Akitaniako sakonunea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

C) Iberiar sistema tarteko mendikatea. Era Tertziarioan eratu zen. Kareharrizko materialak ditu batez ere:

■ Iparraldeko zatian, Mendilerro nabarmenenak Moncayo

■ Soriako hego-ekialdetik Iberiar sistema bi adarretan bereizten da: barnekoa, (Albarracín) mendilerroa eta kanpokoa eta (Gúdar).

d) Sierra Morena Era Tertziarioan eratu zen, Sierra Morenako arrokak paleozoikoak dira. Mendilerro nabarmenenak Madrona, Pedroches eta Aracena dira.


1.3.3 IBERIAR GOI-LAUTADAREN KANPOALDEKO SAKONUNEAK

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Era Tertziarioan eratu ziren.

a) Ebroren sakonunea Pirinioekiko paralelo da, eta mendikate horrek, Iberiar sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute sakonunea. Itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, eta era askotako erliebe-formak sortzen ditu, gogortasunaren eta klimaren lehortasunaren arabera.

b) Guadalquivirreko sakonunea Mendikate Betikoekiko paralelo da, eta haien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Buztinak nagusi direnez, erliebea landazabal pixka bat uhinduz osatuta dago. Kareharri-mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak eratzen dira.

1.3.4 IBERIAR GOI-LAUTADAREN KANPOALDEKO MENDIKATEAK

Iberiar goi-lautadaren kanpoaldeko mendikateak Pirinioak eta Mendikte Betikoak dira. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren. Kareharria nagusi.

A) Pirinioek egitura konplexua dute

■ Ardatza edo eremu axiala antzinako Akitaniako mendigune hertziniarra da, Alpetar orogeniarekin gaztetu baitzen. Material paleozoikoz osatuta dago eta erliebe malkartsua du, izotzaren eraginaren ondorioz. Eremu horretan daude mendikateko mendi garaienak (Maladeta mendiguneko Aneto —3 404 m—).

■ Pirinioaurreak. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren. Kareharriz osatuta daude.

■ Erdialdeko sakonunea Pirinioaurreko kanpoaldeko eta barnealdeko mendilerroak bereizten ditu.

B)Euskal mendiek, kareharrizko arrokak dira, eta forma leunak eta altitude moderatua

dituzte. Mendilerro garaienak Aralar eta Gorbea dira.

C) Kataluniako kostaldeko mendikatea Iparraldeko zatia material paleozoikoz osa-


Entradas relacionadas: