Al-Andalusko kontzeptu historikoak: Kalifatua, Taifak, Birkonkista eta Iruñeko Erresuma
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB
Al-Andalusko kontzeptu historiko garrantzitsuak
8. Kordobako Kalifatua
Kordobako Kalifatua Abd-al Rahman III.ak 929an ezarritako erresuma izan zen, Kordoba hiriburua zuelarik. Kalifa titulua hartu zuen, Bagdadeko kalifarekiko independentzia aldarrikatuz. Aldi hartan, Al-Andalus (Iberiar penintsulako musulmanen lurraldea) bere hedapen handiena lortu zuen, eta oparotasun kultural, ekonomiko eta zientifikoa bizi izan zuen. XI. mendean, ordea, kaliferriaren barneko tirabira sozialak areagotu egin ziren, bereziki arabiarren eta berbereen artean. Ondorioz, 1009tik aurrera, kaliferria desegin eta zatitu egin zen, taifa erresumak izeneko estatu txikiak sortuz.
9. Taifa Erresumak
Taifa Erresumak Iberiar penintsulan Kordobako Kaliferria desagertu ondoren (1009) sortutako estatu musulman txiki independenteak izan ziren (Badajoz, Sevilla, Zaragoza, Malaga, etab.). Taifa erresumen arteko liskarrak eta gerrak etengabeak izan ziren. Egoera horretaz baliatu ziren iparraldeko kristau erresumak lurraldeak konkistatzeko. XIII. mendearen erdialdetik aurrera, Iberiar penintsulan iraun zuen musulman erresuma independente bakarra Granadako Erresuma izan zen, 1492an Errege-erregina Katolikoek (Isabel eta Fernando) konkistatu zuten arte.
10. Birkonkista
Birkonkista kristau erresumek musulmanek konkistaturiko Iberiar penintsula berreskuratzeko egindako borrokaldi luzea izan zen. Erdi Aroan zehar garatu zen, 722an Covadongan lehenengo bataila eman zenetik, 1492an Errege-erregina Katolikoek Granadako Erresuma konkistatu zuten arte; ia 8 mende iraun zituen. Denbora tarte horretan, borrokak eta bakealdiak tartekatu ziren. Birkonkista hiru zati nagusitan bana daiteke:
- Duero harana birpopulatu zuten.
- Guadalquivir harana konkistatu zuten.
- Iberiar penintsula osoa kristauen menpe geratu zen, Granada izan ezik.
11. Iruñeko Erresuma
Iruñeko Erresuma musulmanen eta frankoen mehatxuari aurre egiteko sortutako erresuma izan zen, Iberiar penintsularen ipar-ekialdean, Frantziako Erresumaren mugan. IX. mendean sortu zen, eta XI. mendean Nafarroako Erresuma bihurtu zen. Bi dinastia nagusi izan ziren: Aritza leinua eta Ximeno leinua. Eneko Aritza Iruñeko Erresumako lehen erregea izan zen. Ximeno leinuak hedapen handia eman zion erresumari; Antso III.ak lurralde asko konkistatu zituen. Dinastia honek Iruñeko Erresumako politika aldatu zuen. 1150. urtean, Nafarroako Erresuma izena hartu zuen.
12. Navas de Tolosako Gudua
Navas de Tolosako Gudua 1212an Jaenen gertatu zen bataila garrantzitsua izan zen. Bertan, Gaztela, Aragoi eta Nafarroako armadek musulmanen armada garaitu zuten. Garaipen honi esker, kristau erresumek XIII. mendean zehar lurralde hedapen handia izan zuten: Valentzia, Balear Uharteak, Murtzia, etab. Nafarroako armarriko kateak bataila honetan lortutakoak direla esan ohi da.