Animalien Digestioa eta Arnasketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB
Heste Lodiko Digestio-Prozesuak
Hondakin-materiala, likido urtsu gisa, heste lodira pasatzen da, ura, sodioa eta gatz mineralak xurgatzeko.
Heste lodian, digestio-hondakinak aurrera egiten dute higidura peristaltikoei esker, eta trinkotuz doaz, uraren %70a xurgatzen baita.
Horregatik, xurgapen-gainazala handituta dago. Hegazti eta narrastietan, ur asko xurgatzen da kloakan.
Digestioaren eta xurgapenaren ondoren, elikagai-hondakinak gorozki bihurtuta, egestioaren bidez, uzkitik kanporatzen dira.
Prozesu nahigabekoa da; barneko uzki-esfinterra erlaxatzen denean hasten da.
Heste lodian, bakterio sinbiotiko asko bizi dira, digeritu gabeko elikagai-hondakinez elikatzen direnak. Bakterio-florak hondakinak hartzitzen ditu, eta horrela aminoazidoak eta bitaminak sortzen dira.
Molekula horiek, xurgapenaren bidez, odolera pasatzen dira.
Arnasketa
Gasen Difusio Pasiboa
Gasak difusio pasiboaren bidez sartzen dira organismoen barnera. Organismo zelulabakarretan eta konplexutasun txikiko zelulanitzetan, zelulen mintzetan zehar gertatzen da; tamaina handiagoko animalietan, arnas gainazaletan zehar.
Arnasketa Motak
Larruazal-arnasketa
Gasak larruazalean zehar trukatzea da. Larruazalak finagoa, muki-jariatzeek hezetua eta gasetarako iragazkorragoa izan behar du. Uretako edo giro hezeetako animalietan gertatzen da, baita larruazal-ezaugarri egokiak dituzten animalia zelulanitz txiki eta ez oso aktiboetan ere, gorputz-gainazalaren eta gorputz-masaren arteko erlazioa oso handia delako.
Trakea-arnasketa
Lehorreko inbaginazio tubularrez osatutako arnas-sistema baten bidez gertatzen da. Gas-trukea zuzenean gertatzen da, eta ez da inolako sistemarik behar gasak garraiatzeko. Kanpoaldearekin komunikatzeko zuloak espirakuluak dira, eta ixte-mekanismoz hornituta daude, lehortu ez daitezen.
Zakatz-arnasketa
Zakatzetan gertatzen da. Gorputz-gainazalaren zabalgune batzuk dira. Formaren arabera harikarak, adarkatuak edo orrikarak izan daitezke. Kokalekuaren arabera, kanpo-zakatzak eta barne-zakatzak bereizten dira. Kanpo-zakatzak animaliaren gainazaletik irten egiten dira; ez daude babestuta. Barne-zakatzak, berriz, gorputz-egituren bidez babestuta daude.
Birika-arnasketa
Zaku inbaginatuaren formako egitura baskularizatua da.
Difusio-birikak
Egitura primitiboak dira; ez dute aireztapen-mekanismorik, eta kanpoaldearekiko zuzenean komunikatzen dira.
Aireztapen-birikak
Aireztapen-mekanismo batez hornituak daude, eta aireztapen-hodietan zehar (bronkioak eta trakeak) komunikatzen dira kanpoaldearekin.