Egon aldi ak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 22,94 KB
7.GAIA
7.1 Argazkiaren aurrekari teknologikoak
Industria Iraultzaren aurrerapen teknologikoen inguruan, hainbat artistak eta zientzialarik ikerketak egin zituzten, ingurunearen eta naturaren irudi errealistak eta iraunkorrak lortzeko.
Irudiaren historiari hiru ekarpen:
Argazkiaren bidez, errealitatearen irudikapena automatikoa da.
Negatibo-positiboen sistemari esker argazkiak antzeko kopiak izan ditzazke.
Irudien produkzioaren demokratizazioa lortu da.
Argazkiaren jatorri optikoa, kamara iluna da eta kimikoa zilar-nitratoek argiarekiko duten sentikortasunean, zeluloideak garatzen, eta negatiboari esker argazki bakoitzaren erreprodukzioa lortzen da.
Kamera iluna:
Arkimedesek ezagutu zuen argazkiaren oinarria den efektu optikoa, geroago Leonardo Da Vincik deskribatu zuen. Ilunpean dagoen gela batean argi bat egiten bada, kanpoko eszenaren alderantzizko eszena bat sortzen da.
Gerolamo Cardamomok esperimentua egin zuen, irudia argiagoa zen objetuek jasotzen zuten argia handitu ahala.
Juan Bautista Della Portak irudia hobeto ikustea lortu zuen lente optiko bat kaxaren zuloan sartuta, argi izpien kontzentrazio handiagoa lortzen.
Argazki-objetiboak asmatuta, isolaturiko irudia kamera iluneann finkatzeko erronka(desafio) gelditzen zen.
Irudikapen kimikoa:
Lortutako irudiak kamera ilunean finkatzen lortu ahal izateko, kimika garatu behar izan zen. Zilar-kloruroa izan zen lehen urratsa, gris sorta guztia lortzen zuen zuria eta beltzaren artean.
Argazkiak ez ziren iraunkorrak,, eta eguneko argian jartzean, belztu egiten ziren.
Nicéphore Niépce eta Louis Jacques Mandé Daguerreren eskutik etorri zen konponbidea, irudiak merkurio-lurrunarekin finkatzea lortu zituzten, baina muga bat zegoen, irudi bakarra lortu zezaketen.
1869an, irudi iraunkorra lortu zen. Zeluloideko argazki-filmaren asmakizunak, garai berria abiarazi eta asmakizun berriekiko interesa zuten milaka argazkilari zaletu agertaraztea bultzatu zuen. Zuri-beltzeko argazki komertziala bizko hazi zen, eta aldizkariak ilustratzeko erabiltzen hasi zen. Argazkilaritza, lanbide eta zaletasun hedatu zen.
7.2 Argazkiaren aitzindariak
Niépce: Marrazkien ordez kamera ilunak proiekaturiko irudiak erabiltzeko asmoa zuen, zilar-gatzak erabilita irudiaren automatismoa ezartzea finkatzen zuen.
Daguerre: Niépcen laguntzailea izan zen, lorturiko irudiaren kalitatea eta bereizmenean egin zuen aurrera haren erakarpenak.
W. Fox Talbot: Kopiak erreproduzitzeko arazoa konpondu zuen, paperezko negatibo-positiboa izan zen haren ekarpena., horri esker paperean positibaturiko infinitu kopia egin zitezkeen.
George Eastman: Kodak enpresa sortu zuen. Argazkiak herrian zabaltzeko xedea zuen eta kamara eramangarria asmatu zuen jendeak argazkiak egin zitzan.
7.3 Irudien ikusizko pertzeptzioaren eta erreprodukzio fotografikoaren arteko desberdintasunak
Ikusten dugun errealitatea eraldatzen duen maneiatze teknikoa zazpi arrazoiri zor zaio:
Ikusten dugun errealitateak duen hirugarren dimentsioa kentzen du argazkiak.
Argazkiak ikus-
Eremua mugatzen du enkoadraketen bidez.
Eremua mugatzen du enkoadraketen bidez.
Mugimendua kentzea,begien aurrean gertatzen ari den errealitateko aldiune bat aukeratu eta geldiarazten du argazkilariak.
Argazkien gainazal pikortua (irregularrean bukatutako oso puntu txikiez) osatuta.
Irudikatzen den errealitatearen argi-baldintzak aldaraz daitezke argazkiak egitean, diafragmaren irekiera maneiatuz.
Argazki zientifiko batek inurri handi baten irudia eman dezake irudikapen-eskala aldatuz.
Optikoak ez diren baina errealitatean badauden estimulu guztiak kentzen ditu argazkiak.
8.GAIA
8.1 : FILMA
Irudiak prozesu kimiko baten finkatzeko euskarria da. Hainbat geruzaz osatuta dago:
Gelatina gardena (euskarri funtzioa)
Zilarrezko bromuro-emultsio bat
Argiarekiko sentikorrak diren beste substantziak.
Sentikortasunaren arabereko film motak:
Argazkigintzaren behar estetikoei erantzuna emateko, argairekiko sentikortasun desberdineko filmak egiten dira. Argazki mota bakoitzerako sentikortasun mota bat dago.
Irudi-optimoa lortzeko argitan jarri behar den esposizio-
denbora adierazten digu filmaren sentikortasunak.
denbora adierazten digu filmaren sentikortasunak.
8.2 : SISTEMA OPTIKOA
Sistema optikoa osatzen dute kamerako lenteek.
Errealitatearen irudia kamera barruan proiektazea da leenten funtzioa.
Lentearen funtzionamendua
Argi izpiek lentea zeharkatzen dute,
Norabide-aldaketa ematen da,
Puntu fokalean (puntu zehatz bat) bateratzen dira izpiak.
Argazkian ateratako irudia ageri den puntua fokua da.
Argi izpiak bateratzen iren puntua filmean jartzen da.
Distantzia fokala
Foku-puntuaren eta lentearen erdiko puntuaren arteko distantzia da.
Funtsezkoa da objektiboa erabiltzeko eta aukeratzeko.
Lentearen ikus-angelua ematen du.
Distantzia fokala eta ikus eremua
Distantzia fokalaren araberakoa da argazkia ateratako irudiaren anplitudea:
Zenbat eta distantzia fokal handiagoa, orduan eta ikus angelu txikiagoa.
Zenbat eta distantzia fokal txikiagoa, orduan eta ikus angelu handiagoa.
Lente motak
Ohiko objektibokoak (50mm distantzia fokala): usuenak eta gizakiaren ikus-angelutik hurbil.
Angeluhandiak (50mmtik beherako distantzia fokala): ikus-angelu zabalagoa etaten dute. Zabalera sentsazioa ematen dute. Argazkietan erabiltzen da.
Teleobjektiboak (50mmtik gorako dis. Fok.): Ohikoa baino ikus-angelu txikiagoa. Argazkiaren motiboa oso urruti dagoenean erabiltzen da. Adb: paparazziek.
Zooma: Distantzia fokal aldatzeko modua ematen du, irudiaren planoa aldatu gabe. Haurreratze eta urrutitze efektua
Diafragmaren irekiera
Objektiboan satzen den argi kantitaea kontrolatzeko. Zeharkatzen duen argi sorta murrizten du.
F sakonera edo irekiera erlatiboa
F zenbakiak diafragmaren irekiera-maila adierazten du. Lentearen diametroan eta distantzia fokalaren arteko erlazioa adierazten du.
Eremu sakonera
Diafragmaren irekiarekin dago lotuta
argazkiko espaziotik enfokatutako zatia zehazten du=objektiboa fokatzen den bi muturren artean enfokatuta dagoen zatia da.
2 distantzia:
-gutxienekoa: distantzia hortatik aurrera fokatuta agertzen diren gauzak
-gehienekoa: distantzia hortatik aurrea desenfokatuta agertzen diren gauzak
lenteak erdialdean perfektuagoak dira muturrean baino.
horregatik, diafragma geroz eta itxiagoa, geroz eta erdialdegotik zeharkatuko do argiak lentea: irudia argigoa eta fokatutako espazioa handiagoa izango da
Eremu sakoneraren kontrola
mekanismo honi esker,
ikus ingurunearen elementu batzuk nabarmendu ditzakegu
desenfoke bidez: garrantzirik gabeko detalleak desagertu
lehen planotik infinuturainoko planoa fokatuta ikustea ere
nola lortu hori? Eremu sakonera mugatuz, hau da, diafragma manejatuz
3 modu daude lortzeko:
Diafragmaren irekiera: eremu sakonera handitzen da diafragmaren irekiera txikitzean, eta alderantziz.
Fokatze distantzia: fokatu nahi dugun elementua kamaratik geroz eta gertugo egon, geroz eta estuagoa eremu sakonera, fokatze distantzia handitzean eremu sakonera ere handitzen da.
Objektiboaren luzera fokala: zenbat eta handiagoa izan, txikiagoa eremu sakonera. Beraz, teleobjetiboek eremu sakonera txikitzen dute eta angeluhandiek handitu.
8.5 Irudia konposatzea
Argazkia atera baina lehen, konposizioa begiratu behar da. Konposizio on bat lortzeko argazkia egin behar diozunari adi behatu behar zaio.
Konbinazio eta enkoadraketa asko egin ditzakegu, baina konposizio ona lortzeko prozesu bat dago:
Argazkilariaren objektibotasuna: bakotzak bere ikuspuntua du, eta berak erabakitzen du nola egin argazkia. Hala ere, enkoadraketa hautatzea: aurrean dugun errealitateareko zati bat aukeratzea da
Hartze angelurik onena hartzea: Hartze angelua aukeratzea: irudiaren azken tankera kontrolatzeko modua. Kamera pixkat mugituta baldin badago, konposizio osoa aldatzen da. Horregatik, onena argazkia egin behar diozunaren inguruan mugitzea da gomendagarria, angelu ona hartzeko. Objektuaren kokapena asko aldatu daiteke hartze angelua aldatzean.
Objektibo mota hautatzea: norbait mugitu gabe konposizioa aldatzeko modua da objektibo ezberdinak erabiltzea.
Hiru dimentsioko objektuak argazkien bi dimentsioko konposiziora aldatzen du objetibo bakoitzak.
ad. Teleobjetibo bat: ikus eremua txikitu, argazkian dagoena handiagoa eman
angeluhandiarekin: ikuspegia handitu, baina argazkian dagoen objektua txikitu
8.6 Argazki onak ateratzeko aholkuak (3aukerau, 3 galdetukoitu!!)
Haurreratzea: pertsonarengan haurreratzea, adierazkorra subjektuak argazkiaren herena edo gehio hartzea. Atzealdeak ezin du distraitu, beraz, desagertu argazkia egin baina lehenago posizioa aldatuz, edo atzealdean zerua/zelaia eduki.
Ohiko giroan dagoenari argazkia egitea, lasaiago eta behartu gabe aterako direlako, naturalago.
Konposizioa egitea: eszena aztertu.
subjektua argazkiaren erdian ez.
Panoramika ona egiteko lerro nabarmen jartzea arreta erakartzeko ona da.
Argitasunaren eragina aztertu:
aurreko argia/eguzkia atzean: siluetak egiteko.
alboko argia: ehundura nabarmentzeko
Angelurik onena bilatzea: objektuaren inguruan mugitzea angelu ona aurkitzeko. Kontrapikatuentzat, objektuak lehen planoan egiteko, subjektuarekin aurrez aurre gelditzeko: belauniko edo lurrean etzanda
Ekintza antzematea: mugitzen ari diren objektuak antzemateko 2 aldagairekin lan:
1. Sentikortasun handiko filma erabili (asa 400)
2. Abiadura azkarrean kliskatzea (500 edo 1000)
Kliskatze abiadura ertaina/baxua erabiltzea, argazkia mugitua bezala ikusteko efektu ona da.
10.GAIA
10.1- Bineta: komikiaren esanahi unitatea
Komikiaren gutxieneko irudikapen grafikoa eta muntakera unitatea da.
-Une eta espazio jakin bat hartzen ditu.
-Bakoitzean ikono eta literatura-lengogaiak daude elkarrekin, narrazio-tekniken bidez antolatzen direnak.
Hiru atal oinarrirekin aztertuko ditugu narrazio- eta adierazpen- tekniken bidez:
-Ikonografia
-Literatura-adieazpena
-Narrazio-teknikak
10.2 Komikiaren ikonografia
Komikierako ikono-baliabideen multzoa da, irakurleak hobe ulertzeko.
Hainbat kontzeptu bereiz ditzakegu:
-Enkoadraketak eta ikuspuntuak
-Keinuak: komikiaren kodeak
-Estereotipoak eta ohiko egoera
-Sinbolo eta lerro zinetikoak
-Ikusizko metaforak
ENKOADRAKETA ETA IKUSPUNTUAK
Binetak toki eta denbora iraupen bat adierazten du.
Irudi finkoa da, baina irudi bakoitzak denbora-joera bat adierazten du.
Zinemako planoa eta komikieta bineta komparatzean, espazio bat mugatzen dutela adierazpen-elementuak eta kode bera darabiltela ikus dezakegu:
-Giza -figura erreferentzitzat
-Enkoadraketak lengogaia zinematografiko bezala antolatzen dira.
-Plano orokorra, pertsona guztia ikusten da bere ingurunearekin
-Plano amerikarra, belaunetan mozten da.
-Erdiko planoa, gerritik gora.
-Lehen planoa, gorputz atal bat hartu eta efektu dramatikoa eman.
IKUSPUNTUAK
Autoreak marrazteko hartzen duen ikuspuntua erakusten du. Horren arabera plano pikatua (goitik) edo plano kontapikatua (behetik) bereizten dira.
PERSPEKTIBA OPTIKOA
Ezohiko ikusmoldea erakusteko askatasuna ematen du. Pikatu eta kontapikatu handiak.
KEINUAK: KOMIKIAREN KODEA
Gizakiok erabiltzen dugu adierazpen-iturri gisa, gehienbat aurpegiarekin. Komikiak keinu guztien laburpena egiten du.
Aurpegiko sinboloen adibideak:
-Ilea tente eta begiak irten beharrean: beldurra/haserrea
-Bekainak gora: ezustekoa. Behera: haserrea/kontzentrazioa
-Begirada alde bateea: ideia bat biuruan bueltaka
Gorputz-sinboloak:
-Eskuak belarri edo sudurrean: burla
-Eskuko azazkalak beidau: disimulua
-Esku-ahurra ahoan: Isilpekotasuna
-Besoak gurutzatuta: barrea
-Etzanda lurra kolpatzen: amorrua
ESTEREOTIPOAK ETA OHIKO EGOERAK
Modu zurrunean kodeen bidez sartzen dituzten estereotipoak dira. Hizkuntza unibertsala erabiltzen dute. Nortasun-ezaugarriak ezaugarri eder itsusi… bihurtzen dituzte. Adibidez: aberatsak beti lodiak, sukaldari-txanoak labidea adierazten du…
SINBOLO ZIETIKOAK: MUGIMENDUAREN IRUDIKAPENAK: LERRO ZINETIKOAK
Binetak irudi estatikoak dira, baina marrazkilariek, pertsonailen edo objetuen mugimendu efektua ematea asmatu zuten (bederatzigarren artean)
Velazquezek erabili zuen gorularia koadroan. Dilema bati egin behar izan zion aurre; mugimendua,erakuste mugimendua adierazteko gai izan gabe. Baina argazki mugituarekin lortu zuen.
Mugimenduaren gatazka lerro zinetikoa erabiliz konpontzen dute. Hau geituz une bateko adierazpenaren ordez denbora-adierazpena irudikatuko du.
MUGIMENDUAREN ADIERAZPENA
Ekintzaren ondoz-ondoko faseak irudikatzen ditu, horrela mugimendua adieraziz. Zirkulo erdi moduko batean pertsonaiaren mugimendua adierazteko bere gorputzeko zenbait atal behin eta berriro errepikatzen dira.
OFF-EKO ESPAZIOA
Kontzeptu zinematografikoa. Tintinen keinuari, mina adierazten duten izarrei eta lerro zinetikoei esker , gertatzen dena ulertzen dugu.
BINETEN ARTIKULAZIOA
Adib; bi bineten artikulazioa. Kausak (mugimendu zakarra) ondorioa (kolpea); sumatu arren ez dugu ikusten.
-Lerro zinetikoa
Mugimendu- zeinuak dira gakoa, figuren mugimendua adierazten dute. Ibilbidea edo mugimendu- irudipen adierazten duten konbentzio grafikoa da.
Ez dute objeturik irudikatzen, objetuen mugimendua baizik.
IDEOGRAMAK EDO IKUSIZKO METAFORAK
Pertsonaien gogoa adieraz. Sentimendu baten metaforaren funtzioa betetzen du. Adib:
- Enborra mozten hari den zerrak (zurrunga)
- Izarrak eta planetak ikustea (kolpe bat)
- Kea dariola dagoen oilaskoak (gosea)
- Bihotza (maitasuna)
Berbazko adierazpen
- Bonbila bat piztu zait (ideia bat)
- Izarrak ikustea (kolpe bat)
- Zapoak eta sugeak botatzea (idazten ez diren hitz gordinak adierazteko)
10.3 LITERATURA- ADIERAZPENA KOMIKIETAN
Bi ardatz:
- Testuaren eta marrazkiaren arteko erlazioa da binetaren barruan (ahotsa/ pentsamendua irudikatzeko)
- Testuak irudien arteko hutsuneak betetzeko, trantsizioetarako erabiltzen da.
KOMIKIAREN LITERATURA-HIZKERAREN BETEKIZUNAK ETA EZAUGARRIAK
Ezaugarri hauek (irudiarekin batera doan testuak):
- Laburra
- Irudiaren lagungarria (ikonoa eta idatzita, irakurketa bikoitza)
- Elkarrizketa garatu
- Irudiaren esanahia zentratzen du
Ezaugarri orokor (formazi dagokionez):
- Letra larriz
- Ohi baino handiagoak badira, oihuka edo ozenki
- Dardara duten letrek, beldur edo ikara
BUNBUILOAK (GAZTELANIAZ, GLOBO )
Pertsonaien diskurtsoa testu edo ikono elemendu gisa, ingerada bakartu bat da.
BUNBUILOEN ORDENA
Ezkerretik eskuinera eta goitik behera, hala irakurleak ordenari jarraitu diozaioke.
Hainbat bunbuilo ezartzeak nolabaiteko narrazio- denbora eskaintzen du
BUNBUILO MOTAK ETA FORMAK
Globo obalatuen forma dute, eta hitz egiten duenarentzat delta bat dute.
Ingerada ez da beti berdin. Motak:
- Lerro etenak ( irratia/ telebistako ahotsa)
- Hainbat delta ( gauza bera esaten duten zenbait pertsona)
- Hodei forma ( pentsamendua)
- Txortenaren ordez burbuilak (ametsak, nahiak…)
- Puntaduna (ahopeko zurrumurrua / xuxurla)
KARTUTXOAK
Bineta batean edo bi binetan artean txertaturiko banda. Info osagarria emateko balio du. Off-eko ahotsa.
Funtzioak:
- Irakurlea kontakizunean kokatzen laguntzen du.
- Ahotsa ematea.
- Kontzeptuak aigitu.
- Eszenaren kokapenari eta denborari buruzko infoa eman.
SOINUAREN IRUDIKAPENAK ETA ONOMATOPEIAK
Soinurik erreproduzitu ez dezakeenez, adierazpen baliabideak erabiltzen ditu. Letren tamainak intentsitatea irudikatzen du. Inglesaren akustika dute (inglesez direla). (Esanahi unibertsala hartu dute urteen poderioz). Adib:
- Bomm, eztanda
- Ring, telefonoa
- Bang, tiroa
10.4 BINETEN ARTIKULAZIOA ETA NARRAZIO TEKNIKAK
Narrazio- egitura sortzeko muntaketa- teknikak ditu komikiak.
BINETEN MUNTAKETA
Elkarrekin nola artikulatu jakin behar da. Narrazioa eta irakurketa-prozesuko erritmo egokia sortzeko
Bineta bakoitza denbora-une bat adierazten du. Baina, bineta-jauzi bakoitzean denbora elipsiak izaten dira. Zineman bezela bi muntaketa mota daude:
- Muntaketa lineala: gertakarien progresioa kronologikoki egiten denean.
- Muntaketa paraleloa: aldi berean baina espazio desberdinean gertatzen diren ekintza txandaka erakusteko balio du. Denbora- lotura da muntaketa mota hori artikulatzeko erabiltzen den baliabide bat: bien bitartean dioen kartutxo bat jartzen da, aldi berean baina beste toki batean gertatzen den sekuentziari bidea emateko.
Espazioa eta denbora artikulatzeko baliabideak:
- Zenbait denbora ezabatzeab(istorioak bizitasun handiagoa)
- Flah backa: denboran atzean jauzia
- Flash forwarda: geroari aurrea hartzea
- Aldi berean baina toki ezberdinetan gertatzen diren ekintzak
- Pertsonaien ikuspuntuak
- Autoreak irakurleari egiten diozkion keinuak (3. Pertsona balitz bezela)
14 GAIA:
1)-ERREALITATEAREN MUGIMENDUA IRUDIKATZEA ETA ATXIKITZEA
Zinema XIX.Mendearen azken urteetan garatu zen. Irudiak atxikitzeko aukerak beste unibertso bat ireki zuen ideien garapenerako, arte-sorkuntzarako eta gizakiaren ezagutzarako.
Zinemak historia laburra du, baina XX.Mendeko arterik nagusia bilakatu da.
Teknikaren aldetik, mugimendu bikoitzetik sortzen den irudipen optikoa da irudi zinematografikoa:
Grabazio-mugimendua: Zinemako kamerak errealitatea irudikatzen du eta irudi estatiokoen segida batean deskonposatzen du mugimendua (fotogramak= argazkiak).
Proiektorearen mugimendua; Fotogramen segida abiadura handian proiektatzen da. Horri esker, errealitatearen mugimenduaren konposizioa egin daiteke.
2)Zinemaren jatorria:
Industria-aroaren azken asmakizunetako bat da zinema. 1895an Lumiere anaiak Parisen zinemagrafoa aurkeztu zutenetik aurrera.
Hasieran feriako bitxikeria izan zen, baina aurrerago herri-ikuskizun bilakatu zen, miloika ikusle erakartzen.
Hiru gertaera hauek eragin zuten zinemaren sorkuntzan:
Erretinaren iraunkortasunaren aurkikuntza.
Argazkiaren garapena.
Zinematografoaren asmakuntza.
Erretinaren iraunkortasuna:
Gure ikusmenaren “erretinaren iraunkortasun” deritzon ezaugarriagatik gertatzen da mugimendu-irudipena.
Begiak irudiak ikusten dituenean, gure erretinan grabatzen dira, eta handik garunera pasatzen dira. Baina gure ikusmenak ”akats” bat du: irudiak ez dira berehala ezabatzen erretinatik, han inpresionatuta geratzen dira eta ⅕ segundu irauten dute.
Printzipio hori, zineman erabiltzen hasi ziren:
Kamerak, errealitatearen segidako argazkiak hartzen ditu abiadura handian. Argazki bakoitzak une jakin bat irudikatzen du.
Proiekzioak iraun bitartean, abiadura handian pasatzen dira fotograma horiek “erretinaren iraunkortasunari esker, gure begiek ez dituzte antzematen fotogramen arteko jauziak.
Mugimenduaren deskonposizioa: esposizio azkarreko argazkiak.
XIX. Mendean teknika fotografikoa garatu egin zen, eta irudiak zeluloidean zuen esposizio-denbora segundo milanetara murriztea lortu zuen. Aurrerapen hori funtsezkoa izan zen fotogramen deskonposatzea lortzeko.
-Edwar Muybridge faseko argazkien saiakerak egin zituen, 20.000 argazkiko liburu bat argitaratu zuen. Argazki horiek hainat animaliaren eta giza jardueraren mugimendua deskonposatzen zuten. Beraz, mugimenduaren faseak ilustratzea eta argazkietan atxikitzea lortu zuen.
-E.J. Mareyek, errebolber kamera asmatu zuen. Segunduko 12 fotograma kliskatzen zituena. Sekuentzia horiei “kronoargazkiak” izena eman zien.
Lumiere anaiak, zinematografoaren asmatzaileak.
Lumiere anaiek (Frantzia) eta Edisonek (AEB) tresna berriak asmatu zituzten:
Lumiere anaiek zinematografoa asmatu zuten. Haien proiekzioak pantaila handian, jendaurrean aurkeztu zituzten.
Edisonek kinetoskopioa asmatu zuen. Proiekzioak jendaurrean aurkeztu ordez, irudiak banaka ikusteko sistema bat asmatu zuen. (bi zulotatik irudi txikia ikus zenezaken txanpon makina).
Hasierako film haiek minutu bat inguru irauten zuten.Eta errealitatea etenik gabe hartzen zuten.