Album-liburuak: Ezaugarriak, Osagaiak eta Hezkuntza-aplikazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB
Album-liburuak: Definizioa eta Ezaugarri Nagusiak
Album-liburua adin guztietako irakurleei zuzendutako genero literario berria da. Irudiaren eta testuaren arteko erlazio estua bilatzen du literatur-lan bat eraikitzeko asmoz.
- Albuma ez da irudi-liburu bat, nahiz eta irudi asko izan. Adibidez, oihaneko animaliak edo nire lehen hiztegia irudi-liburuak dira.
- Album batean, irudiaren funtzioa narratiboa izango da, apaintzen duen bitartean.
- Hitzak bakarrik irakurriz gero, ez da obra ulertuko; irudia eta hitza maila berean daude, protagonismo berdina baitute.
Albumaren Ezaugarriak (Zaparaín eta Gonzalez)
- Eginkizun estetikoa.
- Irudiaren eta grafiaren arteko harremana.
- Liburu-objektu izateko aukera (formatu bereziak).
Albumaren Osagaiak (Zaparaín eta Gonzalez)
- Hitza: esplizitua edo inplizitua, irudiak hitzari lotuta.
- Sekuentzialitatea: hitza irudiari lotuta, liburua euskarri.
- Paratestuak: guarda, kontraguarda, kolorea...
Albuma eta Lehen Hezkuntzako 1. Zikloa
- Garapen laburra idatzizko narrazio zehatzekoa:
- Umeak ipuina hasi eta bukatu behar du.
- Arretarako gaitasuna txikia da.
- Hitzaren eta irudiaren arteko harreman estuak ahalbidetzen du:
- Umeak arretari eustea.
- Umeak irakurgaiaren esanahia osatzea.
C. Valriu – Literatura Zuzendua
- Helburua ez da literatura egitea, eduki didaktikoak zabaltzea baizik.
- Eduki artistikoa, literarioa: literatura.
- Literatura ez dagoenean: liburuak.
Hitzaren Inguruan
Irudiek osatu eta laguntzen dute, eta horregatik albumaren hitzari edozein irakurgai literariori eskatzen diogun kalitate maila eskatu behar diogu.
- Hitzaren erabilera estetikoa (baliabide literarioa).
- Idazkera egokia.
- Adierazpen garbia (logikoki ordenatuta, ulergarria).
Hitza eta Irudiaren Arteko Harremana (Obiols)
Albumean harreman posible batzuk daude:
- Harreman ironikoa: hitzak eta irudiak kontrakoa adierazten dute. Adibidez: “Este no es mi bombín”.
- Irudiak hitza osatzen du: deskribapenetan azalpena eta irudia.
- Eginkizunak banatzea: eginkizun batzuk hitzari dagozkio, beste batzuk irudiari. Adibidez: “¿Todavía nada?”.
"Hiru Bidelapur" Albumaren Azterketa
Funtzioak:
- Protagonistak deskribatu.
- Armek hiru bidelapurrak ordezkatzen dituzte (irudimena): hiru arma, arma bakoitza bidelapur bat.
- Biolentziaren kolorea gorria da: biolentziak jokatzen du.
- Gauez lapurtzen dute: hondoa beltza.
Hondoaren funtzioak:
- Narratiboa: hondo beltza gaua da.
- Praktikoa: arreta hiru elementuetara bideratu.
Zatiak (arma) osoa (lapurra) ordezkatzean: metonimia. Irudiaren bitartez, metonimia bisuala.
- Jefea pistola da: espazio gehiago du besteen artean, erdia okupatzen du. Suzko arma bakarra eta hiltzeko eraginkorrena da.
- Luzea: altua, argala, buru handia.
- Txikia: txikia, lodia, bihurria.
- Ezkerrekoa: ertaina, lapurraren ahoa aginduak ematen atzean dago, norabidea adieraziz.
Molde Kritiko-Errealistako Literaturaren Arriskuak
- Didaktismoa: lehentasuna gaiari ematea, eta ez literaturari. Adibidez: Didaktikoa: Gorkak bi ama ditu. Literarioa: Gorkak bi amekin etxera joan zen.
- Errealitate konplexuen sinpletzea: ezin da obra bakar batekin gai oso bat azaldu, ikuspegi bakarra azaltzen baita. Gai oso bat obra literario batekin ordezkatzea.
- Ezkortasuna eta konponbiderik eza: gai tristeak, amaiera tristeak. Psikoanalistek diote umeek amaiera zoriontsuak behar dituztela, arazoei nola aurre egin jakin dezaten. Oztopoak gainditzen saiatuz gero, gainditzea posible dela.