Airearen Kutsatzaile Nagusiak eta Haien Eraginak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB
Karbono Dioxidoa (CO2)
CO2 ez da kutsatzailea, baina planetaren berotzearen erruduna da.
Karbono Monoxidoa (CO)
Propietateak:
- Koloregabea, usaingabea eta zaporegabekoa.
- Airea baino dentsitate baxuagokoa.
- Kutsatzaile arrunta.
Iturri naturalak:
- %90a baino gehiago iturri naturaletatik dator.
- CO2-ren disoziazioz eratu daiteke tenperatura altuetan.
Iturri antropogenoak:
- Garraioa eta errausketa.
Jarduera kimikoa:
- Atmosferan CO2 bihurtzen da.
Eraginak:
- Toxikoa, hilgarria izan daiteke.
Gizakiarengan dituen eraginak:
- Karboxihemoglobina osatzen du, odolaren oxigenoa garraiatzeko gaitasuna murriztuz.
- Arazo kardiobaskularrak eragiten ditu.
Nitrogenoaren Oxidoak (NOx)
Propietateak:
- NO: Koloregabea eta usain gozoa du.
- NO2: Gas arre-gorrixka eta usain desatsegina du.
- N2O: Gas koloregabea eta usain gozoa du.
Iturri naturalak (NO batez ere):
- Atmosferako NO-aren %90 (gutxi gorabehera) iturri naturaletatik dator.
Iturri antropogenoak (NO eta gehienbat NO2):
- Garraioa eta errausketa.
- Ongarrien erabilera.
- Prozesu industrialak.
Jarduera kimikoa:
- NO: Airean NO2-ra oxidatzen da.
- NO2: Azido nitrikoa eratzen du.
- NOx: SMOG azidoa edo SMOG fotokimikoa sortzen du.
- N2O: Negutegi efektuan parte hartzen du.
Eraginak:
Kontzentrazioaren eta dosiaren araberakoak dira:
- Arnasketa arazoak.
- Ikusmen arazoak.
- Euri azidoa.
- Metalen korrosioa.
NO2 lau bat aldiz toxikoagoa da NO baino.
Sufrearen Oxidoak (SOx)
Propietateak:
- SO2: Kolorerik gabeko gasa da, uretan disolbatzen dena.
- SO3: Gas ezegonkorra da.
Iturri naturalak:
- H2S-aren oxidazioa, materia organikoaren degradazio anaerobikoa, sumendiak.
Iturri antropogenoak:
- Sufrea (S) duten erregai fosilen errekuntza.
- Industria prozesuetako isuriak.
Jarduera kimikoa:
- SO2: 3 eguneko iraunkortasuna du. SO3-ra oxidatzen da.
- SO3: Segundoko iraunkortasuna du. Urarekin konbinatuz azido sulfurikoa eratzen du.
Eraginak:
Kontzentrazioaren eta dosiaren araberakoak dira:
- Gizakiengan: SO2 itogarria da 3 ppm-tik aurrera eta heriotza-tasa igotzen du.
- EURI AZIDOA:
- SO2 → SO3
- SO3 + ingurumen hezetasuna → H2SO4 (SMOG HEZEA)
- Korrosioa eta narriadura sortzen ditu.
Hidrokarburoak eta KOLak (Konposatu Organiko Lurrunkorrak)
Hidrokarbururik sinpleena metanoa da.
Petrolioa eta Hidrokarburoak:
Petrolioa, hidrokarburoen iturri nagusia, materia natural beltza eta hidrokarburo desberdinen nahaste likidoa da.
- Hidrokarburo aseak: ALKANOAK (C-C lotura bakunak).
- Hidrokarburo asegabeak: ALKENOAK ETA ALKINOAK.
- Pirolisia edo cracking-a: Alkano handiak masa molekular txikiagoko alkano edo alkeno bihurtzea, tenperatura oso altuetan.
- Kate itxiko hidrokarburoak: Hidrokarburo aromatikoak (ezaugarri nagusia eraztun bentzenikoa).
Hidrokarburo Metanikoak (Metano, CH4)
Propietateak:
- Kutsatzaile primarioa da.
Iturri naturalak:
- Materia organikoaren deskonposizio anaerobikoa.
Hidrokarburo Ez-Metanikoak (HCEM)
Propietateak:
- Hidrokarburo motak: alifatikoak eta aromatikoak.
Partikulak (PM) (Aerosolak)
- Airean dispertsatutako partikula solido eta likido txikiak, oso kutsakorrak: aerosol atmosferikoak.
- PM da sinboloa.
- Partikula lodiak: diametroa < 10 µm (PM10)
- Partikula finak: diametroa < 2,5 µm (PM2.5)
Konposizio kimikoaren arabera:
- Inorganikoak: Kaltzioa, aluminioa, silizioa, kloruroak eta burdina dituzten partikulak.
- Organikoak: Terpenoak, errekuntzan isuritako partikulak, intsektizidak, dioxinak eta benzofuranoak.
Partikulen deposizioa:
- Lehorra: Partikulen mugimenduaren ondorioz gainazalekin talka egitean gertatzen da.
- Hezea: Euriaren bidez gertatzen da.