Airbag-a: Funtzionamendua, Motak eta Segurtasun Sistemak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,72 KB
Funtzioa: Segurtasun pasiboko euspen sistema bat da. Istripu bat gertatzen denean, bidaiaria lekuaren aurka bultzatzen duenean irekitzen den poltsa da, zauriak eta arriskuak gutxitzeko helburuarekin.
Motak
- Aurrekoak: Ibilgailuaren aurrealdean daude, kolpe larrietan soilik aktibatzen dira (>30 km/h). Gainera, gidariaren eta bidaiariaren airbag-ak 150 milisegundo behar dituzte irekitzeko, baina beti gidariarena pixka bat lehenago irekiko da.
Gas sortzailea + poltsa + estalkiak = Airbag modulua
- Gidariaren airbag modulua: Bolantean dago eta, fabrikatzaileen arabera, 35 eta 60 litro arteko poltsa du.
- Bidaiariaren airbag modulua: Aginte-panelean dago eta poltsak 65 eta 170 litro artean ditu. Desmuntatzeko, batzuetan, panela kendu behar da.
Gas sortzailea
Detonadorea:
- "Espoleta-zubia" + fulminantea: Kontrol-unitate batek seinale elektrikoa bidaltzen dio espoletaren harizpiari, eta horrek txinparta bat sortzen du. Horren bitartez, eztanda lortzen da eta erregai solidoaren errekuntza gertatzen da.
- Karga agregatua: Poltsaren puzketa eta errekuntza uniformea izateko, detonadoreetan bolbora dago, fulminantea inguratzen.
- Erregai solidoa: Sodio-pilulak izan ohi dira, nitrogenoa kanporatuz.
- Iragazkia: Poltsara gasa iristeko (solidoak ez, bestela poltsa zulatu egingo litzateke) eta erradiadore-funtzioa betetzen du.
- Karkasa: Osagaien euskarria da.
- Konektorea: Deskarga elektrostatiko edo manipulazio okerren ondorioz, gas-sorgailuaren konektoreak segurtasun-sistema bat du.
Poltsa
Oihal sendoak erabiliz egiten da, gasak ez pasatzeko, eta atzean zuloak ditu gasaren irteera era kontrolatuan egiteko.
Kable kiribila
Soilik gidariaren airbag-ean dago. Kontrol-unitatearen eta bolantearen gas-sorgailuaren arteko lotura elektrikoa egiteko erabiltzen da. Bi zati ditu: bata finkoa, direkzio-zutabean, eta bestea mugikorra, bolantearen barruan.
Aurreko airbag-en aktibazio-sistema
Aktibazio mekanikoan, kolpe batek percutorea askatzen du detonadorea joz. Ez ziren oso zehatzak.
Aktibazio elektrikoan, ibilgailuarekin konexiorik ez dago, eta bertan osagai guztiak ditu kokatuak.
Talka-sentsoreak
- Kontrol-unitatearen barruan kokatua: Osagai piezoelektriko batez osatuta dago, dezelerazioa neurtzeko erabiltzen da, eta talka egitean deskarga elektrikoa bidaltzen dio prozesadoreari.
- Karrozerian kokatua: Ibilgailu batzuetan, talka-sentsore bat edo bi egon daitezke aurrekaldean. Istripua gertatzen denean, talkaren informazio zehatza ematen dute.
Segurtasun-sentsorea
Talka-sentsoreak akatsak izatekotan sortu zen segurtasun-sentsorea, bien eztanda beharrezkoa baita airbag-a irekitzeko.
Sentsore elektromekanikoa
Kontrol-unitatearen barruan dago, eta Reed batez osatuta dago. Reed bat kristalezko kapsula bat da, kontaktu elektriko bat daukana, eta talka egitean masa magnetikoak malgukia konprimitzen du, kontaktuaren gainean jarriz eta seinale elektrikoa prozesadoreari bidaliz.
Sentsore elektronikoa
Kontrol-unitate berrietan, sentsore elektromagnetikoa sentsore elektrikoarengatik aldatzen da.
Kontrol-unitatea
Bere barnean sentsoreak daude, eta kokalekua oso garrantzitsua da. Gainera, barnean prozesadorea dago, sentsoreen seinaleak prozesatzeko eta eztanda-momentua erabakitzeko. Energia-iturri bat ere badago, elikadura elektrikoa moztuko balitz ere sistema martxan jarraitzeko. Bestalde, autodiagnosi-sistema bat dago, diagnosi-makinaren bidez matxurak irakurri eta ezabatzeko, eta ohar bat agertzen da panelean.
Bidaiariaren airbag-aren deskonexio-sistema
Giltza erabiliz, airbag-a desaktibatu daiteke inor ez dagoenean edo ume bat dagoenean bidaiariaren lekuan.
Eserlekuaren sentsoreak lekuan inor ez dagoela jakiteko dira, baita uhala jarrita dagoen edo ez jakiteko ere.
5.2 Aktibazio mailakatua duen airbag-a (97. orrialdea)
Sistema honetan, gas-sorgailuak askatzen dira, eta istripuaren larritasunaren arabera, gasak askatzen diren arteko denborak aldatzen dira, 5 eta 40 milisegundo artean. (IRUDIAK IKUSI). Bestalde, ibilgailu batzuek eserlekuaren eta bolantearen arteko distantzia neurtzeko sentsoreak dituzte, kalkulu hori egiteko. Adibidez, Renault Clio III.ak.
Gas-sorgailu hibridoek karga piroteknikoaz gain gordailu bat daukate, argon-gasarekin, eta poltsaren tamainaren arabera, 300 eta 450 bar arteko presioan egon daiteke.