Alhambra, Kordobako Meskita eta Sevillako Giralda: Arkitektura Islamikoa
Enviado por arrate y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB
Alhambra: Granadako Gotorlekua
Alhambra 1333 eta 1391. urteen artean Granadan eraikitako gotorlekua da. Bere barruan, hainbat jauregi, patio eta dorre daude.
Alhambraren Funtzioak
- Erregearen egoitza
- Administrazioa
- Kuartela
- Erlijio-aginpidea
Materialak eta Barnealdeko Dekorazioa
Materialen aldetik, nahiko antzekoak dira jauregi desberdinetan. Azulejua erabili zen jauregien barnealdeko beheko hormetan, eta sabaiak zurezkoak egin zituzten. Jauregi guztiek ezaugarri horiek dauzkate barnealdean. Jauregietako kanpoko aldeek ez dute garrantzirik dekorazioaren aldetik.
Argia eta Uraren Garrantzia
Argiak garrantzi handia dauka dekorazioan; jauregiek ez daukate kanporantz begiratzen duten leihotik, eta patioetan sabai irekiak dituzte argia sartzeko. Horrez gain, ateak dituzte. Mokarabea erabili zen argi-kontrastea aprobetxatzeko leihoen goialdean, intradozetan eta gangetan.
Patio guztietan ura dago. Bakoitzean honek paper bat dauka.
Lehoien Jauregia
Lehoien Jauregian, adibidez, lau ur-bide daude; bakoitzak paradisuaren lau ibaietako bat ordezkatzen du, eta patio erdian dagoen iturri batean amaitzen dira. Iturrian dauden animaliek patioari jartzen diote izena, lehoiak direlako. Iturriaren inguruan, lehen lorategia zegoen, baina denboraren poderioz, hutsik gelditu zen. Patioak oinarri laukizuzena dauka, eta 124 zutabek inguratzen dute, hauek marmol zurikoak izanik.
Kordobako Meskita: Historia eta Arkitektura
Kordobako Meskita Kordoban (Espainian) dago. 780. urtean hasi zen eraikitzen, eta XVI. mendera arte ez zen amaitu. Izan ere, urte horien artean igarotako garaietan hainbat aldaketa eta berrikuntza egin zizkioten eraikinari. Hasieran, meskita bat zen, baina 1238an, Errekonkista eta gero, katedral kristau bat bihurtzeko lanak hasi ziren Lope de Fitero apezpikuaren aginduz.
Material Nagusiak
Eraikin honetan erabilitako materialak adreilua, harria eta egurra dira nagusiki. Gehienbat, adreilua erabili zen eraikin osoan zehar, nahiz eta zutabeetan harria eta teilatuan egurra erabili.
Ezaugarri Arkitektonikoak
Eraikuntzaren espazioaren formak Damaskoko meskita omeiatarrak ezarritako ereduaren eragina du. Gainontzeko meskitekin duen desberdintasuna zera da: eraiki zenean, qiblaren horma ez zela mekaranzko norabidean zuzendu, 51º hegoalderago baizik.
Sarrera-atearen gainean arku bat dago, eta horren gainean, elkar gurutzaturiko ferra-arku itsuen sail bat. Atearen alboan, leiho saredunak daude, arku gingildunez inguratuta.
Otoitz-Aretoa
Otoitz-aretoak hasieran II nabe zituen, baina zabaltzeko lan batzuen ondoren, 18 nabe geratu ziren, eta horren ondorioz, aretoa zabal baino zabalagoa geratu zen. Aretoa 600 zutabez dago osatuta, eta hauen gainean, gainjarritako arku soilak daude: beheko mailan ferra-arkuak eta goikoan puntu erdikoak.
Arkuen harri-zirietan, kolore gorria eta zuria ageri dira aldizka. Egurrezko teilatu batek eusten dio guztiari, Al-Hakam II.aren handiagotze-lanetan izan ezik, non ertz-gangen bidez egin zen estaldura.
Mirhaba eta Kupula
Mirhabaren sarrera arku gingildunez eta elkar gurutzatuez osatuta dago. Mirhabak dekorazio ugari dauka, motibo epigrafikoekin. Kalifa-kupula bat dago erdian; nerbioek ez dute elkar gurutzatzen erdian, eta espazio oktogonal bat eratzen dute. Mosaikoak bizantziarrak edota hauen moldeen arabera egindakoak dira.
Sevillako Giralda: Alminar Ikusgarria
Sevillako Giralda Sevillako meskitaren minaretea eta alminarra zen, XII. mendean eraikitakoa.
Egitura eta Kanpoaldea
Oinplano laukizuzena dauka, ia karratua, eta edozein tokitatik ikusita berdina da, lau hormen dekorazioa berdina baita. Zazpi solairu dauzka, eta bakoitzean gela bat dago. Barrualdean, ardatzean hain zuzen ere, zutabe bat dago (bertan dauden gelak), eta horren inguruan aldapa bat dago. Bertatik, almohadinoa igotzen zen zaldiz. Horma 3 kaletan banatuta dago. Erdikoan, leiho edo balkoi guztiak daude.
Leihoen Aniztasuna
Solairu guztietan, leihoak desberdinak dira. Leihoek motibo bera ez errepikatzeko txandakatu egiten dira edota aldaketa txikiak dituzte:
- Lehenengo solairuko leihoak: ferra-arku zorrotzak dira, inguruan arku gingildun itsua dute eta alfiz batean daude.
- Bigarren solairuan: alfiz batek elkar gurutzatutako arku gingildun itsuak enmarkatzen ditu.
- Hirugarren solairuan: ferra-arkuko leihoa dago.
- Laugarren solairuan: bi ferra-arku daude.
- Bosgarren solairuan: arku gingilduna dago, lehenengo pisuan bezala.
- Seigarren solairuan: hirugarren pisuan bezala, ferra-arku baten barruan dagoen leihoa dago.
- Zazpigarren solairuan: leihoa inguratzen duen arkua gingilduna da.
Goi-Dekorazioa eta Garrantzia
Giraldak goranzko joera du, arkitektura gotikotik jaso zuelako eragina. Laugarren solairutik gora, dekorazioa kontzentratuago dago. Sevillako edozein tokitatik begiratuta, laugarren pisutik gora dauden pisuak ikusten direlako bakarrik. Pisu horien hormetan, erronbo-formako dekorazioa dago egina, elkar gurutzatutako arku gingildunen bidez, eta horrela, argi-itzalak sortuz, garrantzi handia dutelako.