Aldaketa Sozioekonomikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,7 KB
XI. mendetik aurrera zenbait aldaketa:
-Mendebaldeko Europan, hori, Erdi Aroko gizartea eraldatu zuen.
-Gerrak urritu eta bakea eta egonkortasun politikoa nagusitu ziren.
-Nekazaritzak garapen handia izan zuen eta ondorioz uztak onak ziren eta jendearen elikadura hobetu zen.
-Biztanleria gora egin zuen.
-Merkataritza eta hirietako bizitza suspertzen/berpizten hasi ziren. -Gizarte-klase berri bat: burgesia.
NEKAZARITZAREN GARAPENA:
-Biztanleriaren hazkundearen ondorioz, laborantza-lur gehiago bilatu eta nekazaritzaren etekina handitu zuten, biztanle guztiak elelikatzeko.
LABORANTZA-METODO BERRIAK:
-Hiru urtean behingo errotazioa: lurra hiru zati berdinetan banatzen zen, eta hiru zatiak txandaka lantzen zituzten.
-Ongarrien erabilera.
-Ureztaketa (Mediterraneo aldean)
BERRIKUNTZA TEKNIKOAK:
-Golde gurpildunaren eta golde belarridunaren erabilera.
-Tresna berriak.
-Gurdi-aberetzak: zaldi edo idiak gurdi-aberetzat erabiltzena, azkartu egiten ziren lan eta garraio-erritmoak ere.
-Haize errotak eta errota hidraulikoak erabiltzen zituzten.
BIZTANLERIAREN HAZKUNDEA:
-Nekazaritzako ekoizpenean egindako aurrerapenek nekazarien elikadura hobetu zuten.
-Ondorioz, ez ziren erraz gaixotzen, bizitza luzeagoa eta haur gutxiago hiltzen ziren gosez.
-Europako biztanleria izugarri hazi zen XII. eta XIII. mendeetan.
-Lurrak luberritu eta utzitako lurrak birpopulatu zituzten nekazariek.
-Landu zitezkeen soro baino nekazari gehiago zeuden.
-Haur gehienak nerabezarora heldu baino lehen hiltzen ziren.
-Oso pertsona heldu gutxik lortzen zuten zahartzarora iristen.