Aldi Baterako Lan Enpresak ABLE (ETT)-en bidez egindako lan kontratuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,56 KB
Aldi bagterako lan enpresak, ABLE: Tartekaritza enpresak dira, langileak kontratatu eta langile horiek beste enpresa baten eskura jartzen dituen enpresak dira, bitartekari moduan jokatuz eta langile horiei aldi baterako kontratuak eskainiz, hots denbora mugatu baterako. Erakunde pribatuak dira eta euren helburua mozkinak ateratzea da.
Lan kontratuaren funtsezko osagaiak
Lan kontratu batek legezkoa izateko osagai hauek izan behar ditu: ADOSTASUNA: langile eta enpresariaren borondatea. XEDEA: kontratugileek trukatzen dituzten ondasunak. Adibidez, lana eta lanorduak. KAUSA: lan-kontratua egiteko arrazoia. Adib. Lanaren emaitzak eskuratzea eta soldata.
Lan kontratuaren forma eta iraupena
- Lan-kontratuaren forma: Lan kontratuaren forma ahozkoa edo idatzizkoa izan daiteke. Ahozkoa soilik bi kasu hauetan: Lan kontratu mugagabe arruntetan. 4 aste baino beheragoko aldi baterako kontratuetan.
- Lan-kontratuaren iraupena: Kontratuaren iraupena mugagabea edo mugatua izan daiteke.
KITOA. Zer da?
Kontratua amaitzean langileak jasotzen duen dokumentua. Agertu beharreko datuak: Lan egunei dagozkien soldata. Disfrutatu gabeko opor-egunen soldataren zati proportzionala. Aparteko ordainsariaren zati proportzionala.
· LANALDI OSOA
· LANALDI PARTZIALA. Lanaldia osoa baino txikiagoa denean.