Al-Andalus: Taifak, Mozarabiarrak, Juduak eta Merkataritza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB
Taifa erresumak
Kordobako Kaliferria desegitean (1031) sortutako erresuma musulman independenteak (Zaragoza, Toledo, Badajoz, Sevilla eta Granada). Taifak kulturalki eta ekonomikoki aberatsak ziren, baina militarki ahulak. Taifek arteko mugetan borrokak izan zituzten, baina horrez gain, Almorabide eta Almohadeen erasoak jaso zituzten (batzuetan independenteak, besteetan hauen menpe). Iparraldeko kristauak, berriz, pariak edo zergak kobratu zizkieten erasotzeko konpromisoaren trukean, horrela aberastuz. Denborarekin, erasotu eta mendean hartzen joan ziren, birkonkistaren garai loratuena bilakatuz. Taifak, birkonkista aurrera egin ahala desagertuz joan ziren eta biziraun zuen azken taifa Granadakoa izan zen (Almohadeen inperioa erori), hau 1492an Errege Katolikoek konkistatu zuten.
Mozarabiarrak
711. urteaz geroztik, Al-Andalusen bizi ziren kristauak ziren, kultura musulmanaren aspektu asko berenganatu zituztenak. Mozarabiarrak konkista hasieran (VIII. mendean), Al-Andaluseko gehiengoak izan ziren, baina ondoren askok musulman bihurtu ziren gutxiengoa izatera pasatuz. Hauek, erlijioa, ohiturak, kultura… mantendu ahala zerga bereziak ordaintzen zituzten; auzo berezituetan bizi ziren (epaile eta bitartekari propioekin) eta garatu zuten arteari mozarabiarra deritzogu (eragin artistiko musulmanak).
Birkonkista indarra hartzean, asko eremu kristauetara joan behar izan zuten, birpopulatze prozesuan parte hartuz. Kristauek gune musulmanak birkonkistatzean mozarabiar askok botere eta indar handia berenganatu zuten.
Juduen kanporaketa
1492an, Errege-erregina Katolikoek, Jainkoaren izenean, kristautasunera konbertitu nahi izan ez zuten judu guztien kanporaketa dekretatu zuten Gaztela eta Aragoitik, baita Europako gehiengotik ere. Aspalditik pairatzen zuten jazarpena, baina kanporaketa kristautasuna nagusitzeko aitzakiarekin egin zen, elizaren oniritziz eta inkisizioaren eskutik. Kalkulatzen da 150.000 juduk ihes egin zutela, sefardi izenez ezaguturik, Afrikan errefuxiatuz. Kanporaketak ondorio negatiboak izan zituen arlo askotan: familiak banatu, jendea ihes egitera derrigortu zen, erresumako ekonomian zein medikuntzan gainbehera… Juduak garaiko bankariak eta mailugileak ziren, eta medikuntzan adituak.
Kontratazio Etxea
Amerikaren konkistaz geroztik (XVI. mendearen hasieran) Errege Katolikoek sortutako erakunde ekonomikoa Amerikako merkataritza kontrolatzeko, zeinak egoitza Sevillan izan zuen XVIII. mende arte. Funtzio nagusiena Amerikako merkataritzaren gaineko monopolioa bermatzea zen, hots, trafikoaren gaineko kontrol absolutua. Esportazio eta inportazio guztiak (pertsona-produktuak) Sevillatik abiatu edo porturatu behar ziren. Aduana zergak kontrolatzen zituen eta eskumen judiziala ere bazuen; gainera, nabigazio eskola, kartografia zentroa… bertan zeuden ere. XVIII. mendean Borboiek egoitza Sevillatik Kádizera pasatu zuten, eta mende bukaeran merkatuaren monopolioa galdu zuen, Carlos III.ak portu gehiago zabaltzean.