Antropologia, Eboluzioa eta Gizarte Egiturak: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,56 KB
1. Antropologia: Gizakia Aztertzen duen Zientzia
Antropologia gizakia aztertzen duen zientzia da. Hiru adar nagusi ditu:
- Antropologia Fisikoa: Eboluzio biologikoa aztertzen du.
- Antropologia Kulturala: Dimentsio soziala aztertzen du.
- Antropologia Filosofikoa: Pertsona eta identitatea aztertzen ditu.
2. Eboluzioaren Teoriak
Fixismoa eta Kreazionismoa
Fixismoa: Espeziea sortzen denetik ez da aldatzen eta ez da aldatuko. Leclerc-ek (Buffon) esan zuen natura beti berdina dela.
- Kreazionismoa: Izaki jainko batek sortu gaitu, dena sortu. Gauzak ez dira bakarrik sortzen. Aristotelesek defendatu zuen.
Transformismoa eta Hautespen Naturala
- Transformismoa: Inguruneak aldatzen gaitu. Adibidez: jirafen lepoa (Lamarck).
- Hautespen Naturala: Bizitzeko borrokaren ondoriozko eboluzioa. Naturak aldatzen gaitu (Darwin eta Wallace).
Gaur Egungo Teoriak
- Gradualismoa: Espezieak gutxinaka aldatu egiten dira beste bat sortu arte (Gould-ek ez zuen onartu).
- Oreka Etenaldiduna (edo Puntuatua): Espezieak orekan mantentzen dira mutazio bat lortu arte (Gould-ek bai).
Hominizazio Prozesua
- Zutitzea: Zutik mugitzea erraztu, bizkarrezurra aldatu, pelbisa estutu, eskuak garatu.
- Eskuak Askatzea: Gauzak manipulatzeko, lanabesak egiteko. Behatz potoloa lekuz aldatu, elikadura hobea, hortz txikiagoak, aurpegiaren aldaketa...
- Entzefalizazioa: Garuna garatu eta gaitasun kognitiboak garatu.
- Kumeen Heldugabetasuna: Garun handia, pelbis estua, umeak lehenago atera behar izatea.
Fosilen Bidezko Ezagutza
Hau guztia fosilen bidez dakigu:
- Australopithecus: Garun txikia.
- Homo Habilis: Garun handiagoa, lanabesak egin.
- Homo Erectus: Garun handiagoa, zutik ibili.
- Homo Neanderthalensis: Garun handia, hizkuntza eta kultura sortu.
- Homo Sapiens: Garun txikiagoa (Neanderthalen aldean), gu gara.
Humanizazioa
- Hizkuntzaren Garapena: Beharrezkoa da aldaketa anatomikoa. Hizkuntzaren genea dugu.
- Teknikak: Lanabesak eta sua egin, ehizarako beharrezkoak.
- Hazkuntza eta Sexua: Heldugabeko kumeak. Giza sexualitateak elkar ezagutza eta bikoteak indartu zituen.
- Egitura Sozial Konplexuak: Talde antolaketa. Lehen aldiz hiria eta estatua sortu.
3. Kultura eta Gizartea
Kulturaren Osagaiak (Funtzioen arabera)
- Ezagutzak, Ideiak, Sinesmenak: Funtzio deskribatzailea.
- Teknikak eta Produkzioa: Funtzio praktikoa.
- Arauak, Jardunbideak, Ohiturak: Funtzio arauemailea.
- Instituzioak: Funtzio antolatzaileak.
Estatusa eta Rola
Estatusa: Pertsonak gizartean daukan maila da.
- Emandako Estatusa: Pertsona batek berez dauzkan ezaugarrietan oinarritua.
- Eskuratutako Estatusa: Gure ekintza sozialen emaitza.
Rola: Esleitzen zaion papera da.
Identitatea, Sexua eta Generoa
Identitatea eta Kultura: Gu kultura batean jaio eta hil egiten gara, baina kultura horrek beti jarraitzen du.
Sexua: Sexu biologikoari dagokio (adibidez: emakumezkoek hilekoa daukate; gizonezkoei bizarra hazten zaie).
Generoa: Kulturen parte da: janzteko era, nortasuna, rola. Modu zuzenean eragiten du gure identitatean.
4. Kulturen Arteko Bizikidetza
Globalizazioa eta Kulturen Nahasketa
Globalizazioa: Kulturen arteko nahasketak eragiten ditu.
- Mendebaldartzea: Mendebaldeko kultura oinarri bezala onartzea eta ohiturak kopiatzea.
- Birkokatzea: Kultura bera ulertzeko aukera edo modu ezberdin gehiago daude.
Kultura Jarrerak
- Etnozentrismoa: Norberaren kultura besteen gainetik jartzea.
- Erlatibismo Kulturala: Kultura bakoitza bere barrutik bakarrik epaitu daiteke.
- Kulturartekotasuna: Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea (aurreko bi jarrerak bateratuz).