Añoverosen sermoia (1974): Euskal gatazka eta Elizaren jarrera frankismoaren aurrean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

KOKAPENA

Testu hau narratiboa da. Bizkaiko elizetan 1974ko otsailaren 24an irakurritako sermoia da, eta izaera, beraz, soziala eta erlijiosoa du. Egilea Antonio Añoveros Ataun da (Iruña, 1909 - Bilbo, 1987): Cadiz, Ceuta eta Bilboko apezpikua izan zen. Bilboko apezpiku izendatu zuten 1971n. Testua igandetako mezatara joaten ziren guztiei zuzenduta zegoen, euskal gatazkaren jatorria azaltzeko eta momentu horretan Euskal Herrian ematen ari zen egoera salatzeko. Frankismoaren azken etapan irakurri zen, diktadorea hil baino hilabete batzuk lehenago.

ANALISIA

“El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” sermoiaren lehen eta bigarren parrafoetan euskal gatazka kontzeptua azaltzen da; dikotomia sinplea da: herritarrak zapalduta bizi direla ikusten dutenak daude, eta hori horrela ez dela diotenak. Añoveros lehenengoekin dago.

Hurrengo bi parrafoetan, Euskal Herriak berak, bere “nortasuna mantentzeko eskubidea” baduela baieztatzen du, eta hori justifikatzeko beste estatu independenteekin alderatzen du: kultura eta hizkuntza propioa baduela esanez. Arrazoi historikoak direla dio.

Azken parrafoetan, eskubide hori betetzen ez dela salatzen du, zuzenean Francoren erregimenari kritika eginez. Gainera, ez da bere iritzi propioa, Elizaren postura, baizik. Hau da, horrelako erakunde indartsu baten iritzia frankismoaren aurkakotzat finkatzen du.

TESTUINGURUA

Testu hau eta bertan agertzen den elizaren jarrera ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da gogoratzea horren aurretik Gerra Zibila (1936-1939) eta diktadura frankista (1939-1975) eman zirela. Izan ere, Gerra Zibilean eta, batez ere, frankismoaren lehen urteetan, elizaren eta estatuaren harremana oso sendoa zen. Baina 60ko hamarkadatik aurrera, jarrera horretan aldaketa sakon bat gertatu zen, bereziki, euskal elizan. Izan ere, gizartea progresiboki aldatuz joan zen, herritarrak askatasuna eskatzen hasi ziren, oposizioa nabarmenki handitu zen eta ETA sortu zen. Ondorioz, apaizen jarrera politikoa nabarmenki aldatu zen. Gainera, Kontzilio Vatikano II.ak (1962) eragin handia izan zuen. Horrela, gutxinaka-gutxinaka, Francoren erregimenaren aurkako jarrera hartuz joan zen eliza katolikoa.

Bestalde, Añoveros apezpiku izendatu zuten Bilboko apaiz gatazkatsuak kontrolatuko zituelakoan, baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Izan ere, Añoverosek Euskal Herriko askatasun eta eskubideen alde egiteko prest zegoela adierazi zuen. Halaber, bera eredutzat hartuta, euskal apaiz borrokalari asko egon ziren, erregimenaren aurka zeudenak argi utzi zutenak.

GARRANTZIA

Testuak zuzenean frankismoa kritikatzen du (kutsu subjektiboa dauka, nahiz eta errealitatea islatzen duen, gerora ikusi den bezala). Kritika honen eragina Eliza eta frankismoaren arteko harremana kolokan jartzea izango da. Ondorio zuzenak Añoverosentzako etxe-barruko arrastatzea izan zen, eta, gerora, dimititu egin zuen. Baina sermoiak min handia egin zion Erregimenari, eta kinka larrian ipini zuen Francoren justifikazio jainkotiarra. Gutxira hil zen Franco, eta erregimenaren Trantsizioa hasi zen. Elizaren jarrera Trantsizioaren alde egiten zutenekin lerrokatzea izango zen.

Entradas relacionadas: