Alemaniako eta AEBko Industrializazioaren Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4 KB
Alemaniako Industrializazio Prozesua
Alemanian, estatuak bultzaturiko industrializazio prozesua izan zuten Bigarren Industria Iraultzan.
Industrializazioaren Aurreko Egoera
Industrializazioa hasi baino lehen, honako egoera zegoen:
- 1783: Alemania 314 estatu independentez eta 1.400 lurralde federalez osatuta zegoen.
- 1871: Lehenengo Reich-a sortu zen (gaur egungo Alemaniaren sorrera).
Alemania bateratua sortzeko, Prusiako nobleziak bultzatutako erreforma batzuk burutu ziren:
- Nekazaritza-erreforma.
- Bateratasun ekonomikoa.
- Trenbidearen garapena.
Industrializazioaren Ezaugarriak Alemanian
Konzerns: Siderurgia eta elektrizitateko enpresetan erabilitako estrategia izan zen. Enpresetan integrazio bertikalak aplikatu ziren: jabe bera eta hierarkia bat enpresen artean, eskala-ekonomiak lortzeko.
Enpresen artean akordioak egiten zituzten konkurrentzia saihesteko, ekoizpen-kuotak eta salmenta-baldintzak denentzat finkatuz. Estatuaren laguntza izan zuten esportazioa bultzatzeko.
Dumping Politika
Prozesu honen helburua barneko gainprodukzioa eragoztea zen. Horretarako, esportazioak handitu behar zirenez, estatuak laguntzak eman zituen. Ekoizpen-kuotak eta salmenta-baldintzak finkatzearen ondorioz, prezio ezberdinak sortu ziren Alemania barnean eta kanpoan; honi Dumping politika esaten zaio.
Alemaniako Industrializazioaren Finantzaketa
Banka mistoa: Lehen aldiz Alemanian ezarri zen. Garapen ekonomiko berantiarra zutenez, atzerapen hau gainditzeko puntako teknologiarekin eta dimentsio handiko arloekin lan egin zuten. Horretarako kapital handia behar zenez, banka industria-hazkundearen eta esportazioen euskarri bihurtu zen.
- Ezaugarriak: Baliabide propioak zituzten eta aurrezki handiak xurgatzen zituzten industrian inbertitzeko.
- Lana: Epe ertain eta luzeko kredituak ematen zituzten enpresa berriak sortzeko.
Merkatuaren Mugak eta Hedapen Koloniala
Alemaniaren arazoa zen ez zela gai bere merkatua xurgatzeko. Honi aurre egiteko, kolonialismoaren hedapena behar zuten. Hedapen hori aurrera eramateko, merkataritza-flota eta armada ezinbestekoak ziren, Lehen Mundu Gerraren aurrepausoak bihurtuz.
Ameriketako Estatu Batuetako Industrializazioa
Ekonomiaren Espezializazioa Eskualdeka
- Hegoaldean: Nekazaritza intentsiboa lehengaietan oinarritu zen, esklaboen eskulana erabiliz. Garapenaren bultzatzaileak kotoia eta koloniak izan ziren.
- Mendebaldean: Lehen sektoreko hornitzaile eta esportatzaile nagusiak ziren. Hegoaldearen eta Europaren elikagai-hornitzaile bihurtu ziren, eta Ipar-ekialdearen lehengai-hornitzaile.
- Ipar-ekialdean: Garapenaren bultzatzaileak industria eta itsas ekonomia izan ziren. Kotoiaren eta zerealen merkataritzarako garraio-zerbitzuak eskaini zituzten, eta beste bi lurraldeen produktu bukatuen hornitzaile bihurtu ziren.
Garapen Teknologikoa eta Produkzioa (1865-1914)
Garai honetan, AEBk baliabide natural gehienen jabetza zuen. Baliabide hauen ikerketa, garapena eta erabilera berdinezina bihurtu zen Europarentzat. Produkzio-teknikak aldatu ziren, kapitalean eragin oso intentsiboa izanik.
Helburua produktu estandarrak ekoiztea zen, produkzioa eta kontsumoa masifikatzeko. Produkzioa berrikuntza teknikoen bidez lortu zen, eta kontsumoa produktu sendo eta merkeak salduz.
Finantzaketa eta Federal Reserve System
AEBk kanalak eta trenbideak eraikitzeko ingeles filialen laguntza behar izan zuen. Filial hauek kapital amerikarra erakarri zuten industria-enpresa handiak finantzatzeko. Gobernuak bankuei indarra kentzeko, 1913an Federal Reserve System sortu zuen, moneta-politika kontrolatzeko helburuarekin.