Alienazioa eta Supergizakia: Marx eta Nietzsche-ren Ikuspegiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,53 KB
Erlijio Alienazioa eta Supergizakia: Marx eta Nietzsche-ren Ikuspegiak
1. Erlijio Alienazioa
Alienazio kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta dago.
Gizakia Marxismoaren Ikusmoldetik
Gizakiaren esentzia:
- Lana: jarduera ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du (“homo faber”)
- Gizartea (soziala): lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota menpean.
Alienazioaz
- Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea).
Alienazio Motak
- Marxen ustez alienazio garrantzitsuena lanarena da.
- Erlijio-alienazioa beste alienazioen eredu bezala ikusi du Marx-ek.
Erlijio Alienazioa
Erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera darama. Gizakia erlijioak prometatzen dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez geratzen da alienaturik.
Erlijio alienazioak funtzio sozial bat betetzen du
Erlijioa da klase gorenak erabiltzen duen tresna bere menpe daudenak zanpatzeko.
Marx-ek Emandako Erlijiozko Bizimoduaren Ezaugarriak
- Apaltasun osoa eta men-egite obedientea da erlijiozko sentimendu gorena.
- Grinak eta haragia (gorputzaren sen eta beharrak) arrotz eta etsai bihurtzen dira.
- Zerua da lekua non injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren; injustizia horiek Lurrean bere horretan diraute bitartean.
Ekonomia-Alienazioa
Marx-en ustez alienazio garrantzitsuena ekonomikoa da giza bizitzaren oinarria lana baita.
Mendebaldeko filosofiak dionaren aurka, Marx-en ustez gizakiaren esentzia ez da arrazoimena, lana baizik.
Zergatik Alienatzen du Gizakia Lanak?
Jabego pribatuan oinarriturik dauden gizarteetan gertatzen da alienazioa: gizakia hutsik geratzen da, eta berak eginiko produktuak beretzat hartu ordez, arrotzak direla uste du, bereak ez diren zerbait bezala, eta orduan alienatu egiten da, arroztu nolabait esateko, berarekin jadanik zerikusirik ez dutela jabetu baita.
Ondorioz, Ekoizteko bitartekoen jabeak ere arrotzak dira, harremanak ez dira humanoak, ekonomikoak baizik. Honelako egoeretan gizakiaren askatasunaren ukapena eta deshumanizazioa nabarmenak dira.
3. Karl Marx
Materialismo Dialektiko eta Historikoa
Materialismoa: Giza historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoak baizik. Bizitza materialaren produkzio moduak bizitza sozialaren prozesua baldintzatzen du
Materialismo marxista bi ideia hauetan oinarritzen da:
- Gizakiak Naturari bere ondasunak ateratzen dizkio.
- Ondoren, gizakiek ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri bere behar materialak ase ahal izateko. Horri Marxek bizitzaren ekoizpen soziala deitzen dio.
4. Materialismo Historiko Dialektikoa
Iraultza
Dialektika
Marxengan bilakaera historikoak dialektikaren legeak jarraitzen ditu.
Tesia, antitesia eta sintesia
Klaseen Arteko Borroka Historiaren Motorra Bezala
Historiaren ikuspegi dialektikoa
Marxen ustez, historiaren motorra giza klaseen arteko borroka da. Gizarte-harremanek, hainbat egoeratatik igaro behar izan dute, ekoizpen-indarrek eragindako presioak direla eta: esklabotzatik gremioetako feudalismora, eskulangintzako lehen industriak ekarri zuen lanaren zatiketara, eta, azkenik, ekoizpen industrial kapitalistan ugazaben eta langileen artean dauden harreman berrietara.
Iraultza: Gizakia Liberatzeko Baldintza
Sistema kapitalistak dakarrena da langilearen bizitza sufrimenduz betea egotea: gizakia produkzio-katearen barruko katenbegi bat baino ez da, eta haren funtzioa bigarren maila batera pasatzen da (salgai edo merkantzia bihurtzen da).
Ekoizpen-Sistema Kapitalistaren Lehiakortasunetik Krisi Ekonomikoetara
Kapitalismoaren etekinak handitzeko premia edo nahikeriak sistema bera kolokan jartzen du, hau da, gero eta kapital gehiago inbertitzea makinatan, lanegunetako ordutegiak luzatzea, langile kopurua mugatzea eta soldatak murriztea ekartzen ditu. Guzti honek sistema kapitalistaren aldioroko krisi ekonomiko tipikoak dakartza
Krisi Ekonomikoetatik Iraultza Proletariora
Sistema kapitalistaren barne-krisia ikusita, eta geroz eta handiagoa zen langile-klasearen esplotazio-kontzientzia aintzat hartuz, Marxek berehalakotzat zuen klaserik gabeko gizartea eta alienazioak ezabatzea ekarriko zuen iraultza proletarioa
Iraultza proletarioa gizateriaren askapena bezala, klase sozial eta jabetza pribatuaren desagerpenaren bitartez
Laburbilduz, materialismo historikoa interpretazioa da, hau da, ekonomiaren bidez edo, zehatzago, ondasun materialen produkzioaren bidez egiten den ikuskera. Produkzio sistemak giza historia osoa baldintzatzen du, eta historia, klase borrokaren bitartez, klase gabeko geroko gizarterantz doa.
Gizarte Komunista
Klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea
Iraultza proletariotik proletarioen diktadurara
Kondizio objektiboak gertatuko zirenez, Marxek gizakia gizarte kapitalistatik gizarte sozialistara jauzi egiteko gertu zegoela uste zuen, horrela alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika
Iraultzak badu helburu argi bat: jabego pribatua amaitzea, horrek klase sozialen arteko desberdintasunak sortzen baititu. Proletarioen diktadura da
Proletarioen diktadurak kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetuko du.
Proletarioen diktaduratik Estatuaren suntsipenera
Proletarioen diktadurak Estatu aparatua eraitsi beharko luke, eta ez bere zerbitzuan ipini.
Gizarte Komunista
Hementxe agertuko litzateke benetako demokrazia: asanblada eta hauteskundeetan, lantokietan hautatuz kentzekoak ere izan ahal diren ordezkariak eta izendatzen direnak soil-soilik biltzarrak esleitutako politika batzuk egiteko
Marxek proletarioen diktadurako puntu praktikoak azaltzen ditu, harik eta klase gabeko gizartea lortu arteko puntuak, alegia. Horrela, komunismoa (gizarte komunal estatu gabekoa) sortzen da, non norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza baita
Norberak gaitasun arabera, bakoitzari beharrezkoa zaiona
Marxek askatasuna eta berdintasuna-ren lelo burgesa kritikatu egiten du; beraren ustez askatasun burgesa, merkatuaren askatasuna besterik ez da eta berdintasuna legearen aurrean praktikan botere politiko eta ekonomikoa dituztenentzat abantaila bihurtzen da, jende xumearen kalterako.
Ø Marxen leloa gizarte benetan justu batentzako honelako zerbait izango zen: Norberak gaitasun arabera, bakoitzari beharrezkoa zaiona
Nietzsche
Erlijioaren Kritika: Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia
Erlijioaren kritika
Nietzscheren iritziz, erlijioa beldurretik sortzen da. erlijioak, oztopo izan dira gizakiak bere mugak etengabe gainditzen joateko. Erlijioaren morala, indarra eta hobetzeko ausardiaren ordez beldurrez jarduten duen morala da.
Kristautasuna Platonismo Herrikoia
Nietzsche-ek kristautasunari, mendebaldeko metafisikari egindako kritika bera egiten dio: mundu honetakoa, lurrekoa, gorputzezkoa zabarkeriatzat eta itxurakeriatzat hartzean gizakiak bere izaera eta indarra galtzen du; ordea, begi aurrean agertzen den mundu hau bakarrik aldarrikatu behar dugu, betikortasuna ukatuz
Nietzsche eta Antzinako Grezia
Grezia aurre klasikoan gizakiari (eta errealitateari) buruzko ikuspegia orekatsua zen: oreka hau apolineo eta dionisiako kontzeptuen bitartez azaltzen du Nietzschek.
Ø Apolineok (Apolo jainkotik) neurria, arrazionala dena, argitasuna edo ideia argitzailea… adierazten du.
Ø Dionisiakoa (Dionisio jainkotik) neurrigabekeria, instintuala, emozionala dena (sexu sena…) baita, bizitza, ugalketa, fruitua… adierazten du.
Grezia klasikoan Sokrates eta batez ere Platonekin gizakiarengan eta errealitatean alde apolineoa goratu egiten da eta alde dionisiakoa mesprezatzen hasten da; kristautasunarekin mesprezu hau erradikalizatu egiten da, errealitate hau ukatu arte.
Jainkoaren Heriotza
Kristautasunaren ideia guztien oinarrian, ezkutuan jainkoa dago, bizitzaren kontrakoa dena. Horregatik, indarra, askatasuna eta espirituaren independentzia bermatzeko, ateismoaren aldarrikapena egin zuen Nietzschek,
jainkoaren heriotzak hain zuzen, gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko.
Ondorioz,
gizakiak ez dio mundu honen bestaldekoari helduko, hemengoari baizik.
Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion.
Jainkoaren heriotzaren osteko urratsak bi dira: bata arriskutsua eta bestea txalogarria:
Ø Lehendabiziko urratsa da gizakia noraezean aurkitzeko arriskua
Ø Bigarren urratsa da gizakia konturatzea bere sormen-ahalmenaz. Gizakiak bere buruaren gainetik beste gizaki-maila bat sortu beharra du: supergizakia
Supergizakia
Honela mintzatu zen Zaratustra: jainkoaren heriotzaren osteko urratsa da supergizakiaren etorrera. Dagoeneko, ez da supergizakia bere horretan agertu; itxaropena azaltzen du Nietzschek.
arimaren eta gorputzaren arteko banaketa ukatzen du.
Gizadiak dituen asmoak gauzatzeko lurra atondu beharrean gaude, bere pausalekua, eta ez pasa-lekua balitz bezala.
Gizakiok apurka-apurka hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko gogoak adierazten du supergizakiak; halaber, egungo egoerarekiko ezadostasuna erakusten du eta lortu gabe dagoen bizi-maila hobea erdiesteko ahalegina ere.