Alphonse Mucha eta Paul Cézanne: Artelanen Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB
Alphonse Mucha: Udaberria (1896)
Alphonse Mucharen Udaberria 1896an egindako artelana da. Mucharen lanetan emakume gazteak agertzen ziren, airean flotatzen zeudela ziruditenak. Inguruan loreak edo landareak zituzten, eta bere diseinuek arrakasta handia izan zuten.
Moda baztertzen saiatu zen arren, bere estiloak garaiko obra grafikoetan eragin handia izan zuen. Bere lan garrantzitsuenetako bat Urtaroak izenburua du, eta Udaberria proiektu horren atal bat da. Mucha gaur egungo publizitatearen aitzindaria izan zen, eta Art Nouveau mugimenduaren momenturik garrantzitsuenean bizi izan zen. Lan hauek mundu mailan ezagutzera eman ziren.
"Udaberria" Artelanaren Deskribapena
Artelan hau inprimatzeko irudi gisa pentsatuta dago, apaingarri gisa saltzeko kartel bat izanik. Lau paneletan banatuta dagoen Urtaroak seriearen parte da, eta Udaberria horietako bat da.
- Konposizioa: Goitik behera S forma hartzen duen emakume baten irudia dago.
- Koloreak: Urtaro bakoitzak lotutako kolore batzuk ditu. Udaberriak natura berpizten du kolore biziekin.
- Argiztapena: Argiztatze mota naturala eta orokorra da; tunika zuria da argigune garrantzitsuena.
- Espazioa: Ia erabat laua da, figuraren irudiak soilik du erliebea.
- Elementuak: Elementu organiko eta naturalak erabiltzen ditu.
Mucharen Emakumearen Ezaugarriak
Mucharen emakumea ederra da, naturaz inguratua eta begirada garbi eta ameslarikoa duena. Erabiltzen dituen ezaugarriak hauek dira:
- Pertsonaia sentsualak.
- Zutabe eta arku bizantziarretan enmarkatuak.
- Zetazko arropaz jantziak.
Paul Cézanne: Karta Jokalariak (1893)
Paul Cézannek 1893an egindako artelan postinpresionista da Karta Jokalariak. Margolanean bi gizon ageri dira, eserita, aurrez aurre kartetan jolasten.
Konposizioa eta Teknika
Cézannek pintzelada finak erabili zituen, tonalitate desberdinekin. Botila konposizioaren ardatza da. Pixka bat eskuinerago, ezkerreko irudia margolanaren barruan dago erabat, eta beste pertsonaia moztuta ageri da. Bi diagonalekin lau triangelu eratzen dira, eta eskuekin irudizko triangelu alderantzikatu bat osatzen dute.
- Murrizketa Kromatikoa: Kolore gutxirekin margotu zuen. Kolore beroak nagusi dira, eta marroien gama nabarmentzen da.
- Argiztapena: Argi artifiziala botilaren erreflexuan ikus dezakegu.
- Ikuspuntua: Ikuspuntua desitxuratuta dago: bi ikuspuntu desberdin plano batean, mahaiaren ikuspuntu pikatua eta pertsonaiak aurrez aurre.
- Estiloa: Koadroa zirriborro bat dela ematen du, eta aurpegiak eskematikoak dira.
Postinpresionismoa eta Haren Eragina
Postinpresionistak Inpresionismotik abiatu ziren, baina berehala hautsi zuten harekin. Mugimenduaren pintore garrantzitsuenak Cézanne, Van Gogh eta Gauguin izan ziren. Londresen egin zen erakusketa baten ondoren, mugimendu berria definituko zuen 'Postinpresionismo' hitza erabili zen.
Karta Jokalariak bost koadroz osatutako seriearen azken koadroa da. Seriean eboluzio bat ikus dezakegu. Autorearen asmoa eguneroko eszena bat irudikatzea da. Emozioak adierazteko bide berriak ireki zituen, Fauvismoan eta Espresionismoan eragina izanez.