Anarkismoa, Sozialismoa, eta Kapitalismoa

Enviado por EnekoF y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,17 KB

ANARKISMOA

Askatasuna bultzatzen duen XIX. mendeko eta Bakuninek bultzatutako ideologia da, kapitalismoa, estatua eta jabetza pribatuaren aurka dagoena

SOZIALISMOA

Marx eta Engelsek sortutako, XIX. mendeko ideologia bat da. Baliabideen banaketa eta elkartasun eta berdintasunezko gizarte bat defendatzen dituena.

BURGESERIA

XIX. mendean, gizarte klasistan boterea duen goi mailako klasesoziala; hau da, kapitala duen gizarte klasea da, eta enpresen jabea.

PLUSVALIA

Langileek haien lan kosturaren gainetik lan eginda soberan ekoizten duten balio berria da, kapitalistak beretzat hartzen du balio hori. Marxek defendatzen du diru hau, langileentzat izan beharko zela.

PROLETARGOAREN DIKTADURA

Karl Marxen Manifestu komunistan adierazitako ideia. Estatua langileen menpe izatea, hau da, langileak agintari izatea diktadura ezarriz, klaserik gabeko gizartea izan bitartean.

SINDIKATOA

Langileen lan baldintzak babesten dituen erakunde bat da.

MANIFESTU KOMUNISTA

1848.urtean Ingalaterran publikatu zen testu bat da, Marxek eta Engelsek idatzia, testu honetan marxismoaren oinarriak islatzen dira.

MITINA

Pertsonak (politikoak) elkartu eta adostasun edo eta bakoitzaren ikuspuntua edo ideiak esaten dituen batzarra. Normalean politika gaiaren inguruan hitz egiten da.

SOZIALISMO UTOPIKOA

XIX. mendean sozialismoa defendatzeko mugimendua; haien helburua gizarte ideala bat antolatzea zen, eta horretarako komunitateen garapena, lankidetza, berdinasuna eta jabetza kolektiboa sustatu zituzten.

KARTISMOA

Erresuma Batuko langileen mugimendua da, beraien helburua sufragioarekin lotuta dagoen erreforma sozial bat da.

LUDISMOA

XIX. mendean protesta mugimendua osatzen zuten taldea bat da. Lana kentzen duten makinen kontra protesta egiten zuten taldea.

SUFRAJISMOA

XIX. mendean osaturiko mugimendu feminista da emakumeen bozkatzeko aukeraren aldekoa.

FALANSTERIOA

Falansterioa Charles Fourier sozialista utopikoak asmatutako komunitate ideala izan zen. Kideen artean bizi eta lan egin behar zuten, zereginak denen artean banatu eta etekinak banatu.

Entradas relacionadas: