Antigeno-antigorputz erreakzioa eta immunologia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,36 KB
Antigeno-antigorputz erreakzioa
Neutralizazio-erreakzioa
Antigorputzak birusek edo toxinek azalean dituzten antigenoetara lotzen direnean, birus edo toxina horiei itu zelulekin bat egitea eragozten diete eta, beraz, infektatzeko ahalmena blokeatzen diete. Erreakzioa itzulgarria da.
Hauspeatze-erreakzioa
- Antigenoak makromolekula disolgabarriak direnean, antigorputzekin lotzean hauspeatu egiten dira konplexu disolbaezinak eratuz.
- Era honetan, fagozitoek errazago suntsituko dituzte.
Aglutinazio-erreakzioa
Antigorputzek (aglutininak) bakterioen edo beste zelula batzuen gainazalean dauden antigenoen (aglutinogenoak) molekulekin erreakzionatzean gertatzen da. Erreakzioaren ondorioz zelulek agregakinak (aglutinazioak) eratzen dituzte, erraz jalkiko direnak eta errazago suntsituko direnak (makrofago eta NK). Odol-talde bateraezinen arteko transfusioak ematen direnean eman ohi den erreakzioa da.
Opsonizazio-erreakzioa
Antigorputzek (opsoninek) agente antigenokoak estali egiten dituzte, fagozitoen azalerako itsaspena erraztuz eta euren fagozitosia sustatuz. Antigorputzez estalitako mikroorganismoak = opsonizatuta.
Antigorputzak
Egitura
- Binaka berdinak diren lau kate polipeptidiko: bi kate astun (H) + bi kate arin (L).
- Kate gluzidikoa H kateei lotuta.
- Kateak disulfurozko zubien (SS) bidez lotuta.
- NH2 eta COOH muturrak.
Eskualdeak
- Fc eskualdea: euskarri eremua, osagarriaren osagaietarako edo mintz-azalerako hartzaileetarako lotura gisa balio duena. Berdina da antigorputz mota bakoitzerako, eta desberdina mota batetik bestera.
- Fab eskualdea: antigenoarekin lotzeko arduraduna. Desberdina da antigorputz batetik bestera.
- L kateetan jabetza aldagarria (VL) eta iraunkorra (CL).
- H kateetan jabetza aldagarria (VH) eta hiru edo lau eremu iraunkor (CH1, CH2, CH3 eta CH4).
- Jabetza aldagarrietan eremu hiperaldagarriak (CDR) daude, paratopoa (antigenoen epitopoarekin lotzeko lekua).
Antigorputz motak
- IgM: Erantzun immunologikoan jariatutako lehen antigorputzak. Inbaditzaileak elkarren artean biltzen dituzte makrofagoen fagozitosia errazteko.
- IgA: Jariakin askotan (listua, malkoak, ama esnea eta hesteetako mukosak). Kanpoko barrunbeak eta mukosak infekzioaren aurka babestu.
- IgG: Osagarria aktibatu eta hainbat toxina neutralizatu. Gehien irauten duena eta haurdunaldian fetua babesteko plazentatik pasa daitekeen bakarra. Amaren esnean oso ugariak.
- IgE: Infekzio parasitarioetan parte hartu eta erreakzio alergiko batzuen arduraduna. Basofiloen eta mastozitoen zelula-mintzarekin lotzen da, hauek histamina jariatzen estimulatuz.
- IgD: B linfozito helduen azalean agertzen dira. B zelulen bereizketarekin lotura izan dezakete.
Txertoak
- Txerto bizi arinduak
- Txerto hilak edo ez-aktiboak
- Erabateko txertoak
- Txerto antitoxikoak
- Antigeno garbituekin osaturiko txertoak
- Txerto anti-idiotipikoak
- Txerto genikoak
- ARNm erabiltzen duten txertoak
- Bektore birikoa erabiltzen duten txertoak
Gaixotasun autoimmuneak
Organo espezifikoak
- Anemia galgarria: Organismoak ez ditu globulu gorri (eritrozito) nahikoak sortzen. Hesteek ezin dute B12 bitamina ondo xurgatu, globulu gorriak eratzeko ezinbestekoa dena.
Sistemikoak
- Eritema lupusa: Sistema immuneak ehun osasuntsuak erasotzen ditu. Honek azalean, artikulazioetan, giltzurrunetan, garunean eta beste organoetan eragin dezake.
Odol taldeetako bateragarritasun ezak sortzen duen gaixotasun bat
Eritroblastosis fetala: Fetuan ematen den anemia hemolitikoa. Amaren odola Rh- eta fetua Rh+ (aitarengandik heredatua) denean ematen da. Amaren sistema immuneak umetxoaren globulu gorri Rh+-ak arrotz bezala identifikatzen ditu eta horien kontrako antigorputzak sortzen ditu, umetxoaren globulu gorriak kaltetuz. Gaixotasun hau fetuak eta amak odol mota ezberdina daukatenean ematen da baina larriena Rh faktorearen ez-bateragarritasunaren ondorioz ematen da. Prebentzio metodo ezberdinak existitzen dira. Izan ere, Rh- diren emakumeen %60ak Rh+-dun fetuen eramaileak dira.
Alergiaren adierazpenak
- Sentsibilizazioa: Alergenoarekin lehen kontaktua izandakoan, erantzun immunitario primario humorala aktibatzen da. T4 linfozitoek interleukinak askatu, eta hauek induzituta, B linfozitoak zelula plasmatikotan bereizten dira.
- IgE antigorputzak sortzea: Zelula plasmatikoek sortuko dituzte eta hauek mastozito eta basofiloen azaleran finkatuko dira.
- Alergenoarekin gerora kontaktua izatea: Basofiloen eta mastozitoen azaleko IgE-etara batuko da alergenoa, eta horiek, histamina askatuko dute dosi handietan.
- Alergiaren sintomak agertzea: Histaminak erantzun immunitarioa abiarazten du, gehiegizkoa, eta koadro patologikoak garatzen hasten dira: arnasa hartzeko zailtasunak, eztula, sudurreko kongesioa, doministikuak, negar jarioa, urtikaria, hantura, gorritasuna eta anafilaxia (erreakzio orokortu larria).