Airearen Kutsatzaile Nagusiak: Iturriak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Konposatu Halogenatuak eta Eratorriak

Cl2 (kloroa) eta HCl (hidrogeno kloruroa) dira aipagarrienak, eta eratorrien artean, klorofluorurokarbonoak (CFC).

Iturriak: Kloroa ibilgailu motordunek isurtzen dute gehienbat. CFC izeneko gasak egonkorrak dira, ez dira toxikoak ezta sukoiak ere, eta horregatik erabili izan dira izozkailu eta berogailuetan, baina baita medikuntzako esterilizatzaileetan, eraikuntzetako material isolatzaileetan, industriako disolbatzailetan eta aerosoletan. Europar Batasunean 2000. urtean egindako araudiaren arabera, debekatuta dago CFC ekoiztea, erabiltzea eta saltzea.

Ondorioak: Kloroa oso toxikoa da eta arnasbideetako muki-mintzen narritadura sortzen du. CFC gasek 100 urte baino gehiago iraun dezakete atmosferan eta ozono geruzaren suntsipena eragiten dute.

Partikula Totalak Esekiduran (TPS)

Airean dauden eta 0,1 eta 20-25 µ arteko diametroa duten partikula solido zein likidoak.

Iturriak: Lurreko hautsa, sumendietako erupzioak, basoetako suteak, erregaien errekuntza, harrobiak, itsasoko gatza…

Ondorioak: Eragina dute landareen fotosintesian, eragotzi egiten baitie eguzkiaren argiaren sarrera eta CO2 trukea atmosferarekin. Gizakiei dagokienez, arnas sisteman eragina dute.

Konposatu Organikoak

Hidrokarburoak

Oso ugariak dira hirietan eta industrialdeetan. Metanoa da airearen kutsaduran garrantzi gehien duen hidrokarburoa.

Iturria: Zingiretako hartzidura, petrolio-putzuen, petrolioaren industriaren, elikagaien industrien eta ibilgailuen igorpenak. Aipagarriak dira zabortegietako eta araztegietako hartzidurak eta permafrostaren urtzea.

Ondorioak: Eragin handia du metanoak berotegi-efektuan (karbono dioxidoak baino 23 aldiz eragin handiagoa du).

Konposatu Organiko Lurrunkorrak (KOL)

Substantzia organikoak lurruntzean sortzen dira. Bentzenoa da garrantzitsuena.

Iturria: Erupzioak eta suteak, petrolioaren lurrunketa.

Ondorioak: Bentzeno asko dagoenean, minbizi mota asko sor daitezke, hala nola, leuzemia, ondesteko minbizia...

Furanoak eta Dioxinak

Iturria: Industria-prozesuen ondorioz sortutako produktuak dira (galdaketetan, herbiziden eta plagiziden ekoizpenean... sortuak), baina era naturalean ere sor daitezke erupzioetan eta suteetan. Atmosferako isuri nagusiak kloroa duten substantzien errekuntzan (plastikoak…) sortzen dira, eta hori zen, hain zuzen ere, erraustegien kontrako argudio bat.

Ondorioak: Esposizio luzea hainbat osasun-arazorekin lotu ohi da: adibidez, sistema immunean, nerbio-sistemaren garapenean, sistema endokrinoan zein ugalketa-funtzioan sortzen diren gorabeherekin.

Metal Astunak

Masa atomiko eta dentsitate handiko elementu kimikoak dira. Oso toxikotzat hartzen dira, ez baitira ez kimikoki ez biologikoki degradatzen, eta ondorioz, kate trofikoetan metatzen dira (biomagnifikazioa). Beruna, kadmioa eta merkurioa dira metal astun aipagarrienak.

Jatorria: Erregai fosilen errekuntzan, eremu metalurgikoetan, industria nuklear eta espazialetan, meatzaritzan eta hondakinen errausketan dute jatorria. Era naturalean erupzioetan, suteetan eta higadura-prozesuetan.

Ondorioak: Arnas aparatua eta zirkulazio aparatua kaltetzen dituzte, eta garuneko eritasunak eta eritasun psikologikoak eragiten dituzte.

Entradas relacionadas: