Antigorputzen funtzioa eta immunoglobulinak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,13 KB

antigorputz bat da, hau da, zelula plasmatikoek (B linfozito aktibatuetatik eratorriak) jariatzen dituzten glukoproteina sintetizatuak (immunoglobulina, Ig). 

Antigorputzen funtzioa da haiek sorrarazi dituzten antigenoari lotura kimikoen bidez lotzea, eta partikula patogenoen erasoa saihestea, beraz, immunitate-gaitasuna dutela esango dugu. Antigenoaren eta antigorputzaren arteko erreakzioak oso espezifikoak dira, beraz, antigorputz edo immunoglobulina mota bat baino gehiago daudela esan dezakegu, horrela, antigorputz bakoitza osagarria zaion determinatzaile antigenikoari soilik lotzen zaiolarik.

 Nolako jarduera mota dute molekula hauek beren helburu biologikoa betetzeko?

Aipatu bezala, antigorputzak era jakin batean konbinatzen dira antigenoarekin, horrela bere helburu biologikoa beteko baitute. Horretarako, bere egitura zehaztea beharrezkoa da, izan ere honek lagunduko digu azaltzen nola lortzen diren lotura horiek. Esaterako, antigorputzaren egituraren zati bakoitza antigenoaren beste zati batekin elkartuko da. 

Beraz, hau izango litzateke, imunoglobulina guztiek duten Y itxurako oinarria, lau kate proteikoz osatua; 2 astunak dira (H) eta 2 arinak (L), eta tamainaren eta molekula pisuaren arabera bereizten dira. 

JmyGPg0zVcu-XF3i9tVM7Ictr-R1rxWJzgJTLeX8GDCaZRceDxuZ-IIXkXEIvYjO-tEdDCMOn-owuqqlb11mE6vj8_KM9uvRlPs4jLAG9DOduFLATXAY9mwYomH6ktwlL-j10XCE

Hau lortzeko erantzun espezifikoa den erantzun immunitario humorala eman beharko da aurretik. B linfozitoak dira erantzun immunitario humoralaren erantzuleak; sortzen dituzten antigorputzak aske ibiltzen dira odolean eta linfan zehar antigenoak neutralizatzen.
Antigorputzen produkzioa espezifikoa da, hau da, antigorputz mota bat sortuko du B linfozitoetako bakoitzak. Eta, hala, B linfozitoak mota edo populazio desberdinetan bereizten dira. Esaterako, Linfozitoek heldutasuna iritsiz gero antigenorik agertzen bada, B linfozito motaren batek ezagutzen du, ugaltzen dira, eta zelula plasmatiko bihurtzen, antigorputzak edo memoria zelulak sortzeko. Sortzen diren antigorputz horiek antigenoari lotuko zaizkio edo hauek estaliko dituzte, horrela. bakterioek sorturiko substantzia toxikoak indargabetu eta bakterioak beraiek suntsitu egingo dira,adibidez , osagarri sistemaren eta makrofagoen laguntzaz betiere. Prozesu horietan orobat hartzen dute parte T linfozitoek eta beste zenbait gaik, hala nola, esate baterako, zitozinek.

 Zer zelula motak ekoizten ditu? Eta noiz?

.Alergia prozesuan zein erantzun hummoralean ekoizten dira antigorputzak. Bi kasuetan, B linfozitoa hautatua da antigenoarekin harremantzean eta hautatua zein aktibatua den T4ak jariatutako interleuzinen bitartez aktibatzen da. Horrela, B linfozitoa ugaldu egingo da bai oroimen linfozitoetan zein pzelula plasmatiko bilakatuko diren beste zelula batzutan. Hauek dira, alergiaren prozesuan IgE antigorputzak sortuko dituztenak erretikulu endoplasmatiko garatua dutelako zelula plasmatikoek. Halere, erantzun hummoralean antigorputz mota ezberdinak sintetizatzen dituzte

Zer dira antigorputz monoklonalak?

.B linfozito klon beretik sortzen diren antigorputzak dira. Laborategian sortu daitezke. Horretarako hibridomen teknika erabiltzen da. Hibridomen bidez (B linfozitoak eta minbizi zelulak elkartuz lortzen diren zelulak) lortutako antigorputz guztiz espezifikoak inokulatzea lortzen da horrela. Gaixorik dagoena sendatzeko erabiltzen da eta eragin laburreko mekanismo pasiboa da.

Antigeno-antigorputz erreakzioa. Erlaziona itzazu prozesu horrekin.

Antigorputzek, agerrarazi dituen antigenoarekin elkartzen direnean gertatzen da antigeno-antigorputz erreakzioa. Hau da, antigenoaren eta antigorputzaren elkarketan datza, lotura ahulen bidez elkartzen direlarik (hidrogeno lorurak, Van der Wall-sen loturak…) , zeinaren ondorioz, eta osagarriaren sistemaren (alegia, proteina multzoaren) eta fagozitoen (alegia, makrofago eta neutrofiloen) elkarlanari esker, suntsitu egiten baita antigenoa.Antigeno-antigorputz erreakzioa oso espezifikoa da; antigorputzak eurentzat osagarriak diren determinatzaile antigenoarekin baino ez dira lotzen

Barne ingurunera askatzen diren antigorputzen eta antigenoen arteko elkar eraginez zenbait erantzun sortzen dira, eta antigenoa suntsiturik geratzen da, era desberdinetan: Aglutinazioa edo hauspeatzea, Fagozitosia (opsonizazioa) edo Osagarriaren sistemaren aktibazioa.

Prozesu hau txertoakin erlazionatzean, bere kontzeptua azaldu beharra dago: organismoa infekzio aurretik babesteko terapia da. Gainera, germenaren antigenoen prestakinak direla esango dugu, hau da, patogenotasuna kentzen zaie baina ez gaitasun immunogenoa. 

Txertoak gaixotasunaren kontrako immunitatea sorrarazten duten prestakinak dira eta antigorputzak sortzea estimulatzen dute, hala, izakia babesten dute, gaixotasuna izan balu bezalako babesa sortzen baitute. Beraz, bistan da txertoek antigeno gisa jokatzen dutela, antigorputz espezifikoak sintetizatzea eragiteko, izan ere, Organismoan sartu eta erantzun immunitario espezifikoa eragiteko gauza den edozein gairi antigenoa deritzo. hau lehen edo bigarren mailako immunitate erantzunak emanez lortuko dutelarik. Lehenengoan, antigeno jakin bat organismoan txertatuko dute, horrela, organismoak 5 egun barru sortzen duen immunitate erantzuna. Bigarren mailako immunitate erantzunean, antigeno hori berriz ere organismoan txertatuz,  sorrarazten duen erantzuna bizkorragoa, sakonagoa eta iraunkorragoa izango da.

Zer dira serumak? Nola lor daitezke? Nola erabiltzen dira?

. Gaixotasun jakin baten aurkako antigorputz bereziak dituzten serumak gaixotasun hori duten pertsonak sendatzeko, edo, infekzio arrisku handia dagoenean, gaixotasunetik aldez aurretik babesteko jartzen dira.  Txertaketak ez bezala, serumek ematen duten immunitatea modu pasiboan hartzen da, ez du organismoaren beraren immunologia sistemak eragiten, eta berehalako eragina izaten du, oso epe laburrerako. Serum mota desberdinak daude: jatorria animalietan dutenak edota gizakien serumak. Serumen eraketarako beste teknika bat hibridomak lortuz, monoklonalak diren antigorputzak eratzean datza.

Nola lor daiteke immunitatea, serumak eta txertoak erabili ezean?

. Immunitate naturala izan daiteke bidea. Jaiotzetikoa (sortzetikoa) antigenoarekin kontakturik gabe garatutakoa eta Immunitate honen eragileak dira: hesi fisikoak, kimikoak, biologikoak, neutrofiloak, makrofagoak, linfozitoak, osagarrien sistema eta zitokinak… . Hartutakoa ere izan daiteke immunitate naturala, hots, daukazuna garatua. Batetik, pasiboa, amak haurrari inmunoglobulinak transmitituz (zilbor hestearen bidez) edo bestalde, aktiboa, patogenoarekin harremana izan eta gero lortzen dena.

Immunitate artifiziala ere badago (giza interbentzioen bidez lortua), pasiboa eta aktiboa bereizten direlarik. Pasiboan, seroterapia, kimioterapia (antigorputzak sartu. Ez dituzte memoria zelularik sortuko) daude. Aktiboan, berriz da txertoen bidezkoa (mikroorganismo ahuldua sartu eta inmunitate erantzuna ematen da antigorputzak sortuz. Memoria zelulak sortuko dituzte)

Nola eragiten diote txertoek immunitate-sistemari? Zer-nolako immunitatea

eskuratzen da, txertoak aplikatzen direnean? Azaldu ezazu labur.

Organismoa infekzio aurretik babesteko terapia da. Hilak edo infekzioa sortzen duen mikroorganismoaren antzekoak txertatzen zaizkio  pertsonari immunitate sistemaren erantzun primarioa sorrarazteko. Immunitate aktiboan, immunologia sistemaren oroimena oinarritzat harturik, birus edo bakterio baten eragina izan ondoren, organismoak immunitatea hartzen du bolada baterako mikroorganismo horren aurrean. Lehen mailako immunitate erantzuna, antigeno jakin bat organismoan txertatu eta organismoak 5 egun barru sortzen duen immunitate erantzuna da. Bigarren mailako immunitate erantzunean, antigeno hori berriz ere organismoan txertatu eta sorrarazten duen erantzuna: bizkorragoa, sakonagoa eta iraunkorragoa izango da.

 Zer da immunoeskasia? Aipatu ezagutzen duzun kasuren bat.

. Immunoeskasia kasuetan immunitate sistemaren  funtzionamenduan gutxiegitasun bat ematen da. Mota desberdinak daude: JAIOTZETIKOA, jaioberria defentsarik gabe jaiotzen deanean (Burbuila batean bizi behar dute timoa edo hezur muina transplantatu edo birlandatu ahal izan arte) eta HARTUTAKOA, jatorri ezberdinak izan ditzake: Infekzio biriko larriak (HIESA sortzen duen GIB birusaren infekzioa, adibidez.); zelula immunologikoetan eragiten duten minbiziengatik, adibidez, leuzemia; gaizki elikatzeagatik, proteina gutxiegi hartzeagatik adibidez; hainbat gaixotasunen tratamenduagatik (kimioterapia, erradioterapia, immunosupresoreen erabilera)...

GIB birusaren infekzioari dagokionez, T linfozitoen parasitoa da. Ziklo litikoa aktibatzen denean HIESA da birus honek eragiten duen patologia. Ziklo lisogenikoa ematen denean (erretrobirusa delako), seropositiboa izango da organismo ostalaria, hots, GIB+, giza immunoeskasiaren birusaren aurkako antigorputzak dituen pertsona izango da, GIB eramailea. Barne fluxuen kontaktuaren bitartez kutsatzen/transmititzen da

Entradas relacionadas: