Animaliaren nutrizioa, arnasketa, zirkulazioa eta iraitzeta
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 391,1 KB
Sarrera
Animaliak organismo heterotrofoak dira; molekula organikoz elikatzen dira. Elikagaiek molekula organiko konplexuak dituzte eta haien digestioaren ondorioz mantenugaiak (nutrienteak) lortzen dira. Mantenugaietatik energia lortzen dute.
Nutrizioa
- Digestioa: Elikagaien deskonposizio-prozesua da; molekula organiko konplexuak molekula organiko sinpleetan (mantenugaietan) eraldatzen dira.
- Arnasketa: Ingurunearekin egiten duten gas-trukea (O2 eta CO2). Zelula barnekoa edo zelula kanpokoa izan daiteke.
- Zirkulazioa: Odolaren bidez, digestioan askatutako mantenugaiak eta arnasketan hartutako oxigenoa gorputzeko organo eta zeluletara garraiatzen dira. Metabolismoan sortutako hondakinak ere garraiatzen dira.
- Iraizketa: Metabolismoan sortutako hondakinak kanporatzea da helburua.
Elikatzeko moduak: pasiboa eta aktiboa
Pasiboa
Gutxi mugitzen diren animalietan eta animalia sesiletan gertatzen da. Hartzen dituzten elikagaiek tamaina txikia dute (mikrofagoak). Hauen artean honako mota hauek daude:
- Animalia iragazleak: Uretan disolbatuta edo esekian dauden partikulez elikatzen dira. Poriferoak, bibalboak, anelido tubikolak, krustazeoak eta baleak batik bat.
- Sedimentiboroak: Sedimentuetan dauden partikulak jaten dituzte. Anelido batzuek, bibalboek, holoturiak, artropodo batzuk…
- Fluidofagoak: Likidoez (odola, nektarra, izerdi gordina) elikatzen dira eta horretarako aho-zupatzailea (intsektuak) edo bentosak (izaki batzuk) izaten dituzte.
Aktiboa
Animaliak elikagaia hartu eta ahoratu egiten du. Honetarako animalia mota ezberdinek egitura ezberdinak izaten dituzte; adibidez, gasteropodoek erradula dute; zelentereoek eta gasteropodo batzuek garroak dituzte; artropodoek aho-apendizeak dituzte; ornodunek hortzak dituzte; hegaztiek eta hegatziek mokoa dute…
Larruazaleko arnasketa
Larruazaleko arnasketa: Animalia batzuek larruazalaren bidez oxigenoa hartzen dute eta karbono dioxidoa botatzen dute. Horretarako, larruazala mehea, hezea eta odol hodiz inguratua izaten da. Ornogabe batzuetan, anelidoetan, anfibioetan eta molusku batzuetan agertzen da.
Trakea bidezko arnasketa
Trakea bidezko arnasketa: Larruazaletik barrena barneratzen eta adarkatzen diren hodiak dira. Intsektuek dituzte.
Brankia edo zakatz bidezko arnasketa
Brankia edo zakatz bidezko arnasketa: Uretako izaki bizidunek dituzten arnasketa-egiturak dira. Geruzetakoak edo zuhaitz-itxurakoak izan daitezke. Odol hodiz hornitutako egiturak dira. Ur oxigenatua (ura eta oxigenoa disolbatua) zakatzetatik iragazten da eta zakatzetan oxigenoa geratzen da geruzen artean harrapatuta. Ondoren odol hodietara pasatzen da.
Bi motatakoak izan daitezke:
- Kanpo-brankiak: Kanpoalderantz adarkatzen diren egiturak dira. Itsas anelidoek, ekinodermatuak, anfibioen larbak, intsektuen larbak eta antzekoek izaten dituzte.
- Barne-brankiak: Gorputz barnealdean kokatzen dira, baina kanpoaldearekin komunikatuta daude. Molusku, krustazeo eta arrainek izaten dituzte. Arrainetan operkuluaren bidez babesten dira brankiak. Operkulua arrain hezurdunen brankiak babesten dituen eta arnasketa ahalbidetzen duen hezurrezko xafla mugikorra da.
Birika bidezko arnasketa
Birika bidezko arnasketa: Faringetik zabaltzen diren odol hodiz hornitutako guneak edo barrunbeak dira. Lehorreko animaliek daukaten arnas-sistema eraginkorrena da.
Bi motatako birikak daude:
- Difusio birikak: Ez dute arnasa hartzen eta ez botatzen. Zabalik daude. Lehorreko gasteropodoek eta armiarmek (liburu-birikak) dituzte.
- Arnasketa aktibodun birikak: Arnasa hartu eta botatzen duten organoak dira. Lehorreko ornodunek dituzte.
Animalierten zirkulazioa
Animali(en) zirkulazioa
Organismo soilenek —poriferoak, knidarioak, anelidoak eta nematodoak— nutriente eta gasen garraioa zelulen artean eta ehunen artean dagoen likido interstizialetik gertatzen dute.
Zirkulazio-sistemaren funtzioak
- Mantenugai eta gasen garraioa.
- Iraitz-organoetan sortzen diren hondakinak jasotzea eta kanporatzea.
- Molekula eta zelulen garraioa.
- Homeostasia: tenperaturaren erregulazioa, pHaren erregulazioa, ioien kontzentrazioa…
- Gaixotasunei aurre egitea (immunitate-zelulen garraioa).
Zirkulazio-sistemaren osagaiak
Zirkulazio-likidoa: Likido honetan gasak, molekulak, zelulak eta nutrienteak garraiatzeko beharrezko sustantziak daude. Animalietan lau motatako likido agertzen dira. Hauek plasma eta zelulez osatuta daude. Funtzioetariko bat oxigenoa garraiatzea denez, likido honek oxigenoari lotzen zaion pigmentua izaten du eta horrek odolari kolore berezia ematen dio. Hauek dira animalia mota ezberdinetan agertzen diren likido motak:
Zirkulazio-sistema motak
4.1. Zirkulazio-sistema motak:
Bi zirkulazio-sistema mota daude: irekiak eta itxiak.
- Irekiak: Hodietatik garraiatzen den likidoa zuzenean barne-barrunbeetara (hemozelea) askatzen da. Artropodo, gasteropodo eta bibalboetan honela gertatzen da.
- Itxiak: Hodietatik garraiatzen diren likidoak ez dira ateratzen; zirkuito bat osatzen dute. Organora, ehunetara edo zelula batera garraiatzen dira. Gainontzeko animalia gehienek sistema itxia dute. Zirkulazioa osoa edo ez-osoa izan daiteke. Sistema ez-osoan biriketatik datorren arteria-odol oxigenatuta eta gorputzeko beste atal batzuetatik datorren zain-odola nahastu egiten dira. Kasu honetan bihotzak bentrikulu bakarra du. Zirkulazio osoan ez da halako nahasketarik gertatzen.
Iraizketa-sistema
5. Iraizketa-sistema
Zelulen metabolismoaren ondorioz (molekula organikoen erabilera eta aprobetxatzearen ondorioz) sortzen diren hondakinak kanporatzeko organismoek duten sistema da. Honako produktu hauek kanporatzen dira iraizketa-sistema bidez:
- Hondakin ez nitrogenodunak: ura, CO2, gatz mineralak... Hauek arnas-egituren bidez, larruazalaren bidez edo digestio-hodiaren bidez kanporatzen dira.
- Nitrogenodun hondakinak: Batez ere proteinen eta azido nukleikoen metabolismotik datoz. Hiru modutan kanporatzen dira:
- Amoniakoa (NH3): Konposatu oso toxikoa da eta beraz, uretan disolbatuta askatzen da. Animalia urtarrek egiten dute. Amoniakoa kanporatzen duten animaliak amoniotelikoak deitzen dira (adibidez, uretako ornogabeak, osteiktieak, anfibioen larbak...).
- Urea: Gernuaren bidez kanporatzen da. Animalia ureotelikoek egiten dute, hala nola kondriktioek, anfibioek, dortokek eta ugaztunek.
- Azido urikoa: Pasta-itxura duen solidoa da eta gorotzekin batera kanporatzen da. Ez da hain toxikoa eta ez da uretan erraz disolbatzen. Animalia urikotelikoak dira; lehorreko obiparoek, intsektuek, narrastiek, hegaztiek eta lehorreko gasteropodoek honela kanporatzen dituzte hondakinak.
5.1. Iraizketa-organoak
5.1. Iraizketa-organoak:
5 iraitzketa-organo aztertuko ditugu:
- Protonefridioak: Platelmintoek (zizare zapalak) dituzten organoak dira. Zelula ziliatu batean bukatzen diren hodi adarkatuak dira. Zelula ziliatuek hondakinak harrapatzen dituzte eta hodian barrena sartzen, ondoren nefridioporotik kanporatzeko.
- Metanefridioak: Anelido eta moluskuek duten sistema da. Hodi batek osatzen du; nefrostoma zelomara zabaltzen da eta nefridioporoa kanpoaldera.
- Malpighi tubuluak: Intsektuek izaten dituzte. Hesteetara zabaltzen diren hodiak osatzen dituzte. Hemozeletik substantziak xurgatu eta gorotzekin kanporatzen dituzte.
- Guruin berdeak: Krustazeotan agertzen den egitura da. Egitura tubularrak dira, zaku batean hasi eta iraitz-poroan bukatzen direnak. Zaku itxurako sisteman hemolinfatik iragazten dira substantziak. Ondoren, labirintoan, aprobetxagarriak diren substantziak birxurgatzen dira hemolinfara eta gainontzekoek iraitz-hodian barrena jarraitzen dute maskuriara iritsi arte. Azken honetan metatuta egoten dira iraitz-porotik ateratzen diren arte.
- Giltzurrunak: Ornodunetan agertzen diren organoak dira. Giltzurrunaren unitate funtzionala nefrona da. Giltzurruna milaka nefronek osatzen dute eta egitura honetan sortzen da gernua.
Trakea bidezko arnasketa (oharrak)
Trakea bidezko arnasketa