Antigorputzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 19,22 KB

2016 UZTAILA 4A GALDERA:

 Gripea zaintzeko sarearen txosten baten arabera , gripea dagoen epidemia-mailara iritsi da Euskadin.

  1. Egin  ezazu birus baten egituraren eskema bat, eta adieraz ezazu zein den birusaren osagaietariko bakoitza . Nola ugaltzen dira birusak, haien osagaiek ez badute inolako jarduera metabolikorik?

Birus ikosaedrikoa

Zelula ostalari infektatu baten barnean ugaltzen dira beti birusak , zelula ostalariaren materialak eta zelula-baliabideak erabiliz, azkenean zelula lisatuz , edo beste, zelula ostalariaren material genetikoan txertatuz eta hartan aldaketa genetikoak eraginez

b. Gripearen aurkako urteko txertoak ez dira izaten erabat eraginkorrak. Zergatik ez dira hain eraginkorrak, kontuan izanik beste txerto batzuk guztiz eraginkorrak direla? Arrazoitu zure erantzuna.

Gripe eragiten duen birusak, beste birus batzuk ez bezala, gaitasun handia du urte batetik bestera bere gainazaleko antigenoak aldatzeko eta horregatik agertzen dira urtero gripearen andui berriak. Aurreko txertoak ez dira erabat eraginkorrak haren aurka, eta horregatik txerto eguneratuak hartu behar dira.


2016 EKAINA 5.A

Immunitate- sistemari dagokionez:

a) Azaldu ezazu, labur, immunitate kontzeptua. Adierraz ezazu zer organok, zer zelulak eta zer molekulak hartzen duten parte immunitatean.

Immunitate-sistema izaki bizidunek babesteko eta barnean sartzen diren substantzia arrotzei (antigenoei) aurka egiteko duten mekanismo multzo konplexua da. Sistema hori abian jartzen da patogenoak edo substantzia arrotzak lehen babes-lerroa igarotzen duenean; hortaz, organismoaren barne babesa osatzen du. Antigeno bat sartzen denean , immunitate-sistemak duen erreakzioa immunitate-erantzuna da.

Immunitate-sistema organo eta ehun linfoideetan dago. Haren jardueran zelula immunogaiek eta hainbat molekulak hartzen dute esku.

Organo eta ehun linfoideetan immunitate-sistema osatzen duten zelula immunogai mota guztiak bereizten, heltzen eta metatzen dira. Bi taldetan banatzen dira: lehen mailakotan eta bigarren mailakotan. Lehen mailako organo linfoidaletan, linfozito mota guztiak bereizi eta heltzen dira. Organo horiek hezur-muina eta timoa dira. Bigarren mailako organo eta ehun linfoideetan, antigenoak metatzen dira eta interakzioak dituzte linfozito mota guztiekin. Linfa-gonglioak, barea eta mukosekin lotutako ehun linfoidea dira organo eta ehun horiek.

Zelula immunogaiak (leukozito izena ere badute) immunitate-erantzunean esku hartzen duten zelulak dira. Lerro mieloidea eta lerro linfoidea daude. Lerro mieloideko zululak adibidez hauek dira: granulozitoak, monozitoak eta makrifagoak, mastozitoak. Lerro linfoidean berriz hauek daude: B linfozitoak, T linfozitoak, NK zelulak, zitosinak eta antigorputzak edo immunoglobinak.

c) Adieraz ezazu zer den alergeno bat. Azaldu ezazu zer erreakzio mota gertatzen den alergia batean. Eman adibideren bat. Alergia erreakzioetan, IgE izeneko antigorputzek bitartekotza egiten dute. Alergia sortzen duten antigenoa, hots, alergenoak, beste era batekoak dira: elikagaiak, polenak, akaroak, intsektuen pozoia, sendagaiak… Erreakzio horretan hiru etapa bereizten dira:

1- Alergenoa organismoan sartzea da eta, ondorioz, T linfozito laguntzaileak aktibatu egiten dira. Horiek alergenoekin batera, IgE-ak sortuko dituzten B linfozitoak aktibatzen dituzte.

2- IgE-ak mastozitoen errezeptoreei lotzen zaizkie eta horiek sentsibilizatzea eragiten dute

3- Berriro ere alergenoekin harremana izanez gero, mastozitoetan finkaturiko IgE-ei lotzen zaie; horiek aktibatu egiten dira, despikortatzea jasaten dute eta hainbat substantzia askatzen dituzte. Horren ondorioz, kalteak eragiten dituen hantura-erantzuna egiten da.


2016 EKAINA 5.BImmunitate-sistemari dagokionez:

a) Defini itzazu, labur, kontzeptu hauek: sortzetiko immunitatea, hartutakoa aktiboa, pasiboa, humorola eta zelularra.

Sortzetiko immunitatea: Sortzetiko immunitate-erantzuna organismoaren bigarren babes- lerroa da. Sortzetiko immunitate- erantzunak organismoan sartzea lortzen duten substantzia edo eragile arrotz guztien aurka egiten du; beraz, babes-mekaniko ez-espezifikoa da. Zelulek eta molekulek esku hartzen dute.

Hartutako immunitatea pasiboa: banakakoak beste organismo batek sorturiko antigenoak jasotzen ditu. Beraz, organismo hartzailearen immunitate-sistema ez da aktibatzen. Immunizazio hori bi motatakoa izan daiteke: naturala edo artifiziala.

Hartutako immunitate aktiboa jasotzen da banakoak patogenoarekin harremana izan eta immunitate-erantzuna sortzen denean. Erantzun horren bidez, immunitate memoria jasotzen du, horri esker, antigenoarekin bigarren harremana izanez gero, gai izango da antigenoaren aurkako antigorputz espezifikoak azkar aratzeko. Aktibo esaten zaio, banakoaj berak sortzen dituelako erresistentzia ematen dioten antigorputzak. Iraupena ez da finkoa. Bi motatakoak izan daitezke: naturala eta artifiziala.

Humorola: Antigenoaren aurkako immonoglobinak edo antigorputz espezifikoak sortuz erantzuten du immunitate-sistemak; horiek antigenoarekin lotzen dira eta haien jarduera gelditzen dute, errezago suntsitzeko.

Zelularra: immunitate-sistemaren erantzuna zelula espezializatuak sortzea da. Zelula horiek antigenoak edo infektatutako zelulak suntsitu, edo beste zelula batzuk aktibatuko dituzten beste zenbait molekula askatzen dituzte, antigenoa suntsitzeko.

b) Azaldu ezazu zer den pertsona bat gaixotasun bat sortzen duen birus batekiko seropositiboa izatea. Arrazoitu erantzunak

Birus horrekiko seropositiboa zara baldin eta zuk gorputzean birus horren aurkako antigorputzak badituzu. Antigorputz horiek badituzu esan nahi du birus hori zure gorputzean sartu dela aurretik.

c) Azaldu ezazu zer den immunoeskasia, eta eman ezazu immunoeskasieak eragindako gaixotasun baten adibide bat. Immunoeskasiak immunitate-sistemaren osagaietako bat ez izatek edo horren disfuntzioak eragindako asaldura patologikoak dira.

Banako immunoeskasek sentikortasun handiagoa dute infekzio kronikoekiko, baita gaixotasun autoimmuneak eta tumoreak izateko arrisku handiagoa ere. Bi mota daude: lehen mailako edo sortzetiko immunoeskasia eta bigarren mailakoak edo hartuak.


2016 UZTAILA 5.A

Immunitatea eta erantzun immunitarioa.

a) Defini itzazu antigeno eta antigorputz kontzeptuak, eta adiera ezazu zer desberdintasun dauden haien izara kimikoei dagokionez. Arrazoitu erantzuna.

Antigenoak: molekula arrotzak dira organismoarentzat, eta, bertan sartzen direnean, horiek suntsitzeko immunitate- erantzun espezifikoa sorrarazten dute. Aipagarriak dira proteinak (bakunak,, edo gluzidoekin edo lipidoekin lotutakoak), polisakarido konplexuak… Molekula sintetikoak ere izan daitezke.

Antigorputzak: antigorputzak serumean, ehunen fluidoetan eta zelula batzuen azalean dauden glukoproteinak dira. Immunologlobina (Ig) ere esanten zaie. Antigorputzek Y itxura dute, eta antigenoarekin lotzeko bi elkargulne berdin dituzte. Horregatik, bibalenteak direla diogu. Glukoproteinak direnez, bi zati dituzte: zati proteikoa eta zati gluzidikoa.

B) Antigeno-antigorputz erreakzioa. Erlaziona itzazu txertoak prozesu horrekin

Antigorputzek, agerrarazi dituen antigenoarekin elkartzen direnean, horrekin bat egiten dute, suntsitzeko. Horrela, antigeno-antigorputz konplexua sortzen da. Antigorputza eta antigenoa lotura ahulak erabiliz ( hidrogeno lorurak, Van der Wall-sen loturak…) elkartzen dira. Lotura determinatzaile antigenikoaren edo epitopoaren eta antigorputzaren paratopoaren artekoa da. Antigeno-antigorputz erreakzioa oso espezifikoa da; antigorputzak eurentzat osagarriak diren determinatzaile antigenoarekin baino ez dira lotzen.

Txertoak, germenaren antigenoen prestakinak dira: patogenotasuna kentzen zaie baina ez gaitasun immunogenoa. Txertoak gaixotasunaren kontrako immunitatea sorrarazten duten prestakinak dira eta antigorputzak sortzea estimulatzen dute, hala, izakia babesten dute, gaixotasuna izan balu bezalako babesa sortzen baitute. Txertoek antigeno gisa jokatzen dute, antigorputz espezifikoak sintetizatzea eragiteko.

2017 UZTAILA 5A

B) Antigorputzaren zer aldek ezagutzen dute antigenoa?

Antigorputzaren paratopoaren aldea da antigenoa ezagutzen duena.

C)Erlazionatu txertoek duten eragina antigeno antigorputz erreakzioarekin

Txertoak gaixotasunaren kontrako immunitatea sorrarazten duten prestakinak dira eta antigorputzak sortzea estimulatzen dute, hala, izakia babesten dute, gaixotasuna izan balu bezalako babesa sortzen baitute. Txertoek antigeno gisa jokatzen dute, antigorputz espezifikoak sintetizatzea eragiteko.

D) Zer da gaixotasun autoimmunea? Zergatik gertatzen da eta nola egiten zaio aurre?

Immunitate-sistemaren ezaugarrietako bat hau da: gai dela norberaren molekulak eta arrotzak bereizteko, eta bigarren horrei aurre egiten die. Fenomeno horri tolerantzia immunologiko esaten zaio. Tolerantzia immunologikoa enbrioi-bizitzan lortzen da, hainbat mekanismoren bidez; delezio klonala, garrantzitsuenetako bat da. Mekanismo horretan, T linfozito heldugabeak eta B autorreaktiboak ezabatzen dira; linfozito horiek norberaren egiturekin erreakzionatzeko gai dira. Prozesu hori lehen mailako organo linfoideetan gertatzen da, bereziki timoan.

Batzuetan, mekanismo horiek huts egiten dute eta norberarekiko tolerantzia hausten da; prduan, immunitate-sistemak B linfoziotek eraturiko antigorputzen edo T linfozioten bidez, bere organismoko zelulei egiten die eraso, eta gaixotasun autoimmuneak eragiten ditu.

Medikamentuekin tratatu daitezke (kortikoideak) sintomak gutxitzeko eta sistema immunologikoa kontrolatu eta erregulatzeko. Adibidez, artritis erreumatoidea, esklerosi anizkoitza…



Entradas relacionadas: