Aldagaiak, Laginketa eta Ikerketa Epidemiologikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,61 KB
Aldagaien sailkapena
Bi aldagaien arteko loturari begiratuta, menpekoak eta independenteak daude. Menpeko aldagaia beste bat aldatzen denean aldatzen da, eta independentea ez da beste aldagai baten funtzioan aldatuko.
Aldagai sinple edo konplexuak daude. Konplexuak izango dira beste aldagaiez osatutakoak (adibidez, txantxarra, GMI pisua), eta sinpleak, berriz, ahoan dauden pieza dentalen kopurua.
Objetiboak eta subjektiboak ere badaude, neurtzeko erraztasunaren arabera. Adibidez, minaren intentsitatea subjektiboa da, eta plaka bakterianoen presentzia, objektiboa.
Laginketa teknikak
Laginketa izeneko teknika egiten da, lagin batetik lortutako datuetatik populazio osora zabaltzeko. Denbora eta baliabideak aurrezten dira, zehaztasuna galduz. Ezinbesteko baldintza da lagina ondo aukeratuta eta zehaztuta egotea, populazioaren adierazgarri izateko: zabala, baina ez zabalegia, datuen erabilpena errazagoa izateko.
Ikerketa epidemiologikoaren sorrera
Sarrera
Ikerketaren zergatia, gaia eta helburuak zehazten dira. Batzuetan datak, lekuak eta izandako arazoak ere aipatzen dira. Ikerketaren helburuei espresuki erreferentzia egitea oso komenigarria izaten da (nondik atera diren azaltzea).
Materiala, populazioa eta metodoak
Ikerketa motaren definizioa, populazioaren zehaztea, laginaren aukeraketa, aldagaien aukeraketa, eskalak zeintzuk izango diren, datuak jasotzeko erabilitako metodoa(k) eta bere(n) fidagarritasun datuak (baldin badaude), analisi estatistikoa nola egin den eta datuak nola prozesatu diren azaldu behar da ahalik eta zehatzen.
Datuen analisirako jarraibideak
- Hasieran planteatutako hipotesia baieztatzea du helburu, planifikazioaren helburuei jarraituta. Lehenik eta behin, datuak prozesatu egin behar dira: ordenatu, zenbatu, kalkuluak egin eta aldagaien arteko mendekotasunak aztertu.
- Ostean, datuen interpretazioa egin beharko da. Oinarrian, planteatutako hipotesiari erantzutea da egiten dena, horretarako jaso eta prozesatutako datuen analisia eta azterketa egiten da.
- Azkenik, azken txostena idatzi eta emaitzak argitaratu behar dira. Txostena argia eta irakurri behar dutenentzako atsegina eta erraza izan behar da.
Laginketa probabilistikoa
Indibiduo bakoitzak probabilitate zehatz bat dauka laginketan aukeratua izateko. Laginketa zorizkoa izaten da, eta lagina bera populazioaren adierazgarri. Hortaz, zorizko errorea kalkula daiteke.
- Zorizko laginketa sinplea
- Laginketa sistematikoa
- Laginketa geruzatua
- Multzokako laginketa
Aldagaiak neurtzeko eskalak
Aldagai berberak eskala ezberdinekin neurtu ahal dira.
Aldagai kualitatiboetarako eskala nominalak eta ordinalak daude. Eskala kualitatibo nominaletan bi edo kategoria gehiago zehaztuta daude, ordenik gabekoak eta elkar baztertzaileak direnak, eta aldagaia batean edo bestean egongo da. Eskala ordinaletan kategoriak mailakatuta daude era ordenatu batean, askotan gainjarrita, koloreekin gertatuko litzatekeen bezala.
Aldagai kuantitatiboek eskala diskretu eta jarraituak dituzte. Garrantzitsua da eskala egokia aukeratzea aldagaiak hartzen dituen balio guztiak hartuko dituena era argi eta baztertzaile batean.
Laginketa ez probabilistikoak
Oraingoan zoriak ez du parte hartzen, unitateek ez dute probabilitate jakinik laginketan parte hartzeko eta ezin da errorea kalkulatu. Probabilistikoak baino merkeagoak dira, baina zehaztasun gutxiagokoak.
- Boluntarioen laginketa
- Komenientziagatiko laginketa
- Ondoz ondoko kasuen laginketa