Aimarren Ikerketa: Suminaren Estrategia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,67 KB
Aimarren enkargua eta lehen urratsak
Aimar antropologo gaztea da, idazlea ere badena. Udazkeneko egun batean, literatura lehiaketa bateko epaimahaikide baten deia jasotzen du. Flora du izena, eta Aimarrek aurkeztu duen idazlanaren egitura eta antolamendu zehatza ikusita, bere dohaia erabili nahi du Fede semearen egoera bideratzeko.
Fede amaren etxetik alde egin zuen, amarekin izandako liskar baten ondorioz: bi urte lehenago aita hiltzearen kolpea jaso eta depresioan erori zen. Duela hilabete batzuk Garbiñe izeneko neska bat ezagutu, maitemindu eta berarekin hasi zen harremanetan, baina amak ez du neska begi onez ikusten. Florak semea etxera itzultzea nahi du, nola edo hala, eta auzia Aimarren eskuetan uzten du, "errealitatea tolesteko" duen trebezia erabiltzeko eskatuz eta trukean diru kopuru handia eskainiz.
Erika eta Garbiñeren arrastoa
Amak emandako datu eskasetatik abiatuta, Aimar Federen lagun mina den Erikarekin hasten da lanean. Bere ezkutuko asmoak adierazi gabe, berarekin harremanetan hasten da eta, kasualitatez bezala, Federen auzia azaltzen dio. Aimarrek ezagutzen duen istorioa kontatu eta Fede berarekin pisu partekatu batean dagoela aitortzen dio. Aldi berean, Garbiñek ere alde egin duela eta Bilboko ospitale batean lanean ari dela kontatzen dio.
Apaizez mozorrotuta ospitalean
Aimar Bilboko ospitalera abiatzen da, apaizez mozorrotuta. Garbiñek gorputegian lan egiten du. Aimarrek, bera konturatu gabe, argazki zenbait atera eta berarekin hizketan hasten da. Azkenean, Federen istorioa atera eta neskak bere mina, istorioaren bestelako xehetasunekin batera (Fede psikologo batengana joan dela, alegia), azaltzen dizkio ustezko apaiza den Aimarri eta berari gutun bat entregatzeko eskatzen dio.
Aimar Florarekin harremanetan jarri, psikologoaren helbidea eskatu eta Garbiñeren barkamen gutuna irakurtzen du. Biharamonean, Garbiñek bere burua trenbidera botaz suizidatu egin denaren berria jasotzen du Floraren eskutik. Gorpua guztiz desitxuratuta geratu da.
Identitate ezkutuak: Isabel Muga eta Udane Irabien
Federen psikologoarenagana joan eta Federen istorioarekin batera, Garbiñeren suizidioa aipatzen dio. Egunkariko argazkia ikustean, psikologoak neska hori ezagutzen duela adierazten du. Artxiboetan miatu ondoren, bere argazkietan agertzen den neska ez dela Garbiñe esaten dio, artxiboko izena aipatu gabe. Aimarrek lortzen du agiria ikusi eta izena jakitea: Isabel Muga.
Aimarrek Diego lagunari Erikaren argazki batetik marrazki bat egiteko eskatzen dio, Erikari oparitu eta aitzaki horrekin informazio gehiago biltzeko. Erikarengandik jasotzen du Garbiñe eta Fede udaberriaren hasieran hasi zirela elkarrekin, lehenengo topaketa taberna batean Garbiñe hari begira jarri zitzaionean izan zela, eta Florak senarraren enpresa saldu eta diru asko eskuratu zuela, bertako langileak kalean geratu zirela eta horien artean suizidiorik ere izan zela.
Informazio hau zehaztu nahian, hildako langilearen datuak bilatzen ditu hemerotekan eta Interneten, eta Udane Irabien bere alabaren izenarekin geratzen da. Xake-jokalari aparta da neska, eta bereziki estrategia zabalak antolatzen trebea zela jasotzen du xake-zaletu batengandik.
Mendekuaren estrategia
Aimar Garbiñe, Isabel eta Udane pertsona bera direla susmatzen hasten da. Udanek bere aitaren heriotza mendekatu nahian, Garbiñe izenez Fede seduzitu eta nahita amaren aurka jarri eta nahigabea eragiten dio. Gorputegian gorpuak erraz eskuratzeko hasi delako susmoa ere hartzen du.
Aimarrek Fede arriskuan dagoela uste du eta Florarekin jartzen da harremanetan, semea arriskuan dagoela ohartaraziz eta bere laguntza eskatzeko. Federi ere deitzen dio, Garbiñeri buruz hitz egin behar diola esanez.
Konfrontazioa eta amaiera
Garbiñe (Udane, alegia) Federekin elkartzen da. Mutilaren egoera emozional larria baliatuz, suizidatu ondoren mamu bat delako itxurak egiten ditu, eta Fede ere suizidiora bultzatzen du. Mutilak ustez pozoitsuak diren pilulak irensten ditu Garbiñe aurrean duela, Garbiñek eskatuta amari gutun bat idatzi ondoren. Pilulen efektuagatik, Fede loak hartu eta Garbiñe pisutik atera egiten da.
Eskailerak jaistean, Aimarrekin topo egiten du, eta honek Garbiñeren estrategia uzten du agerian. Loak hartzea itxura hutsa zela, Fede ere ateratzen da pisutik, Aimarrek aurretik jakinaren gainean jarri duelako. Aimarrek poliziari ezer esateko asmorik ez duela adierazten dio, baldin eta Fede eta Flora bakean uzten badituzte. Bestalde, Florari senarraren enpresarekin burututako azpikeria eta martingala guztien agiriak erakutsi, eta Flora kartzelara bidaliko dutela ziurtatzen dio, Fede bakean uztearen truke.
Azkenean, miresmena ere sentitzen du Aimarrek Udanerengana, burutu duen "Suminaren Estrategia" dela eta. Udanek egindako mesedea eskertu ez eta gerora Aimarren aurka joko duela hitz ematen du.
Pertsonaiak
- Aimar Goikoetxea: Protagonista nagusia da. Flora Urbinaren enkarguz Fede etxera itzularazi nahi du, horretarako istorioak asmatzeko duen trebezia erabiliz.
- Flora Urbina: Federen ama. Semea nola edo hala Garbiñe maitalea utzi eta etxera itzultzea nahi du.
- Fede: Floraren semea. Gerardo aita hil eta gero lur jota geratu eta Garbiñe ezagututa maitemintzen da. Amaren etxetik alde egiten du Garbiñe dela eta amarekin izandako liskar baten ondorioz.
- Gerardo: Federen aita eta Floraren senarra zena, duela bi urte hil zena. Gerayesa enpresako burua zen.
- Udane Irabien / Isabel Muga / Garbiñe: Pertsona bera dira. Gerardo hil ondoren, Flora emazteak enpresa likidatu eta langileak kalean uzten ditu. Udane Irabienen aita, Eusebio Irabien, suizidatu egiten da. Udanek, xake jokalari aparta denak, aitaren heriotza mendekatu nahi du eta istorio bat asmatzen du. Federekin harremanetan sartu nahian, Federen psikologo berarengana doa, baina Isabel Muga izenez. Federekin Garbiñe izenez hasiko da harremanetan eta izen horrekin hasiko da Bilboko ospitalean lanean.
- Erika: Federen lagun mina. Amaren etxetik alde eginda, bere etxean hartzen du Fede. Oso oldarkorra da eta Aimarrek Fede eta Garbiñeri buruzko informazioa biltzeko erabiliko du, seduzitu ondoren.
- Diego: Aimarren pisukidea. Erikaren marrazki bat egingo du Aimarrek Erikari oparitu eta bigarrenez berarekin harremanetan hasteko. Drogazalea da.
- Alvaro Ereño: Isabel Muga (Udane Irabien, alegia) eta Federen psikologoa. Deontologiaz, psikologoak uko egiten dio Aimarri informazioa emateari, baina Aimarrek indarrez lortuko du azkenean.