Aldaketa Sozialak eta Iraultza Liberal Burgesa Espainian (1833-1874)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB
1.1. Aldiko Gizarte Berria (1833-1874)
Gizarte klasistaren ezartzeko prozesua hasi zen. Liberalek zioten guztiek eskubide berak zituztela, eta gaitasunaren arabera gizarte-klase batean edo bestean kokatzen zirela, eta hori sufragio zentsitario bidez zehazten zen.
Nobleziak aginte ekonomiko eta eragin politiko handiak zituen, Senatuan asko zeudelako. Espartzarrak armadako buruzagi militarrak ziren, eta haien funtzioa gizartearen ordena zaintzea eta monarkia liberala defendatzea zen. Espartero, O'Donnell, Prim eta Narváez gobernuburuak izan ziren.
Burgesia
Goi-burgesia aristokraziarekin lotuta zegoen, eta noble bihurtzeko bideak ezkontza eta titulua izatea (autoritatea edukitzea) ziren. Isabel II.aren eskutik, Serranok, O'Donnellek, Narváezek eta beste batzuek tituluak jaso zituzten. Goi-burgesiaren osaketa: militarrak, politikariak, nekazaritzako jabeak, enpresaburuak eta nobleak ziren, eta negozioetarako ordena eta bakea eskatzen zuten.
Behe-burgesia lantegi txikien jabea zen, eta ez zuten mozkin handirik.
Herriko Masak
Klase obrera, proletarioez eta nekazariez osatuta zegoen. Garai hartan, emakumeek ez zuten lan duinik (soberan dakigu egiten zituzten ekintzak). Gainera, lantegietako langile asko emakumeak ziren. Hauek elkarteak sortu zituzten dirua irabazteko eta soldata altuagoak lortzeko.
Jornalariak lehen sektorean lan egiten zuten, baldintza txarretan, bizirauteko zailtasunekin.
1.2. Iraultza Liberal Burgesa
Antzinako Erregimeneko gizartearen ordez gizarte liberal burgesa eta kapitalista ezartzeko indarkeriazko prozesua egon zen, eta aldaketa politikoak egon ziren. Batetik, nazionalismoa bezalako ideologiak agertu ziren. Gero, estatu zentralista osatu zen, botere-banaketan eta nazio-subiranotasunean oinarrituta. Bestetik, iraultza industriala hasi zen, nazio-merkatuarekin batera.
Burgesiaren nagusitasuna nabarmena zen, eta, gainera, langileria klase soziala agertu zen. Langileria: aldaketen atzerapenagatik eta astiro identifikatu ditzakegu.
2. Gerra Zibila (1833-1840)
Fernando VII.a hiltzean, gerra zibila piztu zen absolutista eta liberalen artean: Lehen Gerra Karlista. Operazioen erdigunea Euskal Herria izan zen, baina gatazka Kataluniako, Aragoiko eta Valentziako mendialdera ere hedatu zen. Gatazka odoltsua izan zen.
Karlisten aldetik, Zumalakarregi jeneralak benetako armada antolatu zuen, boluntarioz osatua. Karlismoaren oinarriak absolutismo monarkikoa, foruen defentsa, lurraren jabetza tradizionala eta erlijioa izan ziren. Iberiar penintsularen iparraldeko nekazari asko erakarri zituen; haiekin batera, behe-noblezia, klero kontserbadorea eta hirietako eskulangileak ere bai.
Goi-nobleziak, burgesiak eta hiriko proletarioek erregeordea babestu zuten, gobernu konstituzionala. Zumalakarregik boluntariozko armada handia eta diziplinatua lortu zuen.
Euskal geografia gotorlekua izan zen euskal karlistentzat, eta aterpea Gaztelako eta Kantabriako karlistentzat (handik kanporatuak). Ameskoan, liberalek porrota izan zuten, eta, horren eraginez, gaurko EAE eta Nafarroa (hiriburuak eta Arabako Errioxa izan ezik), Don Karlosen menpe geratu ziren. Horrek foruak zin egin, legeak eman, zigor-kodea aldarrikatu eta Oñatiko Unibertsitatea planeatu zuen.
Hala ere, Gorte karlistak Bilbo konkistatzea zuen buruan, nazioarteko aitorpena lortzeko. Ekintza horretan, Zumalakarregi, karlisten buruzagia, hil egin zen. Gerrak aurrera egin zuen, eta matxinatuak etsaien lurraldean espedizioak eginda egoera mesedegarria sortzen ahalegindu ziren arren, ez ziren gai izan gerra beste lurralde batzuetara hedatzeko.
Azkenean, Maroto jeneralak Esparterorekin bake-elkarrizketak abiatu zituen, errege karlista aurka egon arren. Marotok Nafarroako militar karlista nagusiak Lizarran fusilatzeko agindua eman zuen, bere politikaren aurkakoak zirelako. Bergarako Hitzarmenaren oinarriak ezarri ziren, eta euskal lurretako gerra amaitu zen (bakea atera zen garaile). Orduan, euskal probintzietako foru-erregimena errespetatu zen, eta sistema konstituzional berrian sartuta zegoen. Karlismoak indar politiko modura iraun zuen.