Alienazioa, Marxismoa eta Gizarte Komunista
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,71 KB
Alienazioa eta Marxismoa
Alienazioaren Kontzeptua
Alienazioa (latinezko alienus): Besterentzea. Pertsona edo gizatalde batek, arrazoi ekonomiko, kultural edo politikoen eraginez, bere izaera edo nortasuna galtzea.
- Gauzei beren buruari baino balio handiagoa emanez, gizakiak gauza bihurtzen dira.
- Dirua da alienaziorik garrantzitsuena; gizakiak dirua baliabide izan beharrean helburu bihurtzen baitu.
- Gainegitura da, azpiegitura mantendu eta justifikatzeko, alienazioaren eragile.
- Alienazio mota ezberdinak: politikoa, soziala, erlijiosoa, ideologikoa, ekonomikoa.
- Garrantzitsuena ekonomikoa da.
- Sistema komunista da hori ekidingo duena.
Ekonomia-Alienazioa
- Gizakia animalia langilea da. Lanak bereizten du gizakia animalietatik.
- Lana: norbere beharretara natura eraldatzeko gaitasuna.
- Garaiko sisteman, aldiz, lanak gizakia animalia bihurtzen du.
- Egiten duenaren prozesu osoa ez du bere gain, produktua ez da berea, mekanikoa da.
- Egiten duen produktua arrotza zaio.
- Ez daki zer egiten ari den, kate bateko katebegi bat da.
- Naturarekin ez du harreman osasuntsurik.
- Beste gizakiak etsai gisa ikusten ditu, konpetentzia dira.
- Egituraren arabera, gizakia kosifikatu egiten da, merkantzia bihurtuz.
- Erabilera- eta truke-balioa. Gainbalioaren oinarria.
Gizarte Komunista
- Klaseen arteko ezberdintasunak behin desagertuz gero, langileak ekoizpen-komunetan antolatuko dira.
- Batzarretan antolatuko dira, ordezkariak aukeratuz.
- Ordezkariak beraien artean bilduko dira ekoiztu beharrekoak eta ekoizpen-moduak zehazteko.
- Ordezkariak batzarraren menpe egongo dira.
- Ekoizpen-helburuak aldatu egingo dira; gizartearen beharren arabera ekoiztuko da.
- Guztia guztiona izango da, eta banaketa- eta justizia-irizpide nagusia honako hau izango da: “Bakoitzarengandik, bere gaitasunen arabera; bakoitzari, bere premien arabera”
- Ekoizpen-baliabideak denonak izango dira, eta alienazio guztiak gaindituta geldituko dira.
- Langilea identifikatu egingo da bere lanaren produktuarekin, eta inor ez da egongo beste inoren gainetik.
- Orduan bukatuko da gizadiaren prehistoria, eta benetako Historia hasiko da.
Marxismoaren Eragina Munduan
- Marxek pentsamendu-korronte bat sortu zuen, eta batez ere iraultza komunista ezarri zen herrialdeetan garatu zen (Sobietar Batasuna).
- Europako pentsamendua ere marxismoaren eraginpean egon da XX. mendean zehar, nahiz eta pentsalari gehienak kritikoak izan (adibidez, Existentzialismoa -J. P. Sartre-, Frankfurteko Eskola -M. Horkheimer, H. Marcuse, J. Habermas, T. W. Adorno-).
- Europako beste pentsalari asko aurka agertu ziren, marxismoari zapalkuntza, giza eskubideen bortxaketa eta langileen pobrezia leporatuz.
- Marxismoaren zenbait ekarpen teoriko eta proposamen positiboak izan dira kapitalismoarentzat.
- Sistema komunista askoren erorketarekin batera (Sobietar Batasunean, Ekialdeko Herrialdeetan...), sistema horien porrot historikoa agerian gelditu da.
- Sistema komunistetan Marxismoa egokitu egin dute, hala nola, diktaduraren behin-betikotasuna ezarriz, Estatuak bere boterea handituz eta gero eta beharrezkoagoa bihurtuz; gainera, klaseak mantendu dira.
- Haren pentsaerak bizirik dirau Mendebaldean, ezkerreko pentsamolde jakin batean:
- Materialismo filosofikoa.
- Kapitalismoaren kritika.
- Liberalismo politikoaren gaitzespena.
- Estatuaren interbentzionismo handiagoaren nahia.