Ametsen interpretazioa freud
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,27 KB
Psikologiaren definizioa:
·Etimologia: Grezierako psykhe eta logos hitzen elkarketa da. Hitza antzinatik etorri arren,zientziaren esanahia ez zitzaion XIX.Mendera arte eman.
·Antzina: gaur psikologian aztertzen ditugun gaiak Filosofiaren inguruko foroetan eztabaidatzen ziren, eta ospe handiko filosofo asko horretan aritu ziren luzaroan: Platon, Aristoteles, Descartes…
·Definizioa: jokabideak eta jokabide horiek baldintzatzen dituzten gogamen prozesuak aztertzen dituen zientzia da.
-Jokabidea: Pertsonek eta animaliek egiten dituzten gauzen artean behatu eta erregistratu ahal den guztia da.
-Gogamen prozesuak ezagutza lortzeko erak dira: pretzepzioa, oroimena, arrazoitzea, problemak ebaztea, amets egitea…
Psikologiaren lehen teoria zientifikoa: XIX. Mende bukaeraz geroztik, psikologia filosofiatik at garatzen joan zen, zientzia autonomo bihurtzen joan zelako.
·Estrukturalismoa:
-Wilhelm Wundt(1832-1920) filologo alemaniarra kontsideratzen da.
-Medikuntza ikasi zuen, gero fisiologia eta ondoren Zurich en irakaslea izan zen. Azken hiri honetan filosofiako katedra lortu zuen.
-
Psikologia
Filologikoaren Elementuak lanean zientzia berriaren izaeraren defentsa egin zuen.
-Bere ustez, psikologiaren lana gogamen edukien ikerketa zen, introspekzioa eta esperimentazio erabiliz.
-Estrukturalizta zen, kontzientziaren egitura eso estruktura aztertu nahi zuelako. Bere ustez, kontzientziaren osagaiak analizatuz gogamenaren estruktura iker zitekeen.
·Funtzionalismoa:
- Wiliam James(1842-1910) fisiologo eta psikologo estatubatuarra Fisiologiako irakaslea zen.
-1890ean, Psikologiaren Printzipioak lana ergitaratu zuen. Gogamen ikertzen zuen bertan eta Wundten aurka egertu zen. Wundtek, berriz, Jamesek aurkezten zuen psikologia estatua, artifiziala eta inozoa zela esan zuen.
-Funtizoanlismo izena eman zitzaion korronte honi, James psikologiaren alde praktikoaz arduratu baitzen eta, eguneroko bizitzara aplika zitekeen korrontea sortu nahi baitzuen.
·Gestalt
-Korronte honetako psikologo alemaniarrek ere asko kritikatu zuten Wundten ikuspegia. Ez zuten pertzepzioa sentsazioz osatzen zenik uste eta osotasuna osagaien batura baino zerbait gehiago zela esaten zuten.
Paikologia-eskolak:
·Psikoanalisia:
-Sigmund Freud(1856-1939)
BIZITZA: Freibergen jaio zen, austrohungariar inperioaren garaiean. 1860 an sendia Vienara joan zen bizitzera eta hantxe egin zen sendagile. Gaztetan parisen lan egin zuen, hipnosia erabiltzen zuten histeriaren tratamenduan eta hainbat alterazio somatiko oinarri psikikoa izaten zutela ikasi zuen. Gerora, Freudek hipnosia alboratu eta psikoanalisia garatu zuen eta 83 urte zituenean hil zen.
LAN EZAGUNENAK: Psikoanalisiaren hastapenak, ametsen interpretazioa, histeria eta Nia eta Zera.
TEORIA:XIX.Mendearen erdia aldeara, Feudek nortasunari buruzko lehenengo teoria orokorra garatu zuen. Nortasuna izozmendiarekin alderatu zuen, oso gutxi baita bistan duena, kontzientea , eta gahiena, berriz, ezkutuan dago, inkontzientea. Nortasunaren osagaiak: Zera, nia eta super nia. Haurtzariko esperientziek helduaren bizitza baliatzen dute.
TEKNIKAK: Charcotekin hasi zenean, hipnosia. Breurrekin, asoziazio librea, pazienteekin beren arazoei buruz mintzatzea, azken teknika horren bidez arazoen sintoma batzuk desagertu egite zirela uste zuen Freudek.
PSIKOANALISIAREN HELBURUA: Oinarri garrantzitsuena inkontzientea da eta batzutan mozorrotuta azaleratzen saiatzen da: Lapsusak, huts egiteak… Psikoanalisiak errealitate hauen esanahiak ikertu nahi ditu. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da, azal daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko
-Freuden harraitzaileak:
·Psikoanalisiak, kontrako amorratuak izan bazituen ere, nahikoa arrakasta izan zuen garaiko psikologoen artean, eta Freud-en jarraitzaileak Psikoanalisiaren nazioarteko elkartean bildu ziren 1910 ean. Gero, psikoanalisiaren barruan sartzen diren zenbait autorek aldatu egin zuten Freudek ingontzienteari buruz zuen ikuspegia. Jung, Szondi eta Lacan psikologoek beren teoria pertsonal berriak eratu zituzten inkontzientearen egitura eta dinamikari dagokionez.
Psikoanalisia berria Psikologia dinamikoa da eta emozioak, afektua eta irrikak ikertzeari ematen dio lehentasuna eta ez, psikologia estatikoak egiten duen bezala, sentipenak, pertzepzioak eta abar ikertzeari.
Behaviorismoa edo konduktismoa Bereizgarriak Psikologiak zerbait praktikoa behar du eta ez du introspekzioan oinarritu behar. Gizakiaren adaptazioa ikertzen du eta kontzeptu ugari hartzen du Charles Darwinen Selekzio Naturalaren Teoriatik. Ikasi dugun bezala jokatzen dugu eta estimulu-erantzun sekuentzian lotzen dira gure esperientziak, onura eman digutenak indartuz eta ezatseginak izan direnak, berriz, ahulduz. Psikologiaren helburua: jokabideak aurreikusi eta kontrolatzea.