Alfonso XIII, Diktadura eta II. Errepublika (1902-1936)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 726,12 KB
Alfonso XIII.aren Erregealdia eta Berrezarkuntzaren Krisia
Alfonso XIII.a 18 urte bete arte, bere amak, Maria Cristinak, hartu zuen tronua bere ordez.
Maria Cristinaren aurkako mugimendua: Erregenerazionismoa.
18 urte bete zituenean hartu zuen tronua. TXANDAKATZE-SISTEMA bat zegoen ezarrita, Antonio Maura eta José Canalejas buru zirela.
- Antonio Maura: Kontserbadorea eta tradizioen aldekoa.
- José Canalejas: Liberala. Giltzarrapoaren Legea sortu zuen, mugimendu erlijioso berririk (adibidez, Opus Dei) sortzea debekatzen zuena.
Oposizio Politikoa
Katalunia eta Euskadi: Alderdi burgesek nazionalistei eman zieten botoa.
- Katalunia: Erregionalistak
- Euskadi: EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea)
Erdi mailako klaseak eta langile batzuk: PSOE eta Errepublikanoei.
Sindikatuak: UGT eta CNT. Sindikatuak: langileen eskubideak aldarrikatzen dituzten elkarteak.
1909tik Aurrerako Krisiak
Aste Tragikoa (1909)
1909an, herri matxinada gertatu zen Marokoko gerrara soldaduak bidaltzeagatik (langileak soilik, aberatsek ordaindu egiten zuten ez joateko). Sindikatuek greba orokorra deitu zuten.
1917ko Krisia
- Militar mailen igoerak ez ziren inpartzialak, eta horrek haserreak eragin zituen.
- Kataluniak autonomia eskatu zuen.
- Sindikatuek greba orokorra deitu zuten.
Langile Mugimenduaren Erradikalizazioa
Langileen protestak areagotu egin ziren, arrazoi hauek zirela medio: krisi ekonomikoa, Errusiako Iraultza eta Andaluziako langile eta nekazarien lan baldintza gogorrak.
Miguel Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)
1923an, Miguel Primo de Riverak Estatu Kolpea eman eta Diktadura militarra ezarri zuen (1923-1930).
Diktaduraren Neurri Nagusiak
- Konstituzioa, alderdi politikoak eta sindikatuak ezabatu.
- Obra publikoak egin (Estatuari botere handiagoa emateko garrantzitsua).
- Industria indartu:
- Kanpoko produktuei muga-zergak jarri.
- Barne enpresei diru-laguntzak eman.
- Estatu monopolioa ezarri (Telekomunikazioetan eta Petrolio/Gasolinan).
1927tik 1930era, babesa galdu zuen: ikasleek, intelektualek, langileek eta nazionalistek kritikatu egin zuten. Hori ikusita, Miguel Primo de Riverak dimititu egin zuen.
Ondoren, udal-hauteskundeak antolatu ziren. Baina errepublikanoek, sozialistek eta katalanistek Donostiako Ituna sinatu zuten (herriak ez zuen Alfonso nahi, Miguelen konplizea izan zelako).
II. Errepublika eta 1931ko Konstituzioa
1931ko apirilaren 12an, errepublikanoek hauteskundeak irabazi zituzten. Alfonso XIII.a erbesteratu egin zen.
Niceto Alcalá Zamora (Errepublikako presidentea) 1931ko apirilaren 14an izendatu zuten (Errepublikaren eguna).
Donostiako Ituna sinatu zutenek Behin-Behineko Gobernua sortu zuten. Berehala erreformak egin ziren, 1931ko Konstituzio Demokratikoa sortuz:
- Espainia Errepublika Demokratikoa da.
- Udalerriei eta eskualdeei autonomia emateko aukera.
- Akonfesionala (gobernua ez da erlijio baten aldekoa).
- Boto eskubidea (gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat).
- Dibortzioa onartu.
- Botere banaketa:
- Diputatuen Kongresuak legeak sortzeko eskumena.
- Errepublikako presidenteak botere betearazlea.
- Justizia epaitegiak botere judiziala.
Biurteko Erreformista (1931-1933)
1931ko abenduan, errepublikako moderatuek gobernua utzi zuten.
- Errepublikako presidentea: Alcalá Zamora
- Gobernuko presidentea: Manuel Azaña
Helburua: Errepublika modernizatzea eta demokratizatzea.
Nekazaritza Erreforma
- Helburua: Ekoizpena handitzea eta nekazarien bizimodua hobetzea.
- Horretarako: Desjabetzeko Legea (landu gabeko latifundioak nekazarien artean banatzea).
Autonomia Eskubidea
- Konstituzioak onartu zuen 1932an "Kataluniako autonomia erkidegoa".
Erreforma Militarra
- Armadako agintariei Errepublikari leial izango zirela zin egitea eskatu zitzaien.
Lan Erreformak
- Gutxieneko soldata.
- Istripu-asegurua.
- Kaleratzeak arautu.
Hezkuntza Erreformak
- Doakoa eta laikoa zen.
- Irakasle eta eskola gehiago (2 urtetan 13.000 eskola eraiki).
Erreformaren Aurkako Oposizioa
Erreformaren Aurkakoak
1932ko abuztuan, Sanjurjo jeneralak estatu-kolpea eman zuen (ez zuen lortu). | Erreforma Gehiago Eskatzen Zutenak
Altxamenduak egin zituzten, adibidez, Castilblanco (Badajoz) eta Casas Viejas (Cadiz), non nekazariak Guardia Zibilaren aurka borrokatu ziren. |
Biurteko Kontserbadorea (1933-1936)
1933ko irailean, Manuel Azañak dimititu egin zuen.
Hauteskundeak zentrokoek eta eskuinekoek irabazi zituzten. Alejandro Lerroux (Gobernuko presidentea) izendatu zen, José María Gil Roblesen (CEDA) babesarekin.
CEDA: Eskuin Autonomoen Espainiako Konfederazioa.
Helburua: Aurreko erreformak kendu eta aldatzea.
Neurri Kontserbadoreak
- Erlijioari buruzko legeak aldatu.
- Nekazaritza erreformak aldatu.
- Lan-legedia aldatu.
- Sanjurjoren altxamenduan parte hartu zutenei amnistia eman.
- Lerrouxek CEDAko hiru ministro sartu zituen gobernuan. Horren ondorioz, ezkerreko alderdi errepublikanoek greba deitu zuten (Asturiaseko meatz guneetan gogorrena; gero amnistia lortu zuten).
- Katalunian beldurra sortu zen autonomia arriskuan egon zitekeelako. Lluís Companys-ek autonomia aldarrikatu zuen, kendu ez ziezaioten. Ondorioz, Generalitat kendu eta Gobernu Autonomikoko buruzagiak kartzelaratu zituzten.
- Hori guztia dela eta, Gobernua krisian sartu zen, koalizioa apurtu zen eta hauteskunde berriak egin ziren (1936ko otsailean). Fronte Popularrak irabazi zituen.
Fronte Popularra: Ezkerreko alderdi politikoen koalizioa.
Ia irudi guztietan emakumeak irudikatzen dira (krudelkeria, bakea, sufrimendua).