nagusia: "funtzioak sortzen du organoa". Adibidez, jirafen lepoaren luzapena. Egileak: Lamarck.

Hautapen naturala (Darwin eta Wallace)

Hautespen naturala: bizitzeko borrokaren ondorioz gertatzen den eboluzioa. Naturak ondorengoen artean aldaketak hautatzen ditu: bizitzarako egokiagoak diren ezaugarriak dituztenak gailentzen dira eta espezieek ezaugarri horiek mantentzen dituzte. Ondoen egokitzen direnak biziraun eta ugaldu egiten dute. Egileak: Darwin eta Wallace.

Gradualismoa

Gradualismoa: espezieak pixkanaka aldatzen dira, espezie berri bat sortu bitartean. (Gould ez zen ados.)

Oreka puntuaduna

Oreka puntuaduna: espezieak denbora luzez egon daitezke orekan eta ondoren mutazio edo aldaketa baten ondorioz eboluzio azkarra eman daiteke; aldaketa horiek eboluzioa eragin dezakete. (Gould bai.)

Zutik egotea eta haren ondorioak

Zutik egotea (bipedazioa): klima eta ingurunearen aldaketen ondorioz mugitzeko modua errazteko egon zen hona. Eragina: gorputz-adarren eta bizkarrezurraren egitura aldatu zen, pelbisa estutu, eta eskuak garatu ziren.

Eskuak askatzea: gauzak manipulatu ahal izateko; lanabesak egiteko. Behatz nagusiaren posizioa aldatu zen. Ondorioak: elikadura hobea → hortzak txikiagotzea, lanabesak erabiltzea, aurpegia aldatzea.

Entzefalizazioa: elikadura hobea eta digestio eraginkorragoak egiteak energiaren eskari gutxiago sortzen du digestioarentzat; energia hori garuna garatzeko eta gaitasun kognitiboak garatzeko erabil zitekeen. Ondorioak: bizitza soziala indartu eta hizkuntza artikulatua garatzeko aukera.

Kumeen heldugabetasuna: garunaren tamaina handiagoa eta pelbis estuagoak obstetria-dilema sortzen dute; ondorioz, haurrak lehenago jaiotzen dira. Hori dela eta, gurasoen eta haurren arteko harreman estuagoa eta zaintza-sistema bat garatu ziren.

- Fosilen bidez lortu da hominizazio prozesuari buruzko informazioa. Espezie ezberdin hauetan sailkatuta daude:

Australopithecus

Australopithecus: garuna txikia. Gizonen eta emakumeen artean tamaina desberdintasun handia ageri da.

Homo habilis

Homo habilis: garuna pixka bat handiagoa. Lanabesak egiteko gaitasuna erakusten du.

Homo erectus

Homo erectus: garuna handiagoa. Oro har, zutik ibiltzen da.

Homo neanderthalensis

Homo neanderthalensis: garuna handia. Hizkuntza-sinbolismo hasiak eta kultura bat sortzen hasi ziren; komunikazioa konplexuagoa bihurtu zen.

Homo sapiens

Homo sapiens: garuna pixka bat txikiagoa (Neandertalekin alderatuta). Gaur egungo gizakiok espezie honetakoak gara.

Kultura: ezagutzak, teknikak eta egitura sozialak

  • Ezagutzak, ideiak eta sinismenak: bestek nola ikusten gaituzten adierazten dute eta funtzio deskribatzailea dute: zer ikasten dugun, nola bizitzen garen, etab.
  • Teknikak eta produktuak: funtzio praktikoa dute.
  • Arauak: funtzio arautzaile/erregulatzailea dute.
  • Instituzioak: funtzio arautzaileak betetzen dituzte.

Sozializazioa

Sozializazio primarioa

Sozializazio primarioa: jaiotzetik abiatuta eredu baten bidez ikasten duguna. Oinarrizko jakintzak eta portaerak dira.

Sozializazio sekundarioa

Sozializazio sekundarioa: nerabezaroan hasten da; formala eta informala izan daiteke (instituzioetan edo lagunen artean, adibidez).

Sistema sozialen oinarrizko kontzeptuak

Estatusa: gizarte-maila; egoera ekonomikoaren eta bestelako baliabideen arabera alda daiteke (adibidez, dirua).

Rola: pertsona bati esleitzen zaion papera; jokabide sozialaren gidoia eskaintzen du.

Sexua: sexu biologikoari dagokiona; naturala da eta normalean ezin kontrolatzen da: adibidez, emakumeek hilekoa izaten dute, gizonetan bizarra hazten da.

Generoa: kultura ardatz duen kontzeptua da; sexu biologikoari lotuta dagoen ikuspegi sozial eta kulturala da. Sexu bakoitzari egokitzen zaion kontzeptu bat da, gizarteak sortutakoak eta ezarritakoak: janzkera, nortasuna eta rolak. Modu zuzenean eragiten du gure identitatean.

Kulturarteko ikuspegiak

Etnozentrismoa: "Nire kultura zurea baino hobea da" ikuspegia.

Erlatibismo kultural: "Zure kultura zurea da; ezin da besteen kulturazuen gainean epaia egin era absolutuan".

Kulturartekotasuna: "Zure kultura daukazu, baina besteen kulturak ulertu eta haiei buruz iritzia eman dezakezu; elkarrizketa eta ulermena sustatzen ditu".

Entradas relacionadas: