Animalien Portaera eta Giza Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,92 KB

EREMU BORROKA

Animaliek eremuarengatik egiten dute borroka; eremu propiorik gabe animaliak ez baitu etorkizunik. Autore askoren ustez, lur-jabegoa da oinarrizkoena. Eremu-jabegoa pribatua edo komuna izaten da. Borroketan eremuak erabakitzen du hierarkia: maila gorenera iristeak eremu hoberenak lortzea ekartzen du.

HIERARKIA BORROKAK

Banan-banan bizi direnek beren eremu propioa bregantzatzen dute. Talde-eremu batean elkartasunean bizi diren animaliek kategoriak dituzte: animalia bakoitzak bere leku eta maila jakina du elkartean.

SEXU BORROKAK

Pubertaroan arrak indar demostrazioak eginez ibili ohi dira; beraz, arra zakar eta konkistadore agertzen da.

BALDINTZAPEN KLASIKOA (PAVLOV)

Baldintzapenik gabeko estimuluak (haragia) baldintzapenik gabeko erantzuna (txistua) dakar. Baina, estimulu neutro bat (txilin hotsa) eransten badiogu, txilin hotsa estimulu baldintzatua bihurtzen da eta erantzuna ere baldintzatua izango da (txistua).

FOBIAK

Beldurra edo nazka eragiten diguten gauza asko (animali, janari) baldintzatuta (asoziatuta) geratu zen ahaztuta daukagun eta beldurra edo nazka sortarazi zigun egoera batekin.

UMILAZIOAK

  1. XVI. eta XVII. mendeetan, Koperniko, Kepler eta Galileok Lurra unibertsoaren erdigunetik atera eta Eguzkiaren inguruan itzulika jarri zuten.
  2. XIX. mendean Darwinek gure espeziea beste bizidun bat gehiago dela frogatu zuen, eta ez dela Jainkoak bere antzera sortua.
  3. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, Freuden azaldu zuen gure kontzientzia konturatzen ez garen hainbat bulkada inkontzienteez zeharkatuta dagoela.

HOBBES ETA ROUSSEAU

  • Rousseau (R): Basagizona ona zen, zibilizazioak ondatu du gizakiaren berezko ontasuna. Ezinezkoa du gizakiak "lehengo paradisu" hura berreskuratzea, eta hori Hitzarmen Sozialaren bidez etorriko da.
  • Hobbes (H): Gizakia motzean lotu beharreko izaki bat dela zioen: "Gizakia otso bilakatzen da gizakiarentzat".

MINA

Mina alarma seinale bezala sortu da, mehatxu gaitzaketen arriskuez ohartzeko. Sufritzeko ahalmena onuragarria da biziraupen eta eragingortasun biologikorako. Artsegina eta minaren mekanismoak gidatzen gaitu, obligatu gabe. Sufritzeko eta gozatzeko ahalmena da askatasunaren eta malgutasun nerbiosoaren korrelatu eta zentzagarria. Mina da askatasunaren ordaina, eta ordain hori txikitu nahi izatea ere berezkoa du giza izaerak.

ADIMEN ABSTRAKTUA

Adimena eragiketa mentalak egiteko gaitasun orokorra da.

ADIMEN ARTIFIZIALA

Gaur egun, garrantzi handia ari da hartzen, izan ere, iraultza teknologikoari esker robotikak asko aurreratu du.

GIZAKIA DEFINITZEN DUTEN EZAUGARRIAK
  1. Gizakia kultura espezifiko baten sortzailea da.
  2. Hizkuntzak egiten gaitu gizaki.
  3. Logosak bihurtzen gaitu izaki arrazionalak eta moralak.
  4. Gizakiak badu bere burua gobernatzeko ahalmena, eta horrek ematen dio aske izateko aukera.
Descartes-entzat gogamena edo kontzientziak definitzen du gizakia.
Wittgenstein-ek gogamena ez dela zerbait pribatua, kolektiboa baizik.
Punset gogamena ez dela arbel huts bat bertan idazteko.
Noble eta Davidson-entzat ez dago gogamenik hizkuntzarik gabe.
Arsuaga hizkuntza asmatu zuten hominidoek besteen gogamena irakurtzeko gai izan behar zuten eta beren buruaz kontziente izan.

ASKATASUNA

Bai, askeak gara; gizakia gizaki egiten duten aldaketa genetikoak duela milioi bat urtekoak dira. Aldaketa horiek adimenaren eta kulturaren berebiziko garapena ekarri dute, eta horrek guztiak eman digu autonomoak izateko eta askatasunez jokatzeko aukera. Filosofiak, historikoki, arrazoimena aipatu du gizakia definitzerakoan, Platonek, gurdiaren metafora erabili zuen bezala. Hala ere, gizakia beste hainbat faktorez ere determina daiteke: maitasuna, grina, desioa, sentimenduak... Garrantzi handia dauka sozializazioak gizakiaren bizitzan, sozializazioaren bitartez ume batek haurra jarraitu ahal duelako inongo babesik gabe.

IKASKUNTZA PERTZEPTIBO-KOGNITIBOA

Osagai horiei bitarteko aldagaiak edo aldagai organismikoak (O) deitzen zaie. Beraz, orain arteko E-R eskema honen ordez E-O-R erabili behar da. Halaber, mapa kognitiboak eratzen ditugu, konturatu egiten gara problema baten soluzioaz.

ITARD MEDIKUA

Rosseau-ren alde zegoen Itard medikua. Rosseau-k esan zuen: "Basagizona ona da, baina zibilizazioak hondatu du gizakiaren ondasuna". Rosseau demokrazia zuzenaren aldekoa zen. Hobbesek esan zuen gizakia motzean lotu behar zen izakia zela, zeren otso bihurtzen zela. Baldintzapen instrumentala erabiltzen dute; Victorri errefortzu positiboen (esnea) eta negatiboen (zigorra) laguntzaz hezi zuten Victor.

Entradas relacionadas: