Altzairua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,05 KB

Material metalikoak

Sailkapena


  • Galdaketa eta Altzairua burdinazko aleazioak dira.

    • Desberdintasunak: Karbono kantitatea

  • Burdinazkoak ez diren metalak pisu espezifikoaren arabera sailkatzen dira: Astunak, arinak eta arin arinak

  • Dentsitateak:

    • Altzairua: 7,85 Kg/dm3

    • Aluminioa: 2,7 Kg/dm3

    • Titanioa: 4,5 Kg/dm3

    • Brontzea: 8,5 Kg/dm3

  • Burdin Forjatua:

    • Forja Katalana izeneko prozesu baten ondorioz lortzen zen, beltz mate koloreko materiala. Ezaugarri mekaniko onekoa eta inguruneko oxidazioari ondo eusten diona.

  • Siderurgia:

    • Burdina eta bere aleazioak lortzeko sorturiko prozesu teknikoen multzoa da. Bi mota daude:

      • Integrala (Burdina mineraletik hasten da).

      • Ez integrala (Txatarretik hasten da).

  • Burdin mineralen sailkapena:

Mineral motak

Izena eta konposaketak

%FE



Oxidoak

Magnetita (Fe3O4)

72

Hematitea  (Fe2O3)

70

Limonitak (Fe2O3 * nH2O)

60

Karbonatoak

Siderita (Fe2CO3)

48

  • Labe garaien funtzionamendua: Mineralak eta koke ikatza kargatzen da bertan. Nahastearen ezpurutasuna ezabatzeko, urtugarria gehitzen da, horrek nahastearekin erreakzionatzen du eta zepa sortzen da. Bestalde erabilgarri den arrabioa sortzen da bertan.

  • Labe garaian lehen gaiak eta erreaktiboak:

    • Mea: Mineral puruei deitzen zaie.

    • Ganga: Lurrak, karea, silizea eta abar-en multzoari deritzo

    • Kokea: Harrikatzetik lorturiko ikatza, karbono puruaren ordezkoa.

    • Urtugarria: Nahastearen ezpurutasunak ezabatzeko gehitzen den materiala.

  • Labe garaietan lortzen diren produktuak:

    • Arrabioak: Labe garaitik ateratzen den karbono kantitate handiko burdinazko aleazioa.

    • Zepa (Escoria): Labe garaian sorturiko produktu berria, balio ez duten materialez osatua.

    • Lingotea: Molde baten urtutako materialezko masa bat da.

Entradas relacionadas: