Animazio Soziokulturala: Sarrera, Definizioa eta Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB

1. Sarrera

Gaiari eusteko, lehenik eta behin, arazo sozial eta historiko bati aurre egiteko sortu zen kontzeptu bat dela esan behar dugu. 60ko hamarkada inguruan, hainbat kezkei soluzioa eman nahian sortu zena. Garai honetan, norbanako guztiek hezkuntza eskubidea izatearen, kulturaren aldeko mugimenduak eta norbanako kritikoak sortzeko jarrerak hedatzen hasi ziren.

2. Definizioa

“Es un conjunto de prácticas sociales que tiene como finalidad estimular la iniciativa y la participación de las comunidades en el proceso de su propio desarrollo y en la dinámica global de la vida sociopolítica en que están integradas.”

Hasteko, jarduera multzo bat dela adierazten du, eta horri dagokionez esan, animazio soziokulturala ez dela jarduera zehatz bat, jarduera bera nola planteatzen den arabera izan daitekeela edo ez. Beraz, jarduerak antolatu, aurrera eraman eta baliatzen dugun metodologiari erreparatu beharko diogu, animazio soziokulturaltzat hartzen den edo ez jakin ahal izateko. Bestalde, jardueraren planteamenduaz gain, kontuan hartu behar da partaideen aniztasuna; izan ere, animazio soziokulturalak, kultura desberdinak onartzeaz gain, horiek bultzatzen ditu.

Bestalde, esan, animazio soziokulturalari buruz hitz egitean, hezkuntza oso eta iraunkor bati buruz ari garela. Hau da, hezkuntza honek garapen iraunkor bat bilatzen du, etengabe sortzen eta gizartera egokitzen doana.

3. Animazio Soziokulturalaren Oinarriak

Animazio soziokulturalaren kontzeptua hobeto azaldu ahal izateko, esan dezakegu metodo eta teknika koherente desberdinen lotura bat dela.

Jarraian animazio soziokulturalaren bost oinarriak azalduko dira:

  • Prozesua: Bere helburuen artean, animazio soziokulturalak gizarteko norbanakoen pentsaera aldatu nahi du, gizartean dauden jarrera dominatzaileekin amaitzeko.
  • Metodologia: Errealitatea konplexua eta desberdina da, eta gizarte komunitatean beharrak, interesak eta egoera desberdinak antolatzen dira.
  • Parte-hartzea: Animazio soziokulturalean parte hartzeari buruz hitz egitean, partaideak taldera bertaratu, beren iritzia eman eta beren erabakiak hartzea baino haratago doa.
  • Antolaketa: Bere esanahia ekimen kolektiboaren heldutasuna eta hazkundea da.
  • Gizarte Eraldaketa: Gizartearen hobekuntza ekarriko duen aldaketaz ari gara; izan ere, horrela, bertako norbanakoen bizi kalitatea hobetuko da.

4. Animatzailearen Funtzioak

  • Ideologia: Espiritu kritikoa izan behar du bere ingurunearekiko, errealitateak hori eskatzen diolako. Hala ere, animatzaileak izaera ona eduki behar du bere ingurukoekin eta bere mugak zein diren jakin beharko du.
  • Konpromisoa: Ezinbestekoa izango da taldean parte hartzea eta taldeko kideei gertukotasuna adierazi eta transmititzea.
  • Ikuspegi Integrala: Animatzaileak ikuspegi ireki eta integral bat eduki beharko du errealitatearekiko.
  • Komunikazioa: Animatzaile batentzat oso garrantzitsua izango da komunikatzeko gaitasuna.
  • Koordinazioa eta Elkarlana: Talde bateko kide denez, ez du bakarrik lan egingo, hau da, beti erabiliko du taldea baliabide gisa eta bere euskarri izango du.
  • Moldaera: Animatzaileak sistematikoa izan behar du bere lanean. Egoera desberdinetara egokitu beharko du.
  • Prestakuntza eta Ezagutza:
  • Antolaketa eta Kudeaketa Egokia:
  • Esperientzia: Norbanako bakoitza desberdina denez, bakoitzak bere interesak eta beharrak izango ditu, ondorioz, norbanako bakoitzak taldeari egingo dizkion ekarpenak ere bakarrak, bereziak eta pertsonalak izango dira.

5. Animazio Soziokulturalaren Ezaugarriak

Hiru ezaugarri nagusitzen ditu; parte-hartzea, planifikazioa eta askatasuna.

  • Parte-hartzea: Herritarren parte-hartze aktiboa prozesu honetan ezinbestekoa delako errealitatearen aldaketa bat lortzeko.
  • Planifikazioa: Oso garrantzitsua da burutzen diren ekintzak ondo planifikatuak egotea, baita profesionalen arteko koordinazio bat egotea ere.
  • Askatasuna: Prozesu aske bat dela, hau da, partaideak ez daude behartuta parte hartzera eta bakoitzak erabakitzeko aukera izango du bere konpromiso maila nolakoa izango den.

Entradas relacionadas: